Hizkuntzaren Garapena eta Nahasmenduak: Oinarriak eta Esku-hartzea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,32 KB
Esku-hartzearen Gomendioak
- Ahal bezain sarri hitz egin. Horretarako, gustuko jarduerak aprobetxatu behar dira, eta jolaserako espazioak, jarduera plastikoak eta abar partekatu behar dira.
- Elkarrekin jardun: espazio bat partekatzea, jolas bat, jokoak ordenatzea, etab. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea zereginaren helburua garapena dela, hau da, biek batera egiten duten ariketa, eta ez ariketa horren emaitza.
- Haurraren inguruneko egoera, objektu eta pertsonei buruz hitz egin.
- Komunikazio-trukeari eusteko estrategiak ezagutu. Itxaronaldiak haurraren parte-hartze aktiboa errazten du, txandak errespetatzen eta ekimena hartzen ikasten baitu.
- Haurraren eta norberaren ekoizpenak behar diren guztietan errepikatu.
- Indartu: ekintzak baino informazio gehiago eskatu, haurrek hizkuntza erabil dezaten bultzatuz.
- Gogoratu haurrarekin benetako gertakari dibertigarriak, onomatopeiak erabiliz eta iragana eta oraina lotuz.
- Malgutasunez jokatu haurren erantzunen aurrean, eta komunikazio-trukea luzatzeko eta sustatzeko ekimenak baloratu.
1.3 Hizkuntzaz Jabetzeko Oinarriak
1.3.2 Hizkuntza Nola Jabetu
Barne Mekanismoak
- Adimen-maila: Sinbolizazio mailak ikaskuntzan eragingo du.
- Heldutasun fisiologikoa: Zentzumenak, ahofonazioa eta nerbio-sistema garatua.
Kanpo Mekanismoak
- Estimulazio egokia: Helduek komunikatzeko jarrera.
- Imitazioa: Hizkuntza imitatzen hasi.
- Interakzioa: Beste pertsonekin elkar eraginean hizkuntza ikasi.
1.5 Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Nahasmenduak
Hizkuntzaren nahasmenduak komunikazioan sortzen diren alterazioak dira, honako maila hauetakoren batean disfuntzio bat dagoelako: ahozko hizkuntza edo idatzitakoa bereganatzean, harreran, ulermenean edo adierazpenean.
Nahasmendua zein den jakitea eta kaltearen intentsitatea zehaztea lagungarri izango zaigu komunikazio-baliabide egokienak aukeratzeko.
Horretarako beharrezkoa da:
- Nahasmendua bereizten duten faktoreak aztertzea, zergatiak, kaltetutako funtzioak eta pertsonaren bizimoduan duen eragina zehazteko. Informazio horrek orientazioa emango digu profesional modura esku-hartzean izango ditugun aukerei buruz.
- Nahasmendu nagusiak zein diren jakitea:
- Nahasmenduak harreran, sarreran edo input-ean.
- Nahasmenduak igorpenean, irteeran edo output-ean.
- Prozesamenduaren nahasmenduak edo zentralak.
- Nahasmendu sistemikoak.
1.5.1 Nahasmenduaren Ezaugarriak
Hizketaren prozesuan esku hartzen duten zeinahi egitura anatomiko edo prozesu fisiologikoren nahasmenduak sor dezake.
- Funtzio kaltetuaren arabera (non): Harreran, igorpenean, prozesamenduan/nahasmendu neuronalak.
- Noiz garatu denaren arabera: Jaiotzetikoa den edo behin hizkuntza bereganatua dagoenean.
- Iraupenaren araberakoa: Aldi baterakoa edo behin betikoa.
- Kausaren araberakoa: Arrazoi organikoak, ingurune-arrazoiak zein arrazoi psikosomatikoak.
Ondorioak
Ikaskuntza prozesuan zailtasunak eta bakartze soziala.
1.5.2 Hizkuntzaren Nahasmenduak Harreran
- Entzumen urritasuna edo hipoakusia. Entzumen galera edo entzutea zailtasunekin egiten denean. Noiz (hizkuntza bereganatzerakoan edo jaiotzez) eta zenbatekoa den garrantzitsua da esku-hartzea diseinatzerako garaian.
- Hipoakusiak: arinak (40 dB arte), ertainak (40 dB - 70 dB), larriak (70 dB - 90 dB), sakonak (90 dB baino gehiago).
- Ikusmen urritasuna. Ikusteko ahalmena nabarmenki murriztua dagoenean.
- Sailkapena: %30etik gorako ikusmen ahalmena dutenak (ikusmen ahultasuna), %20-30 tartekoak (hipoikusmen sakona), %10-20 tartekoa (itsutasun partziala) eta %10etik beherakoa (erabateko itsutasuna).
- Gor-itsutasuna. Entzumen zein ikusmen urritasunak aldi berean. Noiz sortu den eta zenbatekoa den elementu determinanteak izango dira. Jaiotzezkoak direnek mundu ikuskera oso murritza edukiko dute. Zentzumen baten galera jaiotzez eta bestea eskuratua. Azkenik, hizkuntza bereganatua dutenek, haien ezagutzak berreraiki beharko dituzte.
1.5.3 Nahasmenduak Igorpenean
Hiru mota bereizten ditugu: ahotseko nahasmenduak, jariakortasunaren alterazioak eta hizketaren artikulazioko patologiak.
Ahotseko Nahasmenduak
- DISFONIAK: Ahotsaren ezaugarri akustiko (tinbrea, tonua, intentsitatea) batean edo gehiagoren alterazioa. Ahotsaren galera partziala eragiten dute.
- Organikoa: fonazio-organoetako lesio anatomiko batek sortua.
- Funtzionala: Aldi baterakoak eta lesio anatomikorik gabeak.
- Psikogenoak: Nahasmendu psikologiko batek eragindako ahotsaren alterazioa.
- Audiogenoak: Entzumen urritasunaren ondorio.
- AFONIAK: Ahotsa erabat galtzea. Gehienetan berreskuragarria.
- JARIAKORTASUNEKO ALTERAZIOAK: Diskurtsoaren erritmo anormala eragiten duten hizketaren adierazpenak. Alterazio ohikoena toteltasuna edo disfemia da eta hitzezko adierazpen-erritmoaren bat-bateko etenen bitartez adierazten da.
Hizketaren Artikulazio Patologikoak
- DISLALIA: Hainbat akats egiten dira fonema (soinu-unitatea, adibidez, kotxea) bat artikulatzeko orduan edo fonema jakin batzuk konbinatzean, pertsonak ez duelako bere ahofonazioko organoen mugimendu egokia lortzen.
- DISARTRIA: Hizketako mekanismoen giharretako kontrolaren alterazioek eragiten dute, nerbio-sistemak eraginda.
- HIZKETAREN DISPRAXIA: Artikulazioan zailtasunak; soinuak, silabak zein hitzak ahoskatzeko zailtasunak.
- RINOLALIA: Ahotsaren tinbrean alterazioa, sudur-hizketa gertatzen da haizea ez delako berdin sartzen.
- DISGLOSIA: Hitz egiteko zailtasunak artikulazio-organoen alterazio anatomiko (adibidez, erbi-ezpaina) edo fisiologikoek (adibidez, ebakuntza bat) eraginda.
1.5.4 Hizkuntzaren Prozesamenduko Nahasmenduak
Mezuaren ulermenean eta/edo erantzunaren elaborazioan eragina duten patologia guztiak sartzen dira.
Bi talde:
- Hizkuntzaren garapeneko nahasmenduak
- Hizketaren atzerapena: Haurrek bere adinerako espero diren fonemen ekoizpenaren atzerapena.
- Hizkuntzaren atzerapena: Garapen motela hizkuntzaren maila guztietan, adierazpenean zein ulermenean.
- Disfasia: Hizkuntzaren nahasmendu larria da, bai ulermen-mailan, bai prozesamenduan eta erabileran. Haurtzaroan diagnostikatzen da.
- Hizkuntzaren nahasmendu eskuratua
- Afasia: Hizketako ahalmenaren galera burmuineko lesio baten ondorioz. Infekzioek, tumoreek, dementziek, burmuineko istripu baskularrek, burezur entzefaloko traumatismoek eraginda.
1.5.5 Nahasmendu Sistemikoak
Nahasmendu neurologikoekin lotura duten sindromeak dira, eta eragina izan dezakete bai ulermen- bai adierazpen-prozesuetan. Kasu batzuetan hizketan edo pertzepzioan eragina eduki dezake.