Hortzetako Tindaketak: Motak, Kausak eta Tratamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB
Hortzetako Tindaketak
Motak
Estrintseko Tintaketak
Zer dira? Gainazaleko tintaketak dira, hortzaren kanpoaldean sortzen direnak.
Nola kendu daitezke? Hortz profilaxia eta leunketa bidez.
Zer eragilek sortzen dituzte?
- Tabakoa
- Elikagaiak (kafea, tea, ardoa, koloratzaileak dituzten edariak eta jakiak)
- Bakterio kromogenoak (laranja eta berde koloreko tintaketak)
- Klorhexidina (tindaketa beltzak)
- Eztainu fluoruroa (tindaketa beltz-berdeak)
- Berun eta nikelean lan egiten duten langileak (tindaketa berdeak)
- Zilar edo burdinean lan egiten duten langileak (tindaketa beltzak)
Non kokatzen dira gehienbat?
- Tabakoa: goiko haginen ahosabai-aldean.
- Elikagaiak: atzeko hortzetako ildo eta hobietan.
Intrintseko Tintaketak
Zer dira? Hortz-ehuna barrutik pigmentatzen da.
Nola kendu daitezke? Ezin dira aho profilaxi bidez kendu. Hortz txuriketa edo bestelako tratamenduak beharrezkoak izan daitezke.
Zer eragilek sortzen dituzte?
- Kausa lokalak:
- Txantxarra
- Zilar amalgamak (tindaketa grisak)
- Kausa orokorrak:
- Gaixotasun sistemikoak edo kongenikoak
- Fase preeruptiboan sortutako arazoak (hortza atera aurretik)
- Tetraziklina (antibiotiko bat) - haurtzaroan edo haurdunaldian hartuta
- Fluor gehiegi (fluorosia) - hortzak mate eta distirarik gabe
- Eritroblastosi fetala (tindaketa berde-marroiak)
- Porfiria kongenitoa (tindaketa gorri-marroiak)
- Ikterizia (tindaketa marroi-berdeak)
- Amelogenesi inperfektua (esmaltearen formakuntza urritasuna)
- Dentinogenesi inperfektua (tindaketa bioletak, grisak edo horixka-marroiak)
- Metabolismoaren ondorioz sortutako produktuak
- Elikagaiak (higiene desegokiarekin lotuta)
Non kokatzen dira gehienbat? Hortz guztietan edo batzuetan ager daitezke, kausaren arabera.
Tratamendua
Higienista batek tindaketa estrintsekoak identifikatu eta eliminatu ditzake aho profilaxi bidez. Tindaketa intrintsekoak identifikatu behar ditu, baina ezin ditu eliminatu. Kasu horietan, hortz txuriketa edo bestelako tratamenduak beharrezkoak izan daitezke.
Aholkuak
Hortzetako tintaketak saihesteko, garrantzitsua da aho-higiene ona mantentzea, tabakoa ez erretzea eta koloratzaileak dituzten elikagai eta edarien kontsumoa mugatzea.