Hizkuntzaren Ezaugarriak eta Sorrera Espezian
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB
Hizkuntzaren Ezaugarriak
- Sormena: Sortzen den esaldi bakoitza berri eta berritzailea da, ez da inoiz errepikatzen. Sormena funtsezkoa da hizkuntzaren mekanismorako, hau sortu eta ulertzeko.
- Arbitrariotasuna: Zeinu linguistikoarekin lotzen da, hauek errealitate bat ordezkatzen dutelarik. Arbitrarioa da ez motibatua, ez naturala dena, gizataldearen onespena behar duena. Sinboloak dira arbitrarioak, hau da, errepresentatzen duten errealitatearekin antzekotasunik ez dutenak (bakearen usoa). Zantzuak izango lirateke honen aurkakoak. Hauek antzekotasuna dute errepresentatzen duten errealitatearekin (komuneko ateetako marrazkiak: neska-mutila).
- Erreflexibotasuna: Funtzio metalinguistikoarekin lotua. Hizkuntzak bere buruaz hitz egiteko duen gaitasunean oinarritzen da. Metahizkuntza: hizkuntza bati buruz hitz egiteko hizkera teknikoa.
- Artikulazio bikoitza: Fonemak dira linguistikaren unitate txikienak, abstraktuak, errealitatetik apartekoak. Soinuekin erlazioa dute, baina soinu bakoitzari ez dagokio fonema bat, ezta alderantziz ere. Fonemek ez dute berezko esanahirik, baina esanahiak bereizteko balio diguten unitate linguistiko bereizgarriak dira. Sistema fonologiko baten parte dira. Fonemek esanahiak bereizteko balio digute. Monemak esanahia duten unitate txikiak dira. Adibidez: “casa” (monema bat). “casero” (2 monema cas-ero)
- Prebarikazioa: Gezurra esateko ahalmena ematen du hizkuntzak, benetakoa ez dena adierazteko.
- Lekualdatzea: Hizkuntzak gertatu denaz, gertatzen ari denaz eta gertatuko denaz hitz egiteko aukera ematen digu, balizko denbora eta lekuan.
- Diskretotasuna: Fonemak unitate diskretoak dira, hau da, zerrendatu eta zenbakitu ditzakezu. Jarraitasunaren aurkakoa da diskretotasuna. Honi esker, bai/ez -ko egiturak ditugu.
- Semantikotasuna: Unitate txikienek esanahia dute, baina esaldi batean betetzen duten posizioaren arabera, esanahia alda daiteke.
- Kultur transmisioa: Hizkuntza gaitasunak genetikoki jasotzen ditugu, baina hizkuntza bakoitza kulturalki jasotzen dugu.
Hizkuntzaren Sorrera Espezian
Hizkuntzaren Oinarri Biologikoa
Gizakiok hizkuntzaz jabetzeko prozesu innato bat dugu. Espezie osoan ematen den prozesu hau unibertsala denez, esan ahal dugu gure arbasoetatik heredatu dugun prozesu bat dela (Lorenzo & Longa 2003). Espezie baten ezaugarriren bat oinarri biologikoa duen jakiteko, ezaugarri horren garapenerako “aro kritikoa” izatea oso esanguratsua da. Aro kritiko hau inguruaren eraginarentzat muga bat izango da; izan ere, aldez aurretik programatutako ezaugarri hori, bakarrik garatuko da “aro kritikoan” estimulu egokiak jaso ondoren. Aro kritiko horretatik kanpo nekez garatuko da. Honek demostratzen du pisurik handiena biologian dagoela.
Hizkuntza, Gure Espeziearen Berezko Ezaugarria
Hizkuntza gure espeziearen berezko ezaugarria da. Munduan beste inork ez duena. Izan ere, gure espezieak zenbait baldintza bete izan ditu bere historian zehar, hizkuntza ahalbidetu dutenak.
Baldintza Kognitibo eta Sozialak:
- Gizarte hizkuntza. Inteligentziaren ondorioz, hizkuntzaren beharra sortu zen.
- Lanabesgintza
- Keinuen adierazpena
- Dantza eta sinbolismoa.
Baldintza Fisikoak:
Garunaren tamaina (hankabitan ibiltzea, elikadura aldaketa, hizkuntza beraren eragina), Garunaren antolaketa (Asimetria edo lateralitatea, tolesdurak, lobulu frontala, Wernicke eta Broca gunea, bira angeluarra, neurona sareak eta ispilu neuronak)
Artikulazio aparatua. Belarria. Geneak.