Hizkuntzen Egoera Globala, Euskara eta Hezkuntzarako Gaitasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

Hizkuntzak Munduan eta Hezkuntzan

Globalizazioa Hizkuntzetan

Prozesu bat da, non hizkuntza batzuk gero eta gehiago erabiltzen diren nazioarteko komunikaziorako. Ondorioz, beste batzuek garrantzia galtzen dute, gutxiengo hizkuntzekiko desberdintasuna handituz.

Lingua Franca

Hizkuntza bera hitz egiten ez duten bi pertsonak edo gehiagok elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza da. Adibidez, ingelesa.

Arriskuan dauden Hizkuntzak

Globalizazioaren ondorioz, gehiengo hizkuntzak besteen gainetik nagusitu dira. Hori gertatzean, zenbait hizkuntza desagertzeko arriskuan daude. Ondorioen artean daude kanpo faktoreak (erlijioa, faktore militarrak...) eta barne faktoreak (hiztunen errefusa).

Euskal Herriko Hizkuntza Ukipena

Hizkuntzak ez daude isolaturik; beste hizkuntza batekin edo batzuekin kontaktuan daude, gehienetan hiztun elebidunen bidez.

Diglosia Zer den

Bi hizkuntza harremanetan daudenean, batek besteak baino prestigio edo erabilera-esparru formal gehiago izatea da. Barne diglosia ere gerta daiteke (hizkuntza beraren aldaeren artean). Hizkuntza-plangintzako prozesu bat behar da egoera orekatzeko.

Hizkuntza Politika

Erakunde publikoek hizkuntzen erabilera antolatzeko eta arautzeko egiten dituzten esku-hartzeen multzoa da. Honen bidez, hizkuntza baten erabilera bermatu, normalizatu eta desagertzea saihestu nahi da.

Hizkuntza Biziberritzea

Hizkuntza baten erabilera ahulduta edo motelduta dagoenean, hura biziberritzeko egiten den prozesua da. Hizkuntza-politika baten barruan kokatzen da, hizkuntzak dituen beharrei erantzuteko eta indartzeko.

Hizkuntzaren Corpusa

Hizkuntzaren egiturari berari (formari) dagozkion elementuen multzoa da. Hizkuntzaren inguruan hartutako erabakiak biltzen ditu (gramatika, hiztegia, arau ortografikoak...). Corpusa zaintzeak hizkuntzari prestigioa ematen dio, kultura garatzen laguntzen du eta hiztunen arteko komunikazioa hobetzen du.

Hizkuntzaren Estatusa

Hizkuntzaren erabilera soziolinguistikoarekin lotutako alderdia da. Hizkuntzak gizartean duen tokia adierazten du: ea ofiziala den, zer nolako prestigioa duen, hiztunen eskubideak, lege-babesa, etab.

Euskara Batua eta Euskalkiak

Euskara ez da leku guztietan berdin hitz egiten. Aldaerak daude: adibidez, Bilbon eta Senperen ahoskeran (z, s, x), lexikoan (esan / erran) edo sintaxian (etortzerakoan / etorterakoan). Elementu horiek, ordea, ez doaz euskara batuaren aurka; batuak eredu estandarra eskaintzen du, baina aldaerek aberastu egiten dute.

Delors Txostena: Hezkuntzaren 4 Oinarriak

UNESCOk Jacques Delorsen gidaritzapean 1996an argitaratutako txostenak ("Learning: The Treasure Within") etorkizuneko hezkuntzarako funtsezko lau zutabe edo ikaskuntza mota identifikatu zituen:

  • Ezagutzen ikastea: Mundua ezagutzea eta ulertzea du helburu. Ikasteko jakin-mina piztea eta esperientzien bidez ikastea sustatzen du. Jakinduriak ingurua hobeto ulertzen laguntzen du eta iritzi autonomoa garatzen (arreta, oroimena, pentsamendua landuz).
  • Egiten ikastea: Egoera ezberdinei aurre egiteko eta taldean lan egiteko gaitasuna garatzea. Ikasitako kontzeptuak barneratzeko eta besteekin elkartrukatzeko aukera ematen du, ezagutzak praktikan jarriz. Lanbide-kualifikazioaz harago doa.
  • Izaten ikastea: Norberaren nortasuna, autonomia, judizio-ahalmena eta ardura pertsonala garatzea. Pertsonaren garapen osoa sustatzen du, bere potentzial guztia lor dezan (memoria, arrazoiketa, estetika, gaitasun fisikoak, komunikazioa...).
  • Elkarrekin bizitzen ikastea: Besteak ulertzea, elkarbizitza baketsua eta errespetuan oinarritutako harremanak sustatzea. Gatazkei modu positiboan aurre egiteko gaitasunak lantzen ditu, helburu komunetarako proiektuetan parte hartuz eta aniztasuna baloratuz.

Oinarrizko Gaitasunak Hezkuntzan

Ez dago definizio bakar eta zehatzik. Gizartearen etengabeko aldaketei eta erronka berriei aurre egiteko hezkuntza-sistemetan garatu den kontzeptua da. Pertsona guztiek bizitzako esparru guztietan (pertsonala, soziala, akademikoa, laborala) modu eraginkorrean jarduteko behar dituzten ezagutza, trebetasun eta jarreren konbinazioa dira.

Konpetentziak eta Oinarrizko Konpetentziak

Termino hauek "konpetentzia" eta "oinarrizko konpetentzia" laburtzeko erabili ohi dira.

  • Konpetentzia (gaitasuna): Orokorrean, egoera jakin bati edo zeregin bati modu eraginkorrean aurre egiteko jakintzak, trebetasunak eta jarrerak mobilizatzeko ahalmena da.
  • Oinarrizko Konpetentziak: Europar Batasunak (Europako Kontseiluak eta Parlamentuak) definitutako funtsezko gaitasunak dira, herritar guztiek garatu beharko lituzketenak bizitza osoko ikaskuntzarako esparruan.

Entradas relacionadas: