Hominizazioa eta Humanizazioa: Gizakiaren Eboluzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,74 KB
Gizakia: Natura eta Kultura
Gizakia genetikoki sortzetikoaren eta kulturalki eskuratutakoaren arteko dialektikaren emaitza da. Gizakia bi indar horien elkargunean dago.
1.2.1 Hominizazioa
Hominizazio prozesua dinosaurioen ostean hasi zen. Espezie asko desagertu ziren. Baina lemurren aurrekoak oso animalia moldaerrazak ziren eta harrien arrakaletan babestu ziren. Hala, abantaila ebolutibo bat eskuratu zuten: kumea duen arrautza amaren barruan eramateko gaitasuna. Horrela arrautzak seguruago zeuden eta horiek izan ziren lehen ugaztunak. Baina ateratzerakoan amak bularra eman behar zien, oso ahul baitzeuden.
1.2.2 Aldaketa Anatomiko-Fisiologikoak
Hankabiko Bihurtzea
Afrikako sabanako lautadetara joan zirenean, atzeko bi hankekin ibiltzen hasi ziren. Hankabiko jarrera honek bizkarrezurra garatu zuen eta ondorioz, entzefalizazioa ekarri zuen.
Entzefalizazioa
Garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua haztea faktore garrantzitsuak izan ziren, lanabesak egiten hastea eta bizitza sozial gero eta konplexuagoa izatea bultzatu baitzuten. Dietak ere eragina izan zuen.
Eskua Laburtzea eta Eskuak Libre Geratzea
- Eskua laburtzea: Esku-ahurra laburtu egin zen eta hatz lodia luzatu, besteekiko aurkako posizioa hartuz. Hankabiko bihurtzean eskuak libre geratu ziren.
- Eskuak libre geratzea: Eskuak tresna bilakatu ziren eta horrela sortu zen teknika. Hatzek, adibidez, gauzei tinko heltzea pintza mugimenduari esker ahalbidetu zieten. Lanabesak sortzen hasteak gero eta lan zailagoak ekarri zituen berarekin eta horrek entzefalizazioari lagundu zion.
Ugalketaren Bereiztasunak
Ugalketaren ezaugarriak hormonala eta kortikala dira; urteko edozein garaitan ugaldu daiteke. Gizakiak sexualitatea erotizatu eta pertsonalizatu egiten du.
1.2.3 Aldaketa Sozialak
Bizitza Soziala Areagotzea edo Konplexuagoa Bilakatzea
Talde kideek elkar lanean aritu behar zuten ehizarako, lanabesak egiteko eta elikagaiak manipulatzeko. Informazioa eta ezagutzak elkarri transmititzen zizkioten; ondorioz, hominidoen ikasteko gaitasuna handitu zen. Horrela, elkartasunak eta ikasteko gaitasuna handitzeak pertsonen arteko loturak estutu zituzten.
Hizkuntza
Harreman estua dago garunaren heltze-mailaren eta hizkuntzaren artean. Hominizazioa eta hominizazio-prozesuak gurutzatu egin ziren hizkuntza agertzerakoan.
1.3 Humanizazioa edo Kulturaren Sorrera
Gorputz antropomorfoa (giza formakoa) zuten hominidoetatik gizaki izatera eraman gintuen prozesu kulturala da humanizazioa.
Jokabide Aldaketa
Jokabideak senezkoa eta imitaziozkoa izateari utzi eta ikaskuntzan eta informazio-transmisioan ardazten hasi zen. Ondorioz, kultura sortu zen.
Faktoreak
- Sua aurkitu eta kontrolatzea.
- Lanabesak egitea.
- Nekazaritza eta abeltzaintzarako aldaketa iraultzailea.
- Gizarte antolaketa: Denek errespetatu beharreko hierarkia bat, eta bertan arau batzuk. Horrek merkataritza bultzatu zuen eta baita gerra ere, bakoitzaren jabetzak defendatzeko.
- Politika, ekonomia eta historia sortzen dira.
Adimena eta Hizkuntza
Hizkuntza artikulatua, sinbolikoa eta konbentzionala da:
- Artikulatua da, esanahirik gabeko zeinuak (hala nola, fonemak) artikulatuz, esanahiz betetako hitzak eta esaldiak osa ditzakegulako.
- Sinbolikoa da, ez dagoelako lotura naturalik gauzaren eta izenaren artean.
- Konbentzionala da, izen horiek denon artean adostuak direlako, akordio batean oinarrituta.