Hornikuntza, Erosketa eta Produkzio Kudeaketaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,89 KB
Hornikuntza Funtzioaren Helburuak
- Inbentarioan inbertsioa murriztea: Material soberakinik ez edukitzea; behar dena bakarrik erostea.
- Biltegiratze-kostuak ahalik eta gehien murriztea: Biltegian leku gutxiago okupatzea eta mantentze-gastuak (energia, langileak, espazioa) txikitzea.
- Inbentarioaren informazio-sistema: Materialen sarrerak, irteerak eta kopuruak kontrolatzeko sistema egokia edukitzea.
- Kalitate-sailari inbentarioaren balioari buruzko txostenak ematea: Stockaren egoerari eta balioari buruzko datuak bidaltzea, kontrol eta analisi hobea egiteko.
Erosketa Funtzioaren Helburuak
Erosketa funtzioak hiru helburu nagusi ditu:
- Materialak xedearen araberako kalitatea izatea.
- Materiala hartzeko epeak egokiak izatea, behar direnean eskura egon daitezen.
- Merkatuko kalitate-prezio erlaziorik onena bilatzea.
Hornitzailearen Hautaketan Baloratzen Diren Ezaugarriak
- Kalitatea: Hornitzen dituen produktuen edo materialen kalitate-maila.
- Entrega-epeak: Garaiz hornitzeko gaitasuna eta puntualtasuna.
- Prezioa: Prezio lehiakorra eta kalitate/prezio erlazio ona.
- Fidagarritasuna: Agindutako baldintzak betetzeko konfiantza eta koherentzia.
- Zerbitzua: Arreta, laguntza teknikoa eta salmenta osteko zerbitzua.
Erosketa Prozesuko Dokumentuak
Erosketa prozesuan, bezeroak enpresak ezarritako bidea erabiliz ondasunak edo zerbitzuak eskatzen ditu. Horretarako, dokumentu hauek erabiltzen dira:
- ESKAERA: Bezeroak ondasunak edo zerbitzuak eskatzeko erabiltzen duen dokumentua.
- ALBARANA (Entrega-orria): Enpresa saltzaileak bezeroaren eskura jartzen duena, ondasun edo zerbitzu horiek eman direla egiaztatzen duena. Albaranean prezioak agertzea ez da nahitaezkoa.
- FAKTURA: Hornitzaileak bezeroari entregatzen dion dokumentu formalagoa. Albaranetako kopuruak eta kontzeptuak zehazten ditu, adostutako prezioak erakusten ditu eta ordaintzeko modua azaltzen du.
- ORDAINKETA DOKUMENTUAK: Ordaintzeko hitzartu den moduaren arabera, bezeroak fakturaren zenbatekoa ordaindu beharko du. Horri dagokionez, TXEKEAk edo TRUKE-LETRAk erabil daitezke.
Generoa Eskatzeko Moduak
Enpresa batek generoa behar duenean, bi aukera nagusi ditu:
- Saltzailearen ordezkariaren bisitari itxaron eta horren bitartez eskaria egitea.
- Zuzenean hornitzaileari produktua eskatzea.
Eskari Motak
- Eskari Arrunta: Eskatutako kopurua hornidura-politikaren arabera egokitzen denean.
- Eskari Programatua: Material bat edo gehiago izan daiteke, baina homogeneoak izan behar dute.
Oharra: Stock Errotazioa = Materialaren kontsumoa / Materialaren batez besteko stocka.
Eskari Programatuen Abantailak eta Desabantailak
Eskari programatuak oso ohikoak dira kontsumo erregularra duten biltegietan (lehengaiak, bilgarriak eta ontziak). Erosketa-bolumenaren ondorioz, kudeaketa- eta erosketa-gastuak murrizteko abantaila dute.
Abantailak
- Materialak garaiz iristen dira.
- Biltegiko stocka gutxitzen da.
- Kostuak eta epeak hobeto kontrolatzen dira.
Desabantailak
Eragozpen handiena eskatu beharreko kantitate totala zehaztu behar izatea da. Aurreikusitakoa baino txikiagoa izatea komeni da, stocka gehiegi hazteko arriskurik ez edukitzeko. Gainera, aurreikusitako datak zorrotz zaindu behar dira, bestela stock-haustea gerta baitaiteke.
- Aurreikuspen okerrek arazoak sor ditzakete.
- Malgutasun txikia dago aldaketak badaude.
Faktura bat Erreklamatzeko Arazoak
Faktura bat erreklamatzeko arrazoiak honako hauek izan daitezke:
- Fakturazio-erroreak (prezioetan edo kantitatean egindako aldaketak).
- Generoaren itzulketak.
- Zuzenketa-fakturaren zerga-oinarria egindako aldaketei dagokiena izatea.
Erosketa eta Produkzio Kontzeptu Garrantzitsuak
Eskaera
Enpresetan, departamentu komertzialak fabrikatzen diren produktuei buruz burutzen dituen eskakizunak dira: eskatutako produktuen erreferentziak, kantitateak eta entrega-datak.
Fabrikazio Agindua
Departamentu komertzialetik jasotako eskaerekin, Produkzioaren Planifikazio departamentuek sortzen dituzte. Fabrikazio agindu batek honako informazioa eraman behar du:
- Fabrikatu beharreko produktuaren erreferentzia.
- Produktu kantitatea.
- Amaiera-data (eskaera entregatu behar den datarekin erlazionatua).
Lan Zentroa
Fabrikazio-planta batean aurkitzen den edozein postu da, non produktu batean eragiketa bat burutzen den.
Prozesu Denbora
Produktu bat amaitu eta bezeroari bidaltzeko behar den denbora totala da, fabrikazio agindua bidaltzen denetik bezeroari eskaera bidali arte.
Produkzioaren Kudeaketa
Produkzioaren kudeaketa enpresa industrialek mantentzen dituzten materialen eta fabrikazio-baliabideen plangintza, jarraipena eta kontrola burutzeaz arduratzen da.
Helburuak
- Eskatutako produktuak, eskatutako kantitate eta daten barruan entregatzea.
- Produktu horiek aurreikusitako kostuen barruan fabrikatzea, kostu horiek ahalik eta baxuenak izanik.
- Egunerokoak bihurtu diren prozesuak sortzea, pertsonalaren eta departamentuen arteko arazoak txikiagotuz.
Plangintza Motak
- Estrategikoa: Epe luzerako erabaki orokorrak. Adibidez, enpresaren eskaintza osatzen duten produktuen katalogoa.
- Taktikoa: Epe ertainerako (urtekoa). Fabrikazioaren planifikazio nagusia eta behar diren baliabideen kalkulua zehaztea.
- Operazionala: Epe motzerako (hilekoa, astekoa). Eskaerak betetzeko plangintza.
Enpresen Sailkapena (Prozesuaren eta Errepikakortasunaren Arabera)
Prozesu Motaren Araberako Enpresak
- Proiektu bidezko enpresak.
- Batch/Sorta bidezko enpresak.
- Ekoizpen jarraituko enpresak.
- Lan unitateen araberako enpresak.
Produkzioaren Errepikakortasunaren Araberako Enpresak
- Behin-behineko produkzioa (Unitate bakarreko ekoizpena).
- Sortaka edo batch produkzioa.
- Serieko produkzioa.
- Produktu jarraitua edo masa-produkzioa.
Enpresen Sailkapena (Merkatuaren Erantzunaren Arabera)
- Eskaeraren araberako enpresak (Make to Order - MTO).
- Eskaera aurretik ekoizten duten enpresak (Make to Stock - MTS).
- Eskaera mistoko enpresak (Assemble to Order - ATO).