Hodei elektronikoaren eredua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,79 KB

- Eraikuntza-araua, energia minimoaren printzipio edo Aufbau printzipioa: Funtsezko konfigurazio elektronikoa lortzeko, elektroiak banan-banan eta energia gutxienekotik gehienekora kokatu behar dira atomoan, ahal den orbitaletan. Energia minimoaren araua: Moeller-en diagrama jarraituz betetzen dugu.

- Pauli-ren esklusio-printzipioa: Atomo bereko bi elektroik ezin ditzakete lau zenbaki kuantikoak berdinak izan. Orbital bakoitzak (n, l eta ml zenbakiez definituta) bi elektroi izan ditzakeela gehienez, eta elektroi horiek kontrako spinak (elektroi parekatuak) izan behar dituzte (+1/2 eta -1/2).

- Hund-en anizkotasun maximoaren araua: n eta l zenbaki kuantiko berberak dituzten bi orbitalek energia berbera dute. Zenbait elektroi orbital degeneratuetan -energia berekoetan- daudenean, ahal den neurrian orbital desberdinetan eta spin paraleloekin (elektroi desparekatuak) egongo dira. Elektroiek elkar aldaratzen dutenez, energia minimoko konfigurazioa izango da elektroiak elkarrengandik urrunen ageri direna, eta horregatik, elektroiak bananduta kokatzen dira orbital berean agertu baino lehen.

- Erradio atomikoa: Oso zaila da atomo isolatu baten erradioa neurtzea. Dena den, atomoak elkartuta agertu ohi direla aprobetxatuz, praktikan balio hau esleitzen zaio erradio atomikoari: elkarri lotuta dauden bi atomo berdinen nukleoen arteko distantziaren erdi. Honek atomo baten kanpoko geruzaren eta nukleoaren arteko distantzia ezagutzera ematen du.

- Erradio ionikoa: Atomo batek elektroiak galduz (katioia) edo elektroiak irabaziz (anioia) duen erradioa da, hurbilen duen gas noblearen konfigurazioa lortuz.

- Ionizazio-energia: Gas egoeran eta funtsezko egoeran dagoen atomo neutro batek behar duen energiakantitate minimoa bere azken mailako elektroi bat askatzeko ioi positibio bihurtuz. Hurrengo IE handiagoak dira, e- gutxiago direnez pantailatze ahulagoa eragingo baitute e- azalekoenaren gainean, eta beraz, elektroi horrek erakarpen nuklear handiagoa jasango du.

- Elektronegatibitatea: Atomo batek konpartitutako elektroiak bereganatzeko duen joera da. Kontzeptu honen bitartez neurtzen da zer gaitasun duen molekula bateko atomo batek molekula horretako elektroiak erakartzeko.


- Lotura ionikoa: Lotura ionikoa sortzen da metal baten atomo batetik ez-metal baten atomo batera elektroiak transferitzen direnean, biek konfigurazioa egonkorra lortzeko, gas noblearen konfigurazioa eskuratzeko. Elektroiak ematen dituen atomoa katioia bihurtzen da eta irabazten dituen atomoa, anioi. Karga positiboari eta negatiboari balentzia ionikoa esaten zaio. Lotura ionikoa ioi positiboen eta ioi negatiboen arteko indar elektrostatikoek sorrarazten duten elkarketa da. Elkarketa horren ondorioz, konposatua agertzen da, sare kristalino ioniko batez osatua.

Lotura kobalentea

Substantzia batzuen kasuan, osatzaileak atomo neutroak dira, ionikoa ez den beste lotura mota batez elkartuak, lotura kobalentea.  Lotura kobalentearen helburua, gas noblearen egitura lortzea da, baina bi atomok elektroiak (pare bat edo gehiago) partekatuz.

- Balentzia-mailako elektroi-bikoteen aldarapen-teoria (BMEBA): Atomo zentrala inguratzen duten elektroi lotzaileak eta askeak orientatzen direnean, ahalik eta gehien hurbiltzen dira nukleora, eta aldi berean, urrunduz doaz elkarrengandik, beren arteko aldarapena albait txikien izan dadin lortuz. Prozesu horretan nola orientatu diren, halakoa izango da geometria molekularra. Atomo zentralaren inguruko bikote elektronikoen kopurua kalkulatzeko, kontuan izan behar da lotura bikoitzak eta hirukoitzak bakuntzat jotzen direla. 

- Forma geometrikoak erabateko garrantzia du: gerta daiteke molekula nahiz eta momentu dipolarrak izan, polarizatuta ez egotea, momentu horien batura bektoriala nulua delako. Hala denean, karga positiboen eta negatiboen banaketa-zentroek eta molekularen zentro geometrikoak bat egiten dute.

- Aldarapena ez da bakarrik bikote lotzaileen artekoa. Aldarapen-indarrak agertzen dira, bikote lotzaileen eta bikote askeen artean zein bikote askeen artean. Bikote elektronikoen arteko aldarapen-indarren intentsitatea zehazteko, kontuan izan behar da ondorengo irizpidea: Bikote askeen arteko aldarapen-indarrak bikote lotzaileen eta bikote askeen artekoak baino sendoagoak dira, eta bikote lotzaileen eta bikote askeen artekoak sendoagoak dira bikote lotzaileen artekoak baino.


- Molekula diatomiko homonuklearrak: Lotzen diren atomoak berdin-berdinak direnean, elektronegatibotasun-balio bera dute eta elektroiak modu orekatuan partekatzen dira. Kasu honetan lotura kobalente apolarra dela esaten da: elektroiak berdin banatzen dira bi atomoren artean, eta dentsitate elektronikoa simetrikoa da bi nukleoekiko.

- Molekula diatomiko heteronuklearrak: Elkartzen diren atomoak berdinak ez badira, elektronegatibotasun-balio desberdina dute, gerta daiteke elektroiak modu orekatuan ez partekatzea. Kasu hauetan laino elektronikoa desitxuratu egiten da, asimetrikoa da eta karga negatibo gehiegi eta gutxiegi daude, hau da, polo elektrikoak. Lotura polarizatu egiten da eta molekula dipolo molekular bihurtzen da. Honelakoetan lotura kobalentea polarra dela esaten da. Loturaren elektroi bikotea edo bikoteak gehien erakartzen dituen atomoak gehiegizko karga negatiboa hartzen du (Ᵹ- )eta elektroiak gutxien erakartzen dituen atomoa karga negatibo faltan geratzen da (Ᵹ+ ).

- Lotura metalikoa: Lotura metalikoa metalen atomoen artean diharduten elkarketa-indarra da. Horrexek ematen dizkie sare kristalinoei beren egonkortasuna eta propietateak.

- Hodei elektronikoen eredua: Sare kristalino metalikoa metalaren ioiz osatuta dago, balentzia-elektroiak eman dituzten atomoz. Elektroi horiek kristal osoan deslokalizatuta daude eta ioien arteko hutsuneetan zehar higi daitezke: hodei elektronikoa osatzen dute. Ioi metalikoen eta elektroi deslokalizatuek eratutako hodeiaren arteko elkarrekintzak egonkortasuna ematen dio sare kristalinoari. 

- Lotura kobalente deslokalizatuaren eredua: Lotura metalikoa lotura kobalentearen kasu berezia da, eratzen diren loturak atomoen balentzia-elektroiak baino gehiago direlako.  Atomo zentralak elektroi bat ematen du eta inguruko 8 atomoek, beste elektroi bat ematen dute guztien artean.

- Van der Waals: Dipolo-dipolo indarrak: Erakarpen-indarrak dira, molekula polarrez osaturiko dipolo elektrikoen artean ageri direnak. Zenbat eta handiagoa izan momentu dipolarra, handiagoa da indar erakarlea.  


- Van der Waals: Dipolo-dipolo induzitua indarrak: Molekula polarizatu batek karga elektrikoaren desplazamendua eragin dezake hurbil duen molekula edo atomo neutro apolar batean, azken honetan dipolo induzitu bat sortzen da. Dipolo iraunkorraren eta induzituaren artean erakarpen-indar ahula sortzen da. 

- Van der Waals: Sakabanaketa-indarrak. London-en indarrak: Molekula apolarren artean ematen da. Indar hauek ulertzeko, onartzen da une jakin batean karga elektrikoaren desplazamendu txiki bat gertatu dela molekula ez-polarrean, eta horren ondorioz, aldiuneko dipolo bat sortu dela. Kargaren banaketa berehala aldatzen denez, batez besteko momentu dipolarra nulua da. Hala ere, aldiuneko dipoloak polarizatu egin dezake hurbil duen beste molekula bat, eta horrela dipolo induzitu bat sortu. Tenperatura baxuan, molekulek dipoloen arteko elkarrekintzei esker irauten dute egoera likidoan edo solidoan. Indar hau masa molekularrarekin hazten da, elektroi gehiago dagoelako molekula handietan eta aldiuneko dipolo handiagoak sor daitezke. 

- Hidrogeno-lotura (zubia): Hidrogeno-lotura dipolo-dipolo elkarrekintza elektrostatiko berezia da. Hidrogeno atomoa oso elektronegatiboa eta txikia den beste batekin lotuta dagoenean (F, O edo N) lotura oso polarizatuta eratzen da: H-ren gainean karga partzial positiboa eta bestean karga partzial negatiboa. Hori dela eta, molekula baten hidrogenoa, oso txikia dena, eta alboan dagoen beste molekula baten atomo elektronegatiboaren artean erakarpen elektriko bat sortzen da; "zubi" honi hidrogeno-lotura deritzo.

- Diamantea: Karbono atomo bakoitzak lau karbono atomo ditu inguruan, tetraedrikoki kokatuak, eta lotura kobalente sendoak ditu haiekin. 

- Grafitoa: Haren osagaiak karbono atomoaren geruza lauak eta hexagono-formakoak dira. Karbono bakoitza bere alboko beste hiru atomoekin elkartuta dago, lotura kobalenteen bidez; laugarren elektroiari esker, elkartuta dago beste geruza bateko karbono batekin ere, lotura ez-lekutu baten bitartez. Horregatik da hain eroale ona grafitoa.

Entradas relacionadas: