Hizkuntzaren Jatorria eta Eboluzioa: Oinarri Biologikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,44 KB
Hizkuntzaren Sorrera Espeziean
Hizkuntzaren Oinarri Biologikoa
Gizakiok hizkuntzaz jabetzeko prozesu sortzetiko bat dugu. Espezie osoan ematen den prozesu hau unibertsala denez, esan dezakegu gure arbasoetatik heredatu dugun prozesu bat dela (Lorenzo & Longa 2003).
Espezie baten ezaugarri batek oinarri biologikoa duen jakiteko, ezaugarri horren garapenerako “aro kritikoa” izatea oso esanguratsua da. Aro kritiko hau inguruaren eraginarentzat muga bat izango da; izan ere, aldez aurretik programatutako ezaugarri hori bakarrik garatuko da “aro kritikoan” estimulu egokiak jaso ondoren. Aro kritiko horretatik kanpo nekez garatuko da. Honek frogatzen du pisu handiena biologian dagoela.
Hizkuntza, Gure Espeziearen Berezko Ezaugarria
Hizkuntza gure espeziearen berezko ezaugarria da, munduan beste inork ez duena. Gure espezieak zenbait baldintza bete izan ditu historian zehar, hizkuntza ahalbidetu dutenak:
Baldintza Kognitibo eta Sozialak
- Gizarte hizkuntza: Inteligentziaren ondorioz, hizkuntzaren beharra sortu zen.
- Lanabesgintza (Tresnen erabilera)
- Keinuen adierazpena
- Dantza eta sinbolismoa
Baldintza Fisikoak
- Garunaren tamaina: Hankabitan ibiltzea, elikadura aldaketa, hizkuntza beraren eragina.
- Garunaren antolaketa: Asimetria edo lateralitatea, tolesdurak, lobulu frontala, Wernicke eta Broca gunea, bira angeluarra, neurona sareak eta ispilu neuronak.
- Artikulazio aparatua.
- Belarria.
- Geneak.
Hominidoen Eboluzioa eta Hizkuntzaren Garapena
Australopithecus afarensis (3,6-2,9 milioi urte)
- Garuna: 450-550 cm³.
- Garezurra eta garunaren tolesdurak gaur egungo txinpantzeen antzekoak.
- Hankabitan ibiltzen zen.
Homo Habilis (2,5-1,8 milioi urte)
- Garuna: 590-700 cm³.
- Garunaren tolesdurak garaikideen antzekoak.
- Broca gunea.
- Tresnak egiten zituen. Litekeena da eskuinak izatea.
Homo ergaster (1,8 milioi urte)
- Garuna eta gorputza handitu ziren.
- Ia Homo habilis-aren entzefalizazio indize bera.
- Afrikatik haratago irten zen lehena.
- Fonazio-aparatua gurearen antzekoa: laringea beheko zonaldean kokatua.
Homo erectus (1,5 milioi urte)
- Garuna: 900-1000 cm³.
- Entzefalizazio nabarmena.
- Eboluzio teknologiko urria.
- Soinuak egiteko eta giza hizkuntzaren formak ekoizteko gaitasuna, baina ez /u/ eta /i/ bezalako bokal guztiak.
- Suaren erabilera.
Homo Neanderthalensis (230.000-29.000 urte)
- Garuna: 1300-1450 cm³.
- Kultura estatikoa.
- Sua egiten hasi ziren.
- Utzitako materialetan aztarna sinboliko gutxi.
Homo sapiens sapiens (195.000 urte – gaur egun arte)
- Gu baino altuagoak.
- Garuna: 1200-1500 cm³.
- Begien gaineko arkua.
- Afrikatik atera eta mundua kolonizatu.
- Teknologian eta kulturan (sinbolikoa) aldaketak eta berrikuntzak: margolanak, musika, tresna zizelatuak, lur-emate sinbolikoak.
- Hizkuntza garaikidea erabat sinbolikoa, gaitasun horrek ahalbidetuta.
Hizkuntzaren Eboluzioari Buruzko Teoriak
Darwinismoa
Izakiek haien antzeko “kopiak” egiteko joera dute, baina kopia hauek ez dira perfektuak; askotan, kopia-akatsak gertatzen dira. Akats hauek onurak ekar ditzakete, hau da, kopia berriak egiteko abantaila izan (moldaeraren hobekuntza). Kopia hauek berrikuntza guztiak, abantaila guztiak, gordetzeko joera dute, eta prozesua mailaz maila eta belaunaldiz belaunaldi gertatzen da.
Darwinentzat hizkuntza alde batetik artea da eta bestetik sena: hizkuntza gizakiaren gaitasun intelektualaren ondorioa da –artea–, baina gizakiak mintzatzeko sena du, mintzamenaren alderdi askok animalien senekin lotura dutelarik.
Egokitzapenaren Teoria
Teoria honek bi ardatzetan oinarritzen da: alde batetik, aldaketa bakoitza ingurunearen eskaerei ematen zaien erantzun egokia da eta, bestetik, azkeneko hobekuntza finkatzeko emandako pauso guztiek ageriko abantaila bat ekarri behar izan dute. Hizkuntza eza izatetik hizkuntza izatera eman den pauso bakoitza eta prozesu honetan sortutako gramatika baliagarriak suertatu behar izan zaizkio gizakiari.
Oreka Puntuatuak eta Jauziaren Ikuspegia
Oreka Puntuatuak (Aldizkako Oreka): Espezie baten aldaketak bi periodo egonkorren artean ematen den eraldaketa azkarra da. Aldaketa azkarra organismoaren barne berrantolakuntzari atxikita dago. Teoria honek trantsizio-faseak plazaratzen ditu.
Fase honetan ematen den aldaketaren indarra biderkatzailea da; hots, aldaketaren eragina edo kopurua txikia izan daiteke ikuspegi kuantitatibo batetik, baina izugarri handia da ikuspegi kualitatibo batetik.
Jauziaren Ikuspegia: Arestian aipatutako teoriari, hein batean, jauzien ikuspegia lotu ahal zaio. Chomsky-k dio hizkuntzaren sorrera fenomeno bakana dela eta, bere ustez, hizkuntza antolakuntza mental zehatz baten ondorioa dela. Hizkuntzaren sorrera agerraldi bezala ulertzen du.
Agerraldi hau ez da inguruneak egindako presio bati ematen zaion erantzuna, baizik eta barneko presioei emandakoa; presioak gorputzak berak eragindakoak dira egokitze prozesu baten barnean.