Humanismoa, Antropozentrismoa eta Erlijioaren Kritika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

1. Gaur Egungo Humanismoaren Ezaugarri Nagusiak

Humanismo garaikidearen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Askatasunaren bidez, historiaren protagonista da, eta horrela gizateria guztiarentzako etorkizuna eraikitzen dihardu.
  • Gizakia munduaren gunea da eta izan behar du. Errealitatearen izakirik garrantzitsu eta duinena da.
  • Pertsona edo subjektu kontzeptuak munduaz eskain dezakegun edozein azalpen zein egitasmoetan garrantzitsuenak dira.
  • Duintasun osoa dauka. Azken xedea da eta, beraz, ezin zaio tresna edo bitarteko bihurtu.
  • Gizakia kualitatiboki naturarengandik bereizten da. Naturan du bere jatorria, baina ez da besteak bezalako izakia, natur izaera mugaezinak diren dimentsioak dituelako.

2. Antropozentrismoa: Esanahia

Antropozentrismo hitzak esan nahi du Jainkoak gauza guztien gune nagusia izateari utzi, eta gizakia bere bizitzaren ardatza bihurtzen dela. Gizakia natura menperatzeko gai da bere baliabideei esker, zientzia lagun duelarik.

3. K. Marx: "Erlijioa herriaren opioa da"

K. Marxek esaldi hori erabiltzen du adierazteko erlijioa giza sufrimenduaren kontsolamendua dela. Zoriontasuna beste mundurako aginduta dagoenez, erlijioak bidegabekeriazko gizarte-egoera onartzen du. Erlijioak kontzientziak lokartzen ditu eta bidegabekeriaren aurka borrokatzea oztopatzen dio gizakiari.

4. Feuerbach: "Jainkoa pertsonaren fantasia da"

Feuerbachek esaldi horrekin adierazten du Jainkoa gizakia islatzen den ispilua dela. Hau da, Jainkoa pertsona bera da modu gorenean, absolutuan, perfektuan.

5. Erlijio Gertakariaren Definizioa

Erlijio gertakaria gizakiak jaiotzetik sinesteko duen beharra da, bizitzari zentzua emateko eta galdera transzendentalei erantzuteko. Hori guztia historian zehar aurkitu diren aztarnetan oinarritzen da.

6. Kontzeptu Erlijioso eta Historikoak

Totema eta Animismoa

  • Totema: Amerikako aurkikuntza baino aurretik.
  • Animismoa: Erlijioa naturaren bitartez adierazten da (naturako gauza guztiek arima dute).

Olinpoko Jainkoak

Antzinako Greziako jainko politeistak dira, K.A. V. mendekoak.

Entradas relacionadas: