Hondakin Arriskutsuak: Ezaugarriak, Motak eta Kudeaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Diseño e Ingeniería
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,94 KB
Hondakin Arriskutsuak: Definizioa eta Ondorioak
Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen eta kontsumitzearen ondorioz sortzen diren gaiak dira, hauek arriskutsuak izan daitezke giza osasunerako, ingurumenerako eta baliabide naturalentzako. Hazkunde demografikoak eta garapen teknologikoengatik, industria jardueren eta kontsumo ohitura berrien eraginez, lehen baino askoz zabor gehiago sortzen da eta aniztasun handikoa. Horren ondorioz, materia eta energia galera handiak daude, eta ondorio larriak eragiten dituzte ingurumenean.
Hondakin arriskutsu izateko honako ezaugarrietako bat bete behar da: sukoiak, korrosiboak, erreaktiboak, toxikoak edo mutagenoak izatea.
Hondakin Arriskutsuen Sailkapena Sektoreka
Lehen Sektorea
Nekazaritzan, plagizidak, intsektizidak eta ongarri kimikoen ondorioz sortutako hondakinak eta horiek sortutako arazoak agertzen dira, hala nola eutrofizazioa (urak nitrogenoa galtzea). Hondakin hauek ugariak eta oso sakabanatuak daudenez, zaila da kontrolatzea, beraz, kutsadura iturri garrantzitsua dira lurrazalean eta uretan. Basoko materia organikoa kontrolatzea oso garrantzitsua da suteak sahiesteko. Meatzaritzan sortutako hondakinak (metal astunak, ur azidoa...) toxikoak dira lurra eta uretarako.
Bigarren Sektorea
Industri hondakinak dira, batzuk arrisku handikoak: toxikoak. Hondakin erreaktiboak zentral nuklearretan sortzen dira (erradiazio handiak igortzen dituzte). Oso arriskutsuak dira alde batetik hondakin kopuru txikiek erradiazio handia askatzen dutelako, bizidunei kaltetuz. Bestalde, iraupen luzea dutelako oraindik ezin dira suntsitu.
Hirugarren Sektorea
Sektore honetan arriskutsuenak:
- Hondakin biosanitarioak: Infekzioak eragiten dituzte, kutsakorrak eta toxikoak direlarik.
- Hondakin kimiosanitarioak: Erreaktiboak dira, laborategiko gai kimikoak, etab.
- Hondakin erradioaktiboak: Medikuntza nuklearretik datozenak, likido edo solidoak (adibidez, X izpiak erabiltzen dituzten tresnak edo erradioterapian, edo ikerkuntzan erradiazio txikiak igortzen dituztenak, ospitaleko erramientak).
Kudeaketa eta Prebentzio Neurriak
Aipatutako sektore hauen hondakinak kudeatzea eta prebentzio neurriak hartzea komenigarria da. Prebentzioa hondakin kopurua murrizteko eta arriskugarritasuna gutxitzeko hartzen diren neurri multzoa da. Hondakin arloan zehaztutako printzipioak Ingurumena Babesteko Lege Orokorrak (1995) jaso zituen:
Prebentzio Printzipioak
- Aurrez neurriak hartu, produkzioa eta kaltegarritasuna murriztuz.
- Hondakinak berrerabili, birziklatu eta berreskuratu.
- Baloratu ezin diren hondakinak ezabatu.
Sektoreko Kudeaketa Zehatzak
Lehenengo sektorean komenigarria litzateke nekazaritzan organiko naturalen erabilera egitea eta, horretaz gain, basoen plangintza egoki bat egitea.
Bigarren sektorean teknika garbiak erabiltzea eta produktuen berrerabilera eta birziklapena errazten duten diseinuak egitea gomendatzen da. Hondakinak jaso eta denbora mugatu batean baldintza berezietan gorde, ondoren tratamendu kimikoak egin arriskua murrizteko. Ahal den kasuan baliabideak berreskuratu eta bukatzeko desagertarazi. Hondakin arriskutsuak direnez, enpresa bereziak arduratzen dira horien kudeaketaz. Zentral nuklearren bat ixten denean, konpainiak 100 urtez zaindu edo hormigoiez estali behar ditu hondakinak, baina teknika hau ez da oso segurua; egokiena hondakin erradioaktiboak biltegira eramatea da.
Hirugarren sektorean, ospitaleetan kutsaturiko erramientak desinfektatu behar dira. Hondakin kimiosanitarioen kudeaketa osasun zentroari dagokio eta hondakin erreaktiboak ENRESA izeneko enpresak kudeatzen ditu.