Hizkuntzaren Jabetza eta Komunikazio Prozesuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB
Hiztunak informazioa modu ulergarrian eman behar du, esaldien egitura koherentea eginez eta interpretatzeko gakoak emanez (esanahi erreferentziala + ezaugarri suprasegmentalak). Entzuleak hau guztia interpretatu behar du, testuinguruan oinarrituz eta aurre-ezagutzak aktibatuz, hipotesiak eta inferentziak eginez. Hainbat trebetasun erabiltzen ditu: hitz gakoak interpretatu, esaldien erlazioak eta asmoak ikusi. Lexiko unitateak (intentsitate handia) eta gramatika unitateak (txikiagoa) ezagutu eta interpretatu.
Interakzionalak, transakzionalak (EKFGGE). Mintzamena irakasteko faktoreak (EAH). Irakas estrategiak (SIOEB).
Hizkuntzaren Jabetzaren Ezaugarriak
- Sistematikoki aldatzen dira eta minutu gutxitan akatsak aldatu daitezke.
- Jabetza ordena eta garapen sekuentzia komunak dira.
- 1H-k eragina izan dezake, baina ez ditu etapak ezabatzen.
- Distantzia linguistikoa ere kontuan hartu behar da.
Hizkuntza Barneko Erroreak
Hizkuntza barneko errore batzuk 2H-ren egituran bertan dute jatorria:
- Paronimoak (antzeko itxura)
- Sasisinonimoak (antzeko esanahia)
- Sasiesapideak (hiperzuzenketa)
- Erregistroak eragindakoak
Inputaren Hipotesia eta Lotutakoak
- Jabetza subkontzienteki/automatikoki ematen da (ama-hizkuntza).
- Ikaskuntza kontzientea da, arauak eta mekanismoak ezagutzen dira.
Bigarren hizkuntza bi modutan eskuratu daiteke, baina jabekuntzari eman behar zaio garrantzia, 2H menderatzeko.
Lotutako Hipotesiak:
- Ordena naturalaren hipotesiaren arabera, ez du inporta zein ordenatan irakasten diren gauzak; elementuak jabetzeko ordena finkoa da.
- Monitorizazioaren hipotesiak ekoizpena kontrolatzen du; ez da ez gehiegi ez gutxiegi erabili behar.
- Inputaren hipotesiak dio inputak zailtasun gradu bat gehiago izan behar duela (i+1), ikasketa esanguratsua izateko.
- Iragazki afektiboak 2H-ren jabekuntza erraztu edo zaildu dezake. Altua bada, intakea oztopatu.
Zer da Irakurtzea?
Helburu batekin testua aukeratzen dugu, gaiari buruzko aurreiritziak aktibatuz eta testuaren hipotesiak eginez. Ezagutza linguistikoak aktibatzen ditugu, hipotesiak egiaztatuz edo ez, eta hipotesi berriak eginez. Lehenengo, orokorki irakurri eta gero, zehetasunetara jotzen dugu. Amaitzeko, esanahia interpretatzen dugu, mezua eraikiz. Beraz, irakurtzea ez da deskodifikatzea, ulertzea da (bi egiturekin). Fokalizatzean begi kolpeak ematen ditugu, testuaren zailtasuna, hizkuntza ezaguna den edo ez, adina eta irakurtzeko trebetasunaren arabera.
Zer da Idaztea?
Komunikazio egoerak aztertzea (EGOKITASUNA), planifikatzea eta ordenatzea (KOHERENTZIA), testuratzea zuzentasunarekin (KOHESIOA) eta testua BERRIKUSTEA.
Idazketaren Psikogenesia
Idaztea eta marraztea ez da gauza bera
Marrazkiak erabiltzen dituzte errealitatea interpretatzeko, konturatzen dira nagusiek beste kode bat dutela, letrak objektu sinboliko gisa ulertzen hasten dira. Borobilak, zizareak, makilak idazten hasten dira. Oraindik horizontaltasuna ez.
Izenaren hipotesiaren fasea
Ulertzen du idazkerarekin gauzak etiketatzen direla; esanahia ez dago testuinguruaren baitan. Gauzen lehen grafema identifikatzen du. Hitzak izateko baldintzak bete behar ditu: hiru grafia izatea, hitzaren grafiak desberdinak izatea eta bi hitz ezberdin ezin dira berdin idatzi.
Hipotesi silabikoaren fasea
Konturatzen da hitzak silaba kopuruen arabera (kolpeak) idazten direla. Kolpe bakoitza hizki bat. Baina gatazka kognitiboa silaba 1 edo bi dituzten hitzekin (bi faktore kontrajarri). Hizkiak gehitzen ditu, baina badaki zerbait arraroa dagoela.
Fase silabiko-alfabetikoa
Konturatzen da hitza eta grafiaren artean lotura kualitatiboa ere dagoela; silaben bokalak idazten ditu. Silaba eta bokal berdinak baditu, gatazka. Ordena aldatzen du, baina badaki ez dagoela ondo.
Hipotesi fonetiko-alfabetikoa
Fonemak ezagutzen ditu, oinarrizko jarraibideak ezagutzen doa. Hemendik aurrera, autopista bat; arauak eskuratuz menperatu arte.