Holosidoak eta Heterosidoak: Gluzidoen Sailkapena

Enviado por 98noelia98 y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

OSIDOAK

Bi osagai edo gehiagoz eratutako polimeroak dira. Bi mota daude:

HOLOSIDOAK

Oligosakaridoak O-glukosidiko izeneko eter lotura bidez lotutako monosakarido kate laburreko gluzidoak dira. Hauek:

  • Hidrolizagarriak dira (ur bidez hidroliza daitezke).
  • Zapore gozokoak dira.
  • Kristal bihurtzeko modukoak dira.
  • Disolbagarriak dira.

Ugarirenak disakaridoak dira, bi monosakaridok eratutako oligosakaridoak, alegia.

LOTURA O-GLUKOSIDIKOA

Eter lotura mota bat da, zeinaren bitartez bi osagaien OH talde bi erreakzionatu eta lotuta geratzen diren, ur molekula bat askatuz. Lotura hori α edo β glukosidikoa izango da, lehenengo osagaiko OH taldeak duen posizioaren arabera, hots, bera α edo β izatearen arabera.

O-glukosikoa α edo β izan daiteke:

  1. LOTURA MONOKARBONILIKOA
  2. LOTURA DIKARBONILIKOA

DISAKARIDO NAGUSIAK

Disakaridoak bi osagai elkartuta lortzen dira. Nomenklatura: Karbono anomerikoarekin parte hartzen duen osaren izenari -il atzizkia; ondoren, loturaren forma, zein karbonok lotzen diren azalduz gezi bidez; eta jarraian bigarren osaren izena -osa atzizkiarekin lotura monokarbonilikoa bada eta -osido atzizkiarekin lotura dikarbonilikoa bada. Adibidez: α-D-glukopiranosil-(1→4)-α-D-glukopiranosa.

MALTOSA

Maltako azukrea. Almidoi eta glukogenoaren hidrolisiz lortzen da. O-α-D-glukopiranosil-(1→4)-α-D-glukopiranosa. Izaera murriztailea du.

ISOMALTOSA

Amilopektinaren hidrolisiz lortzen da. α(1→6) loturarekin lotutako bi α-D-glukopiranosa.

LAKTOSA

Ugaztunen esnean. Galaktosa eta glukosaren loturaz eratzen da: O-β-D-galaktopiranosil-(1→4)-β-D-glukopiranosa.

ZELOBIOSA

Ez dago aske naturan. Zelulosaren hidrolisiz lortzen da. β(1→4) lotura. O-β-D-glukopiranosil-(1→4)-β-D-glukopiranosa.

SAKAROSA

Azukre arrunta. Landareen erreserbagai ohikoena, loreen nektarrean eta eztian ere agertzen da. Glukosa eta fruktosaren arteko lotura O-α-D-glukopiranosil-(1→2)-β-D-fruktofuranosidoa. Ez du ahalmen erreduzitzailerik.

POLISAKARIDOAK

11tik milaka arteko monosakaridok eratutako gluzidoak. Kateen luzeran nahiz adarkaduraz ezberdintzen dira. Gehienek:

  • Pisu molekular handia dute.
  • Ez dira uretan disolbatzen.
  • Ez dute zapore gozorik.
  • Ez dira kristaltzen.
  • Ez dute ahalmen erreduzitzailerik.

Oro har, egitura eta erreserbazko elementu gisa jokatzen dute. Bi mota:

A) HOMOPOLISAKARIDOAK

Mota bereko osaz edo euren deribatuz osatuta, O-glukosidiko bidez elkarri lotuta. Egitura- eta erreserba-funtzioak dituzte. Erreserba-funtzioa dutenen artean ALMIDOIA eta GLUKOGENOA. Egitura-funtzioa dutenen artean ZELULOSA eta KITINA.

ALMIDOIA

Landareen erreserbako elementu nagusia da, fotosintesian sortutako glukosa elkarri lotuz sortzen da. Giza dietaren oinarrizko karbohidrato-iturria. Ez da disolbagarria, disoluzio koloidalak eratzen ditu. Glukosaz osatutako bi polimero ezberdin ditu: amilosa eta amilopektina.

GLUKOGENOA

Animalien erreserbako elementu nagusia da. Gibelean eta muskulu-ehunean ugari dago.

ZELULOSA

Landare-zelulen horma zelularraren osagai nagusia da. 10.000-15.000 glukosa-unitate β(1-4) lotura bidez elkartuta.

KITINA

N-azetil-glukosaminaren polimeroa da. Artropodoen exoeskeletoan eta onddoen horma zelularrean aurkitzen da.

B) HETEROPOLISAKARIDOAK

Hidrolizatzean bi osagai mota edo gehiago sortzen dituzten gluzidoak. Aipagarrienak: hemizelulosa, pektina, agar-agarra, eta glukosaminoglukanoak edo mukopolisakaridoak.

HEMIZELULOSA

Osagaien artean glukosa, galaktosa edota fruktosa agertzen dira. Landare-zelulen horma zelularrean, zelulosarekin eta pektinarekin batera.

PEKTINA

Azido galakturonikozko kateez eratuta, α(1→4) loturarekin elkartuta eta bestelako osagai batzuek (ramnosa, arabinosa) adarkatzeak sortzen dituzte. Landare-zelulen horma zelularrean (bitarteko orria sortzen).

AGAR-AGARRA

D eta L galaktosaren polimeroa. Alga gorrietan (rodofizeoak) agertzen da. Elikagai industrian lodigarri gisa erabiltzen da; baita, mikroorganismo hazkuntzarako medio gisa.

GLUKOSAMINOGLUKANOAK

Mukopolisakaridoak ere deritze. Azido glukuronikoarekin eta N-azetilglukosaminarekin edo N-azetilgalatosaminarekin osatuta. Ehun konektiboetako zelula arteko substantzian daude; aipagarrienak:

  • AZIDO HIALURONIKOA: Ehun konjuntiboko, likido sinobialeko eta humore beirakarako zelula arteko substantzian dago.
  • KONDROITINA: Hezurrean, kartilagoan, kornean eta ehun konjuntiboan.
  • HEPARINA: Birikan, gibelean eta larruazalean; propietate antikoagulanteak ditu.

HETEROSIDOAK

Zati gluzidikoaz gain zati ez-gluzidikoa edo aglukona dute. Aglukona alkoholek, esteroideek, eta abarrek osatzen dute. Aipagarrienak:

GLUKOLIPIDOAK

Aglukona zeramida izeneko lipidoa da. Garrantzitsuenak zerebrosidoak eta gangliosidoak. Bakterioen kanpo-mintzaren osagai nagusiak dira (baita antigorputzen helburu nagusiak ere).

GLUKOPROTEINAK

Aglukona proteina bat da. Aipagarriak dira:

  • MUKOPROTEINAK edo MUZINAK: Arnas-bideetan, digestiboetan eta urogenitaletan lubrifikatzaile eta bakterio-infekzioei aurre eginez.
  • GLUKOPROTEINAK: Adibidez, odoleko A eta B aglutinogenoak; hipofisian sorturiko hormona batzuk...
  • MINTZ PLASMATIKOKO EGITURAZKO GLUKOPROTEINAK.

PEPTIDOGLUKANOAK edo MUREINA

Bakterioen hormetako osagai zurrunak.

Entradas relacionadas: