Hortz Prozedurak: Exodontzia, Inpresioak eta Protesiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

1. Exodontziaren Arriskuak eta Kontuan Hartzekoak

Exodontzia/kirurgia baten arrisku posibleak azaldu behar dira. Pazientearen urduritasuna, adina eta egoera psikologikoa kontuan hartu. Bizi konstanteak zaindu eta pazientearen aurpegiera ere bai. Anamnesia ezinbestekoa da: alergiak, hartzen diren tratamendu farmakologikoak eta sor daitezkeen aurrepatologiak (kardiopatia, hipertentsioa, hipotentsioa, koagulazio arazoak...). Hemorragia gerta daiteke, horretarako produktu hemostatikoak eta urgentzietako beste medikamentu batzuk prest izan behar dira. Ebakuntza gunean infekziorik egonez gero, pazienteak tratamendu antibiotikoa egin behar du kirurgia aurretik. Asepsia protokoloa jarraitu behar da.

2. Exodontzia Ostean Aholkuak

Exodontzia ostean pazientearentzako aholkuak:

  • Ebakuntza gunean presioa mantendu, gasa biribilki bati haginka eginez.
  • Izotza tarteka jarri.
  • Agindutako botikak hartu.
  • Lehenengo 24 ordutan, dieta biguna egin eta inguruko tenperatura elikagaiak hartu (ez oso beroak).
  • Irauzketarik ez egin lehenengo 24 ordutan.
  • 24 ordu pasa ondoren, klorhexidina kolutorioarekin irauzketak egin.
  • Ez erre tabakorik.
  • Hurrengo egunetan, kirola eta mugimendu azkarrak saihestu.

3. Exodontziaren Pausuak, Materiala eta Tresneria

Exodontziaren pausuak, materiala eta tresneria:

  • Miaketa + Rx: exodontziatu behar dela (miaketa erretilua + plakak).
  • Abrebokasa (bereizgailuak): minesota eta farabeuf (espainiak, mihia... bereizi).
  • Bisturia eta disekzio matxarda (hortzduna).
  • Anestesia: atera behar den hortz-haginaren minarekiko sentsibilitatea kendu (anestesia erretilua).
  • Sindestomia: lotailu periodontala askatu (periostotomoa eta sindestomoa).
  • Luxazioa: lotailu periodontalaren zuntzak apurtu (forzepsa).
  • Trakzioa: kanporantzazko mugimendu bidez hortza kanporatzea (forzeps edo botadoreak).
  • Albeoloa legratu: albeoloetatik ehunak kentzeko (eskuko pieza eta bere fresak, legratzeko koilaratxoa edo koilaratxo albeolarra eta gubia matxarda).
  • Josi: zuloa itxi (orratza eta haria, orratz etxeak, matxarda, belakiak, zelulosa oxidatua eta gasa esterilak).

4. Inpresio Hartzea

Zeri deritzogu inpresio hartzea? Gure hortzeriaren negatibo bat egiteko, gure hortzak dituen forma huts bat. Bi eratan egiten da:

  • Inpresiorako alginatoa: zehatza eta merkea.
  • Inpresiorako silikonak: oso zehatza eta garestia (bi modu: astuna gehi arina edo bakarrik astuna).

5. Alginato Bidezko Inpresioa

Alginato bidez inpresioa hartzeko prozeduraren pausuak:

  1. Kubeta aukeratu.
  2. Alginatoa eta ura neurtu.
  3. Gomazko kikaran: alginatua eta ura nahastu.
  4. Espatula batekin nahastu, hormen kontra presionatu eta bueltak emanez. Homogeneoa, burbuila gabe eta bikor gabe egon arte.
  5. Kubeta kargatu gainegin gabe.
  6. Ahora eraman eta gogortu arte itxaron.
  7. Inpresioa konprobatu.
  8. Papel hezean bildu eta protesikoari bidali.

6. Silikona Bidezko Inpresioa

Silikona bidez inpresioa hartzeko prozeduraren pausuak:

  1. Kubeta aukeratu.
  2. Silikona astuna neurtu (fase biak).
  3. Bi faseak nahastu, kolore bat eta homogeneoa hartu arte.
  4. Eginda dagoenean arkada itxurako txurrua egin.
  5. Kubeta kargatu gainegin gabe.
  6. Ahora eraman eta gogortu arte itxaron.
  7. Silikona arinarekin tarteak kargatu eta berriz ahora eraman.
  8. Inpresioa konprobatu.
  9. Papel hezean bildu eta protesikoari bidali.

7. Hustuketa

Zer da hustuketa? Nola egiten da? Inpresioan lortutako molde negatiboa igeltsuzko materialekin bete.

  1. Igeltsua prestatu.
  2. Kikaran ura bota eta igeltsu hautsa gehitu, behar den testura lortu arte. Hasieran nahiko likido izango da.
  3. Hortz-haginak betetzen hasi, dena bete arte.
  4. Igeltsu hauts gehiago gehitu "pomada" testura lortu arte.
  5. Moldea guztiz bete, kolpetzoak eginez, burbuilak ez agertzeko.
  6. Lehortzen utzi (prozesuan beroa eskatzen du).
  7. Hotz dagoenean desmoldatu.

8. Oklusioaren Erregistroa

Nola egiten da oklusioaren erregistroa?

1. Argizari xaflak moztu arku forma emanez eta ur berotan sartu. 2. Artera pazientearen ahoan modu egokian kokatu eta haginka egin esatea, bere hainkada naturala. 3. Laminak igeltsuzko ereduan kokatzen dira. Protesigileari bidali. 9- Zer da protesi odontologiko bat? Gorputzaren atal bat ordezkatzen duen gailua da eta gorpitz atalaren funtzioa betetzeko jartzen da, hortz-hagina kasu honetan.

FOTOS: 

1. Aho bereizleak: miaketa, ahoa denbora luzez zabalik mantentzea. 2. Periostotomoa:  exodontzia, sindestomia, hortzoia bereiztea. 3. Botadorea zuzena: exodontzia, luxazioa, saihatu hortzoia eta hortza bereiztea. 4. Botadorea S itxurakoa: exodontzia, luxazioa, saihatu hortzoia eta hortza bereiztea. 5. Botadore "winter": exodontzia, luxazioa, sahiatu hortzoia eta hortza bereiztea. 6. Beheko arkadako forzepsa: exodontzia, trakzioz hortza atera. 7. Karrakatzeko koilaratxoa: exodontzia, albeoloa hondakinetatik garbitu. 8. Gubia matxarda: exodontzia, hezur zatiak hartzeko. 9. Goiko arkada forzepsa: exodontzia, trakzioz hortza atera. 10.1 Goiko arkadako kubeta: inpresioa, inpresio materiala eusteko. 10.2 Beheko arkadako kubeta: inpresioa, inpresio materiala eusteko. 11. Labana: inpresioa, inpresioaren soberakinak kentzeko. 

12. Invisaling (aho barneko ortodontzia erauzgarria): ortodontzia, hortz haginak lerrokatzeko eta mordida zuzentzeko. 13. Brackets (aho barneko ortodontzia finkoa): ortodontzia, hortz haginak lerrokatzeko eta mordida zuzentzeko. 14. Alikateak: ortodontzia, ortodontzia finkoa kentzeko eta alambreak mozteko/tolesteko. 15. Argizari xafla: inpresioa, hozkada jasotzeko. 16. Protesi osoa erazugaria: protesiak, falta diren hortz piezak ordezkatzea. 17. Koroa protesikoa (protesi partzial finkoa): protesiak, falta diren hortz pieza ordezkatzea. 18. Inplantea (protesi partzial finkoak): protesiak, falta den sustraia ordezkatzen du. 19. Zubiak altxatzeko mailua: protesiak, protesi finkoak kentzeko. 20. Hustuketaren inpresioa: inpresioa, norberaren hortzeriaren eredua sortzeko. 21. Inpresioa: inpresioa, hortzeriaren negatiboa ateratzeko. 

Entradas relacionadas: