Hotsaren eta Musikaren Historia: Teknologia eta Mugimenduak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,66 KB
Hotsaren Teknologia eta Grabaketa
Hots motak
- Hots analogikoa: Hotsak airean dituen presio-aldaketak era analogikoan erreproduzitzen dira, tentsio elektronikoaren oszilazio moduan; hau da, zenbat eta tentsio handiagoa, orduan eta oszilazio-anplitude handiagoa. Sistema horren bidez grabatzen zen, baina gaur egun ez da apenas erabiltzen.
- Hots digitala: Hotsak zenbaki bidez adierazten dira sistema honetan; zenbaki horiei lagin deritze, eta hurrenez hurreneko uneetan uhinak duen neurria aditzera ematen dute. Bihurgailu analogiko-digital baten bidez (ACD) bihurtzen dira seinale horiek hots. Sistema honen bidez grabatzen dira disko trinko modernoak, edo DAT deritzenak, eta artxibo-sistema baino perfektuagoa da.
Grabagailuak
- Fonografoa: Thomas Alva Edison amerikarrak asmatu zuen. Fonografoak eztainuzko paperez estalitako zilindro birakari batean grabatzen zuen, mintzaren bidez, hain zuzen ere.
- Gramofonoa: Hitz hau grekotik dator, eta "idatzitako soinua" esan nahi du. Berlinerrek asmatu zuen 1887an; disko lau bat zen, zirkularra, eta horren gainean grabatzen zen hotsa.
- Magnefoia: XIX. mendean sortu zen. Gailu hark metalezko haria erabiltzen zuen, hasieran, informazioa biltzeko.
- Mikrofonoa: Hotsak zintan grabatzeko, garrantzi handiko tresna bat asmatu behar izan zuten aurrez: burdinazko muin baten inguruan haria kiribilduz sortzen den eremu magnetikoan oinarritua da.
- Grabazio digitala: Gaur egun, ez dago audio digitaleko seinalea datu informatikoetatik bereizi beharrik, eta hotsa zenbakizko kode bihurtu ohi da; era horretan, askotariko euskarritan gorde daiteke.
- DATa (Digital Audio Tape): Hotsa era digitalean grabatzen duen kasete txiki bat da.
Hotsak lantzeko eta eraldatzeko makinak
- Sampler edo laginketagailuak: Makina digital iraultzailea da; orotariko hotsak ongi jasotzeko eta gero sintetizatzeko, barne-memorian gordetako uhinak balira bezala prozesatzeko aukera ematen du.
- Nahasketa-mahaia: Grabazio-estudioetako oinarrizko tresna da; hortxe biltzen eta prozesatzen da musika-informazio guztia. Mahaian sartutakoan, hots-seinaleak anplifikatu, iragazi eta tratatu egiten dira, zaratak, maiztasun desegokiak, zarata parasitoak etab. ezabatzeko.
Hotsak gordetzeko euskarriak
- Binilozko diskoa, kasetea, disko trinkoa: AAD-ADD-DDD.
- Audio digitaleko artxibo trinkotuak.
Musika Historia: XIX. eta XX. Mendeak
Musika inpresionista
Inpresionismoa pinturan: Kolorearen bila
- Inpresionismoa Frantzian sortu zen, XIX. mendearen amaieran. Monet, Renoir, Degas... garrantzi handia ematen zieten argiari eta koloreari, eta errealitatean oinarritzen ziren.
Musika inpresionistaren ezaugarriak
- Lerro eta periodo argirik gabeko doinuak.
- Kadentziarik eza.
- Doinuak maiorrak edo minorrak diren ez zehazteko moduan erabiltzea.
- Disonantzia zehaztugabea.
Espresionismoa edo Atonaltasuna: Schönberg
- Schönberg musika espresionistaren sortzailetzat hartua da; hizkuntza musikal gogorra zen joera horren ezaugarri nagusia.
- Musika espresionistak harmonia berriak erabili zituen, lege tradizionalei uko eginda.
- Aldaketa nagusia notak askean elkarri lotzea izan zen; atonaltasuna deitzen zaio horri.
- Horren ondorioz, musika oso disonantea da, eta tentsioa eragiten du.
- Oso bestelako orkestra erabiltzen du, eta musika-tresnen arteko harreman berri bat eratzen da.
Dodekafonismoa eta Vienako Eskola
- Schönbergek dodekafonismoa edo musika seriala landu zuen, elkarrekiko loturarik gabeko hamabi hotsek osaturiko konposizio gisa definitu zuen musika hori.
- Egileak seriea eraldatzeko teknikak proposatu zituen:
- Atzeratzea.
- Alderanztea.
- Alderanztearen atzeratzea.
Futurismoa
- Muturreko mugimendu esperimental bat da; musikan zarata txertatzea du ezaugarri nagusia, eta hiri modernoetako industria-hazkundean eta industriak sortzen dituen hotsetan oinarrituta dago.
- Mugimendu honetako egile ezagunenak Luigi Russolo eta Edgar Varèse izan ziren. Zaratatik abiatuta, balio artistiko handiko lanak egin zituzten.
Eskola Nazionalista (Espainia)
- Espainiar musikak bere historiako garairik oparoena izan zuen, musikari dagokionez, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.
- XIX. mendean jaiotako musikagileek XX. mendean idatzi zituzten obrarik biribilenak.
- Manuel de Falla espainiar musikako nazionalismoaren muineraino iritsi zen.
- Fallaren bidez hasi ziren munduan espainiar musika berriro ere aintzat hartzen.
- Cadizkoa zen jatorriz, eta Amodio sorgina eta Hiru puntako kapela ditu obra nagusiak, andaluziar folklorearen kutsu nabaria dutenak.
27ko Belaunaldia
- Eskola nazionalistaren ondoren, 27ko Belaunaldia nagusitu zen.
- Talde horretako musikagileek Fallak sustatutako nazionalismo aurrerakoiari loturiko musika egin zuten.
Musika Zehatza eta Elektronikoa
- Musika zehatza: Munduan dauden hotsez sortutako musika da, edozein objektutatik abiatuta egindako musika.
- Musika elektronikoa: Sintetizadoreen bidez era elektronikoan sortutako hotsak besterik erabiltzen ez dituen musika.
Sintetizadoreak
- Metodo bat edo gehiago erabiltzen ditu:
- Osziladoreak, hotsa sortzen dutenak.
- Iragazkiak, osziladoreek sorturiko seinalea zizelatzen dutenak.
- Anplifikadoreak, seinaleari indarra ematen diotenak.
Serialismo Integrala
- Serialismo integrala sistema dodekafonikoaren arabera eratutako serie batean ordenatzen dira gainerako hots-elementu guztiak: erritmoa, tinbreak, intentsitateak, etab.
Ausazko Musika
- Ausazko musika deritzo musikagileak interpreteek jo beharrekoa idazten edo zehazten ez duen musikari, hau da, musikariek, musika jotzean, errealitate berriak asmatzen edo partitura osatzen duten musikari.
Minimalismoa eta Tonalitate Berria
- Minimalismoarekin batera, musika garaikidearen garapenaren beste ardatza tonalitate berria da, tonalitatearen sistema zaharra berrezkuratzeko ahalegina, jakina, aldi berean aldaketa sakonak eginez.
- Musikagileak, denetik esperimentatu ondoren, baliagarri irizten dionaren laburpena egin nahi balu bezala da, eta baliagarri zaizkion baliabide horien artean tonalitate zaharra balego bezala.