Hortz-Inpresioak eta Protesiak: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,11 KB
Inpresioak Hartzea: Oinarriak eta Materialak
Inpresio-Materialaren Funtzioa eta Baldintzak
Inpresio-materialaren funtzio nagusia ahoko ehunak eta haien espazio-erlazioak zehaztasunez erregistratzea da.
Ahoan sartzean plastiko egoeran dagoen eta aho barruan gogortzen den materiala erabiltzen da, baldintza hauek bete behar dituena:
- Maneiatzen erraza
- Jariakortasun (kontsistentzia) egokia
- Denbora eta gogortze egokiak
- Erresistentzia mekaniko egokia (elastikoa, ez hausteko)
- Zehaztasun dimentsionala
- Pazientearentzat onargarria
- Ez toxikoa, ez narritagarria
- Ez da hondatu behar biltegiratzean.
Alginatoa: Propietateak eta Prestaketa
Alginatoaren Ezaugarriak eta Eragozpenak
Alginatoa odontologian gehien erabiltzen den materiala da, erraza, merkea eta propietate fisiko eta mekaniko onak dituelako.
Eragozpen nagusia: inpresioen hustuketa azkar egin behar da, materialak aldaketarik jasan ez dezan.
Hauts modura prestatuta dago, hutsean dagoen poltsa batean sartuta, hezetasunetik babesteko. Urarekin nahastu behar da fabrikatzailearen argibideei jarraituz, kikara egokiak eta espatula indarrez erabiliz.
Espatulatzean maiz izaten den arazoa aire-burbuilak harrapatzea da, eta horrek modeloaren morfologia alda dezake. Horregatik, beste material batzuk erabiltzen dira zehaztasun handia behar den egoeretan.
Alginatoa Prestatzeko Materialak
- Hauts eta ur neurgailuak
- Espatula
- Gomazko kikara/katilua
- Metalezko kubeta osoak (partzialak ere badaude, kuadrante bakoitzeko)
- Alginatoa
- Plastikozko kubeta osoak (partzialak ere badaude, kuadrante bakoitzeko)
Alginatoa Prestatzeko Prozedura
- Eskuak garbitu eta eskularruak jarri.
- Pazientearen masailezurraren tamainaren arabera, kubeta egokia aukeratu: zurruna, zulorik gabekoa eta euskarriekin.
- Hautsen homogeneizazioa: alginatoaren ontzia, bi eskuekin, 5 segundoz astindu.
- Hautsa kubetara gehitu, fabrikatzailearen dosifikagailua erabiliz.
- Ura gehitu fabrikatzailearen dosifikagailuarekin (lehenengo hautsa eta gero ura).
- Espatulatu: kemen handiz, katiluaren hormen kontra zapalduz, 45-60 segundoz.
- Kubeta kargatu: aurretik atzera.
- Inpresioa garbitu: ur askorekin txorrotaren azpian, inpresioa hartu ondoren.
- Soberako alginatoa kendu, batez ere atzekaldean.
- Hustuketa egin.
Hortz-Protesi Motak
Jarri eta Kentzeko Protesiak
Jarri eta kentzeko protesiak honako hauek izan daitezke: partzialak, osoak eta sobredentadurak.
Protesi Finkoen Sailkapena
Protesi finkoen artean, hauek aurkitzen ditugu: koroak, zubiak, inplante gaineko protesiak (koroa + inplantea) eta inplante gaineko protesi hibridoak.
Laguntzailearen Eginkizunak Protesi Prozeduretan
- Datuen erregistroa.
- Odontologoak tailatzea egitean, ehunak separatzea eta xurgatzea.
- Inpresioak hartzeko eta husteko materialak manipulatzea.
- Inpresioak hartzen laguntzea.
- Inpresioak hustea.
- Hortzen arteko erlazioa erregistratzeko materialak prestatzea.
- Artikulagailuaren eta aurpegiko arkuaren erabileran laguntzea eta horiek muntatzea.
- Hartutako erregistroak laborategira bidaltzeko prestaketa eta protesikoarekin komunikatzea.
Hozka Erregistroko Materialak
Hozka Erregistroaren Garrantzia
Material hauek pazientearen hozka egiteko modua zehaztasunez jakiteko erabiltzen dira.
Argizariak eta Silikonak
Argizariak dira gehien erabiltzen den materiala.
Berotuta erabiltzen dira (ur txorrota beroaren bidez edo metxeroarekin).
Denborak eta tenperaturek argizariaren jariakortasuna, propietate mekanikoak eta termikoak aldatzen dituzte.
Gaur egun, silikonak ere gero eta gehiago erabiltzen dira.
Silikonak: Zehaztasun Handiko Materialak
Silikonaren Abantailak eta Erabilerak
Silikonak garapen handiko materialak dira, propietate mekanikoak, zehaztasun-propietateak eta egonkortasun dimentsionaleko propietateak hobeak dituztelako.
Zehaztasun handiagoa eskaintzen dute, baina kostua ere handiagoa da. Horregatik, zehaztasun handia behar denean erabiltzen dira (adibidez, koroak edo zubiak egiteko).
Silikona Motak eta Aplikazioak
Sendotasunaren arabera, bi aurkezpen mota daude:
- Silikona astuna: lodia da, oinarrizko inpresioetan erabiltzen da, zehaztasun gehiago lortzeko silikona arina erabili aurretik.
- Silikona arina: jariakorra da, eremu zailenetan errazago sartzeko.
Inpresioak hartzeko ere kubetak erabiltzen dira. Kasu batzuetan, kubeta berezi batzuk erabiltzen dira, inpresioa hartzeaz gain, hortzen arteko erlazioa ere erregistratzeko.
Silikona modu egokian jarri eta pazienteari hozka egiteko eskatzen zaio. Gogortzean, inpresioa ateratzen da.
Inpresioen Hustuketa: Igeltsua eta Prozedura
Igeltsuaren Erabilera eta Motak
Inpresioen hustuketarako igeltsua erabiltzen da.
Igeltsua inpresioak husteko eta protesi finkoak, jarri eta kentzekoak eta ortodontzia-aparatuak egiteko ereduak lortzeko erabiltzen da.
Kimikoki, kaltzio sulfatoa da. Gogortasunaren arabera, hainbat motatako igeltsuak daude.
Baliabide materialak: igeltsua, ura, gomazko kikara, espatula eta zokaloak.
Hustuketa Protokoloa
- Egindako inpresioak ureztatu, elikagai-hondakinak eta listua kentzeko, eta ondoren airearekin lehortu.
- Alginatoaren gehiegizkoak kendu.
- Igeltsua eta uraren nahasketa prestatu: kopuruak kikaran dosifikatu (ura lehenengo), eta espatulaz indarrez irabiatu (minutu 1ez), aire-burbuilak saihesteko.
- Nahastea kubetara bota espatularekin. Hasieran, nahaste erdilikidoa bota, eta pixkanaka, igeltsua gehitu eta nahaste lodiagoa bota.
- Aire-burbuilak saihesteko, kubeta inpresiorako bibragailuan sartu; ez badago, kubeta mahai batean leunki kolpatu.
- Kubeta bete ondoren, jarri gomazko zokalo baten gainean, aurretik igeltsuz beteta. 10 minutu igaro ondoren, zokalotik kendu eta 30 minutu itxaron, kubeta ontzi batean sartuz. Gogortzean beroa ateratzen da. Modeloa ateratzeko, hoztu arte itxaron beharko dugu.
- Atera modeloa kubetatik.
Ariketak eta Kontzeptu Garrantzitsuak
Materialen Identifikazioa
- Bi pasta bezala aurkez daiteke:
- Silikona
- Klinikan urarekin nahasten den hauts gisa agertzen da:
- Alginatoa
- Jarri eta kentzeko protesi partzialak eta osoak egiteko hartu beharreko aho-inpresioetan erabiltzen da:
- Alginatoa
- Zehaztasun handia behar den egoeratan erabiltzen da:
- Silikona
- Inpresioaren hustuketa azkar egitea beharrezkoa da, materialak aldaketarik jasan ez dezan:
- Alginatoa
Hortz-Protesien Konparazioa
Bete ezazu hortz-protesi moten arteko konparazio-taula hau. Horretarako erabili: +/++/+++ (gastua, euste maila, erosotasuna, garbitzeko erraztasuna).
- SOBREDENTADURA:
- Gastua: ++, Euste maila: ++, Erosotasuna: ++, Garbitzeko erraztasuna: ++
- JARRI ETA KENTZEKO PROTESI OSOA:
- Gastua: +, Euste maila: +, Erosotasuna: +, Garbitzeko erraztasuna: +++
- INPLANTE GAINEKO PROTESI FINKOA:
- Gastua: +++, Euste maila: +++, Erosotasuna: +++, Garbitzeko erraztasuna: +
Hortzik Ez Izatearen Ondorioak
- Hortzik ez izatea:
- Inguruko hortzen mugimendua.
- Elikagaien inpaktazioa:
- Mukosak izan ditzakeen kalteak.
- Elikagaiak hortzen artean gehiago atxikitzea:
- Txantxar interproximalen intzidentzia handiagoa.
- Kontrako aldearekin murtxikatzeko ahalegina:
- Hortz-higadura (desgastea) handiagoa eta GTM-an alterazioak.