Hominidoen bilakaera eta presentzia Euskal Herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Australopithecus
Australopithecus-a Hego Afrikan aurkitu zuten eta orain dela 6,5-1 milioi urtekoa da. Garunaren bolumena 500 cm³-koa zuen. Ezaugarri garrantzitsuena hankabikoa izatea.
Homo Habilis
Homo Habilis-a orain dela 2-0,5 milioi urtekoa da. Garuneko bolumena 550-800 cm³-koa zuen. Asko handiagotu zen, beraz. Harrizko tresnak erabiltzen zituen; ehizan aldaketak izan ziren, antolatzea beharrezkoa zen eta, ondorioz, hizkuntza garatu zen.
Homo Erectus
Homo Erectus-a orain dela 1,6-1 milioi urtekoa da. Erectus izenak nahasketa sor dezake, Australopithecus-a eta Habilis-ak ere zutik ibiltzen ziren eta. Zientzialariek izen hori ipini ziotenean, artean ez zekiten beste hominidoak ere bazirela. Izena oso zabaldua dagoenez gero, ez zaio aldatu. Garunaren bolumena (1000 cm³ inguru) asko aldatu ez bada ere, kualitatiboki garrantzitsua izan zen.
Giza kulturaren garapenerako elementu garrantzitsua zen suaren ekarpena ere egin zuten. Sistematikoki ehizatzen zuten eta oso bidaiariak ziren. Milioi bat urtean eta berrogeita hamar mila belaunaldietan zehar mundu guztira sakabanatu ziren. Badirudi erritu erlijiosoak zituztela.
Neanderthal gizakia
Neanderthal gizakia orain dela 100.000-40.000 urte bizi izan zen. Duela 35.000 urte inguru mundu guztian desagertu egin ziren. Dinosauroak bezala, bat-batean misteriotsuki ezkutatu ziren. Sapiens sapiens espezieak garaitu zuela da gauza garbi bakarra. Garun-bolumenari dagokionez, 1500 cm³-koa zuen, hau da, gaur egungo gizakiaren antzekoa, nahiz eta garun-antolaketari esker gaur egungoa askoz ere azkarragoa izan. Kulturan egindako ekarpen nagusiak, hildakoenganako kultua, babeslekuak eraikitzea, kezka espiritualak, etab. dira.
Cro-Magnon gizakia
Cro-Magnon gizakia duela 40.000 urte agertu zen. Sapiens sapiens espeziearen barietaterik ezagunena da. Paleoantropologoen ustetan, Sapiens sapiens gaur egungo gizakiarekin konparatuz gero, diferentzia kulturalak baino ez lirateke egongo. Biologikoki, gure jarduerak burutzeko prestaturik zegoen. Ideia hau azpimarratzekoa da. Izan ere, gaur egungo mundu osoko gizaki guztien ondare genetikoa berdintsua da, eta diferentziak kulturan eta heziketan daude.
Hominizazioa Euskal Herrian
Homo antecessor
Homo antecessor duela milioi bat urte Afrikatik irten zen eta Asia nahiz Europa kolonizatu zituztenean, gaur egun Euskal Herria den lurralde honetara heldu zen. Europara etorritako lehen hominidoa dugu. Horregatik, Atapuerkan (Burgostik 15 kilometrora dagoen haitzuloa) Jose Luis Arzuagak, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle tolosarrak, eta beste kide batzuk aurkitutako hominidoari Homo antecessor deitu zioten. 1000 cm³-ko burmuina zuen, gizajalea zen.
Homo Erectus Euskal Herrian
Atapuercan bertan, Homo Erectus-aren zenbait fosil aurkitu dira. Euskal Herrian ere Homo Erectus-aren arrastoak aurkitu dira. Dirudienez, gizaki haiek ibai eta kostalde ondoan bizi ziren, eta ez hainbeste haitzuloetan.
Euskal Neanderthala
Euskal Herrian, Gipuzkoako Leizetxiki haitzuloan fosilak aurkitu zituzten, eta 1964an hogeita hamar bat urteko emakume baten besahezur bat aurkitu zuten.
Cro-Magnon gizakia Euskal Herrian
Gizaki honi buruzko aztarnategi ugari ditugu Euskal Herrian. Garrantzitsuenak Isturitze, Santimamiñe, Ekain eta Altxerri dira.
Gizaki-mota honek utzi dituen adibide ederrenetakoak Magdalenienseko (orain dela 14.000 urte) haitzuloetako marrazkiak dira:
- Venta la Perra (Karrantza)
- Arenaza (Galdamesko San Pedro)
- Santimamiñe (Kortezubi)
- Ekain (Deba)