Hizkuntzaren Neurobiologia: Pidgin, Innatismoa eta Afasiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB
Euskara-Islandiera Pidgina
Euskara-Islandiera Pidginak hainbat ezaugarri berezi ditu:
- Aditzak: Ez dago aditz jokaturik, ezta aditz-inflexiorik ere. 'Presenta' hitza orainaldia, iragana edo agintera izan daiteke.
- Izenak: Izenek ez dute kasu-markarik. Izenek eta adjektiboek '-a' artikulua erakusten dute.
- Sintaxia: Ez dago aditz-komunztadurarik, eta hitz-hurrenkeraren arabera erabakitzen dira funtzio sintaktikoak. Hitz-hurrenkerak antza du islandierarekin: izena + adjektiboa, preposizioen agerpena, SVO (Subjektua-Aditza-Objektua).
- Preposizioak: FOR: preposizio hondartua vs pied piping (Kontzeptu espezifikoa).
- Hiztegia: Gehienbat euskaratik hartua, baina baita frantsesetik eta gaztelaniatik ere. Lehen eta bigarren pertsonako izenordainak ingelesetik hartuak dira.
- Anbiguotasuna: Hizkuntza honek anbiguotasun handia du.
Aro Kritikoaren Hipotesia
Aro Kritikoaren Hipotesiak dioenez, aro horretan hizkuntzarekin esperientziarik eduki ezean, ezin dela hizkuntzarako gaitasuna garatu. Beraz, esan dezakegu biologia hizkuntzarekin lotuta egon daitekeela. Hizkuntza bat gero eta beranduago ikasi, emaitzak gero eta okerragoak dira, eta hizkuntza hori ezin da inolaz ere ama-hizkuntza bezala ikasi.
Innatismoa (Chomsky)
Innatismoaren arabera (Noam Chomsky), hizkuntzarako gaitasuna sortzezkoa da. Umeak hizkuntza bereganatzeko mekanismoarekin (Gaitasun Unibertsala edo GU) dator mundura.
Burmuina eta Hizkuntza
Hizkuntza gure burmuinaren osaera biologikoaren atal bat da, haurrengan naturaltasunez garatzen dena.
Burmuinaren Egitura
Burmuina giza gorputzeko pentsamendu kontzientea kontrolatzen duen organoa da. Ia simetrikoak diren bi hemisferioz osatuta dago, eta hemisferio bakoitzak gorputzaren aurkako aldea kontrolatzen du. Bi hemisferioetan lau lobulu bereizten dira:
- Lobulu frontala: Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
- Lobulu tenporala: Entzumena eta sentimenduak kudeatzen ditu.
- Lobulu parietala: Ukimenaren arduraduna da.
- Lobulu okzipitala: Ikusmena prozesatzen du.
Kortexa garunaren hemisferioen azala da, eta bertan zirkunboluzioak daude.
Afasiak
Afasiak burmuineko asalduren ondoriozko hizkuntza-galera dira. Galera hori ulermen zein hizketa mailan izan daiteke. Garuneko kalte batek hizkuntza-zailtasun batzuk sortzen ditu, eta zantzu horiek garunaren mapa sortzeko oso lagungarriak izan daitezke.
Broca Afasia
Broca afasia lobulu frontaleko lesio baten ondorioz sortzen den gaitasuna da, hitz egiteko zailtasunak eragiten dituena. Adibidez, Ford jauna kasu ezaguna da. Hitzak geldo ahoskatzen dira, eta agramatismoa agertzen da (aditz-jokatuak, preposizioak, datibo-komunztadura, plural-komunztadura...). Errepikapen ugari eta hizketa neketsua izaten dira, telegrafikoki hitz eginez. Diskursoko hitz gehienak izenak dira. Ulermena, orokorrean, ez da kaltetuta izaten.
Wernicke Afasia
Wernicke afasia garuneko goiko zirkunboluzio tenporaleko lesio baten ondorioz ulermena zailtzen duen afasia mota da. Jardun jariakorra eta ondo egituratua izaten da, baina zentzu gutxikoa. Arazo nabariak dituzte hiztegiarekin, antzeko hitzen arteko nahasmena sortuz. Hitz berriak ere sortzen dituzte (neologismoak).
Afasia Moten Konparaketa
Ezaugarria | Broca Afasia | Wernicke Afasia |
---|---|---|
Ahoskera | Motela, zalantzatia | Ona, erritmo eta entonazio egokiarekin |
Ekoizpena | Eskasa, jariorik gabea | Jariakorra |
Ulermena | Ona | Eskasa, oso mugatua |