Hizkuntzaren eta Gertakariaren Arteko Harremanak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

Gertakarien osotasuna da. Gertakarien osotasuna gertakari atomikoen konposatu bat da. Gertakari atomiko baten barruan ez dago gertakari sinpleagorik, objektuak baizik. Objektuak munduaren substantzia osatzen dute. Hizkuntzaren proposizioak munduaren errepresentazioak (irudiak) dira, errealitatea deskribatzen (marrazten) dute. Honetan datza teoria piktorikoa. Errepresentazio hau eman daiteke munduaren, hizkuntzaren eta pentsamenduaren artean korrespondentzia bat dagoelako, hau da, isomorfikoak dira: beraien egitura logikoak baliokideak dira. Hizkuntza proposizio konplexuz osaturik dago (proposizio molekularrak); proposizio bakunetan zatitu daitezke (proposizio atomikoak), eta hauek barnean ez dute sinpleagorik. Korrespondentzia bat dago proposizio atomikoen eta gertakari atomikoen artean. Proposizio atomikoak izenen konbinazioak dira; izen hauek objektuei (substantziei) dagokie. Izenaren esanahia objektua da; proposizioaren esanahia egia-balioa da (zuzena edo okerra izatea). Proposizio bat gertakarien errepresentazioa denez (eta ez substantzien errepresentazioa), proposizioen bidez ezin dugu munduaren edo substantzien esentzia ezagutu, ezagutu dezakegun guztia gertakari baten barnean objektuek duten harremana da, baliokidetza logiko bat baitago proposizio baten izenen harremanaren eta gertakari baten objektuen harremanaren artean. Eta munduaren egitura logikoaren eta hizkuntzaren egitura logikoaren artean harreman isomorfikoa dagoenez, hizkuntzaren mugen ezagutzak berarekin ekartzen du munduaren mugen ezagutza: gure hizkuntzaren logikaren barnean eman ezin daitekeena ezin daiteke munduan eman, eta alderantziz. Proposizioan pentsamendua hautemangarri adierazten da. Pentsamendua hizkuntzarekin identifikatzen dugu, baina ez hizkuntzaren sinbolo sentigarriekin, proposizioen zentzuarekin baizik. Hizkuntzaren sinbolo sentigarriak arbitrarioak dira; proposizio zentzudunak, aldiz, ez, errealitatearen egitura logikoaren arabera eratu baitira.

Tractatus-a: Proposizio Egiazkoak

Proposizio batek munduan ematen den edo eman daitekeen gertakari bat errepresentatzen duenean, proposizio horrek zentzua dauka. Proposizio zentzudun bat, beraz, egiaztatu daitekeen proposizio bat da: hau da, egia-balio bat eman diezaiokegu (egia-gezurra), zentzugabeak diren pseudoproposizioei, aldiz, ez. Proposizio baten egia-balioa proposizio borren eta errealitatearen gertakariaren egitura logikoaren artean adostasun edo desadostasun bat egiaztatzen dugunean ezartzen dugu. Egia-balioa har dezakeen hizkuntza-adierazpenik txikiena proposizio atomikoa da. Izenaren esanahia objektua da; proposizioaren esanahia egia-balioa da. Proposizioen bidez ezin dugu munduaren edo substantzien esentzia ezagutu, ezagutu dezakegun guztia gertakari baten barnean objektuek duten harremana da, baliokidetza logiko bat baitago proposizio baten izenen harremanaren eta gertakari baten objektuen harremanaren artean. Hizkuntza perfektu batek, munduko gertakarien harremanak errepresentatu (irudikatu, marraztu) beharko lituzke. Hizkuntza perfektu honetan proposizio zientifikoak edukiko genituzke soilik; egiazkoak diren proposizio guztien multzoak natur zientzien osotasuna eratuko lukete. Arazo filosofikoak ebazteko edo aztertzeko eratu egin diren proposizio edo galdera zentzugabeak dira. Filosofiaren galdera zentzugabeei ezinezkoa da erantzutea. Ezin diegu egi-baliorik eman: egin dezakegun guztia bere zentzugabetasuna zertan datza argitzea da. Filosofiaren galdera eta proposizio zentzugabe horiek geure hizkuntzaren logika ulertzen ez dugulako eratu ditugu. Filosofiaren arazo sakonak, ez dira benetako arazoak, pseudoarazoak baizik; zientziak bakarrik dauka zentzua eta filosofia (etika barne) ez da natur zientzia bat. 3.4. Bigarren Wittgenstein, batetik, alderdi suntsitzailea eta, bestetik, alderdi eraikitzailea dauzka. Alderdi suntsitzaileari dagokionez, logikaren eta hizkuntzaren izaera errepresentazionala, alde batera uzten du. Hizkuntzaren kontzepzioan tradizionala izan den errepresentazioaren teoriaren arabera, hitzek gauzak izendatzen dituzte eta perpausek gauzak nolakoak diren adierazten dute. Ikuspegi tradizionala horretan, hizkuntzaren eta errealitatearen arteko lotura izendatutako objektuaren agerpen-definizioaz finkatzen da, hau da, objektuaren agerpena seinalatuz: hitz bakoitzari existitzen den izakiren bat dagokio. Wittgensteinen arabera, teoria okerrak eraiki dira hizkuntzaren filosofian, logikan, matematikan eta psikologian. Tractatusean, bere lehenengo etapan, aldarrikatutako eredu logiko-semantikoa: proposizioen esanahia beraien egi-balioa da. Wittgensteinen Ikerketak liburuaren helburu nagusia hizkuntzaren izaera errepresentazionalaren ikuspegiak sortutako ilusioaren aurka joatea da. Ikerketak-en alderdi erakitzailean hizkuntza bere erabileran oinarrituz aztertzen du, hau da, komunikazio tresna eta jokabide gisa hartuta. Tractatus-en esanahia egia-balioaren bidez definitzen den bitartean, Ikerketak-en esanahia erabilerarekin identifikatzen da. Hitz baten esanahiari buruz galdetzea hitz hori erabiltzeko moduari buruz galdetzea da: hitz baten esanahia beraren erabilera da. Forma edo egitura bereko adierazpenak, modu desberdinetan erabil daitekeenez, esanahia desberdinak eduki ditzakete testuinguru desberdinetan. Ondorioz, arazo filosofikoak ez daude lotuta estalita dagoen egitura edo forma logiko batekin Russellen atomismo logikoan aurkitu nahi den hizkuntza ideal horrekin. Argitze filosofikoa hizkuntzaren erabileraren praktika errealaren azalpena da: hitz edo proposizio baten erabilera zuzena zehazteko irizpidea beren testuinguruaren araberako erabilera arauak argitzea egongo da, eta testuinguru horiei hizkuntza joko izena eman zien Wittgensteinek. Descartesengan hasi eta Lockerekin garatu zen tradizioaren arabera, hitz baten esanahia hiztunak hitz horrekin lotzen duen ideia pribatua da. Beraz, esanahiak hiztunak gogoaren baitan dituen eta zuzenean hautematen dituen objektu pribatuak dira. Ikuspegi horrek badu arazo latz bat. Hiztun bakoitzaren hizkuntza hizkuntza pribatu bihurtzen baitu. Wittgensteinek argudiatzen du ezin dela egon publiko den esanahiaren barneko agerpen-definiziorik. Arrazoia hauxe da: barneko agerpen-definizioak ez du inolako zuzentasun-irizpiderik eskaintzen, alegia, ezin dugu esan adierazpena noiz erabiltzen dugun zuzen eta noiz ez. Adierazpen baten esanahia atzematea erregela bati jarraipen egitean datzan neurrian, eta erregela aplikaziorako irizpide publiko komunak behar diren neurrian, ezinezkoa da hitzari esanahirik egokitzea pribatuki.

Entradas relacionadas: