Hizkuntza ofiziala definizioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,04 KB
Estatus globala daudka, mundu osoan oso erabilia den hizkuntza.
Bi faktore eragiten dute hori: 1. Herrialde askotan ama hizkuntza bezala erabiltzen da; 2. Bigarren edota hirugarren hizkuntza gisa mundu osoan erabiltzen da. Ingelesa herri desberdinen arteko komunikatzeko tresna gisa gero eta gehiago erabiltzen den hizkuntza; hau da, nazioarteko harremanetan lingua franca bihurtu da (hizkuntza ezberdin bat hitz egiten duten hiztunek, euren artean komunikatzeko erabiltzen den hizkuntza). Hori dela eta, Ingelesak indar handia hartu du. GAinera, interneten, komunikabvideetan, hezkuntzan... Oso erabilia denez, prestigio handiagoa ematen zaio.
3- Europar Batasuneko Hizkuntzak:
Ez da erraza kopurua zehaztea. 60 inguru. Hizkuntzaren eta aldaeraren artekodesberdintasunari dagokienez ikuspuntu ugari daude. Romaine-ren (1996) arabera, aldaera bat hizkuntza den ala ez hiztunek erabaki beharko dute, ez hizkuntzalariek.
Hizkuntza eta aldaera zehaztea ez dagokio hizkuntzalaritzari, hain zuzen ere, hizkuntzen arteko bereizketa arazo soziala delako. Beste batzuetan, arazo politiko edo historikoak izaten dira aldaera bat hizkuntzatzat hartzeko. // 10.000 hiztun < desagertzeko="" arriskua. hizkuntza="" gutxi="" hedape="" handia="" eta="" hizkuntza="" asko="" hiztun="" gutxi.="" egoera="" soziolinguistikoa="" eta="" estatus="" politkoa="" loturik="" hiztun="">
4- Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko metodo desberdinak EBn:
5 eredu bereizten ditu Patxi Jauristi(2006) soziologoa: -2hizkuntz ofizial edo gehiago. Finlandia, irlanda, Luxemburgo, Txipre, Malta eta Belgika. -Hizkuntza ofizial 1, baina estatuaren zenbait zonaldetan hizkuntza koofizialak onartzen dira: Espainia, Danimarka, Herbehereak, Italia.-Hizkuntz ofizial 1, beste hizkuntza onartu eta batzutan babestu: Suedia eslovenia, hungaria, portugfal, txekiar errepublika, austria britainia, alemania. -Hizkuntz ofizial 1, nahiz beste hizkuntz egon: Frantzia, lituania, letonia, estonia, polonia, eslovakia, grezia.
5-Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza ekologia:
hizkuntza gutxituak hizkuntza gatazka egoeran. Hizkuntza menderatzaileen esku hainbat esparru eta funtzio galdu dituen hizkuntza. Mendebaldean elebakartasun eredua bultzatu dute indar politikoak. Hizkuntza ekologia hizkuntzen arteko harremanak modu berrian ulertzen dituen eredua da: hizkuntzaren arteko elkarbizitza litzateke helburua dio Coyos-ek.
HIZKUNTZAK GURE JENDARTEAN
1- Lege aldetik egoera desberdina 3 lurraldeetan:
euskararen estatusa desberdina da lurraldeen arabera. Espainiako konstituzioan (1978) ezartzen den bezala, gaztelania hizkuntza ofiziala da eta Autonomia Erkidegoko bakoiteko estatutuan ezarritako hizkuntzak ere bai. Beraz, 1979an egindako autonomia-estatutuan (EAE), euskararen ofizialtasuna ezartzen da eta horren arabera, biztanle guztiek euskara eta gaztelera ikasteko eskubidea dute. 1982an Euskararen Normalizazio Legea sortzen da eta hemen ere euskara ofizialtzat hartzen da (gaztelaniarekin batera).
Euskara, Euskal Herriko hizkuntza propioa da, beraz, lurralde guztietan hizkuntza hau ikasteko eskubide bera izan behar da (araba,bizkaia, gipuzkoa). Pertsona bakoitza nahi duen ereduan ikasteko aukera duela ezartzen da (A, B eta D).
Nafarroan, 1982an egindako Foru hobekuntzako legean, Gaztelania Nafarroako hizkuntza ofiziala dela adierazten da eta euskara ere ofiziala izango dela eskualde euskaldunetan. 1986ko Euskararen Foru -Legean, Gaztelania eta Euskara Nafarroako berezko hizkuntzak dira eta, horren ondorioz, herritar guztiek dute hizkuntza horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. Hala ere hori esaten den arren, euskara Nafarroako zati batean bakarrik da ofiziala. Lurraldeak markatzen du eskubidea nork duen hiru zona bereizten dira: euskalduna(gaztelania eta euskera ofizialak), mistoa (gazte ofiziala euskara lurralde batzuetan) eta ez-euskalduna (euskara ez ofiziala). Hezkuntzari dagokionez, zona euskaldunetan gazte eta euskara irakastea derrigorrezkoa da, A,B eta D ereduak eskaintzen dira. Mistoan, euskara ikastea hautazkoa da, nahi dutenek jasoko dute euskaraz. Eremu honetan A, B, D eta G (batere esukara gabe) ereduetan ikasteko aukera. Hegoaldean, gaztelania soilik da ofiziala. Beraz, erakunde publiokak ez dute euskarazko zerbitzurik eskaintzen. Eskola publikoetan A eta G ereduetan arazorik gabe ikas daiteke, baina B eta D ereduak eskola pribatuetan.
Iparraldean ez dago euskararen inguruko legerik. Beraz, euskarak ez du estatus ofizialik. 2008an, Frantzian bere herialdeko hizkuntzak Frantziaren ondare direla onartu zuen soilik.
2- Hizkuntzaren corpusa eta estatusa:
hizkuntzaren corpusa hizkuntza bera da; hau da, hizkuntzaren izaera. Estatusa, hizkuntza batek duen prestigio maila da. Ikuspuntu horretatik, Euskara batua, euskararen corpusa eta estatusa zaintzeko sortua izan da. Haren bidez, euskalki egoeratik hizkuntza estadarrara igaro gara eta horrek corpusa zaintzea ahalbidetu du; aukera eman duelako esparru desberdinetan (komunikabideetan, administrazioan...) euskara hizkuntza gisa garatzera. Horri esker, euskara modernizatu eta arautu egin da, hizkuntzaren gramatika desgokiak hobetu direlakoeta hizkuntza gisa garatzeko sorkuntza desberdinak egin direlako (erro karratu, ber bi...). Euskara Batuaren sorrerak ere, euskararren estatusahanditzea ekarri du, komunikabideetan, hezkuntzan eta administrazioan erabili ahal izan delako horrela, bere erabilera eta iraupena bermatuko dira. Izan ere, barietate estandarrik ez dagoenean, hizkuntza horren estatusak txikiagoa izateko joera du.
3- Hizkuntza politika:
hizkuntza politikak, komunitate batek etorkizunera begira hizkuntzaren izaera eta garapena bermatzeko hartzen dituen neurriei egiten die erreferentzia. Euskal Herrian euskararen aldeko hizkuntza poolitika bat izatea beharrezkoa da, euskarak bere iraupena bermatu nahi badu. Euskara, gaztelaniaren prestigio bera lortu ahal izateko, oso garrantzitsua da esparru formaletan erabiltzea (hezkuntza, komunkabideak, administrazioa). Baina hori ez da nahikoa; hau da, legala/ofizila izateagatik ez du esan nahi egoera aldatuko denik. Horrela prestigio handiagoa lortuko duen arren , esparru informalean (lagunekin, familiarekin...) ere erabili behar da. Izan ere, ez bada jendartean erabiltzen indarra galduz joango da.
GAURKO ESKOLAREN ERRONKAK
1- Delors Txostena / Lau Pilareak:
UNESCo-k 1997an Delorsi XXI mendeko hezkuntzaren analisia egiteko eskatu zion, etorkizuneko hezkuintzaren ezaugarriak azaltzeko. Delorsek munsua etengabe aldatzen ari zela azaldu zuen eta orain arte nagusitu zen hezkuntza-sistema aldatu behar zela. Izan ere, naguzitu zen hezkuntzan, kontzeptuak buruz ikastea bilatzen zen. Baina orain, hezkuntzaren lau zutabeak bilatzen dira;
ezagutzen ikasi (kontzeptuyak, edukiak barneratzea)
egiten ikasten (edukiak praktikara eramatea)
elkarrekkin bizitzen ikasi (lankidetzan aritzea, gatazkak konpontzen jakitea...)
eta izaten jakitea (pentsamendu autonomo eta kritikoa izatea, norberak iritziak izatea, autonomia izatea...). Gaur egun ez da nahikoa edukiak jakitearekin; beste motatako prestakuntzak bilatu behar dira. Hau da, konpetentzia batzuk garatu behar dira munduan egoki aritzeko.
Konpetentzia pertsona bakoitzaren trebetasunen, jarrera eta ezagutzen konbinazioa da; jarduerak gauzatzeko eta testuinguru desberdinetan arazoak konpontzeko trebetasuna. Oinarrizko gaitasunak, oinarrizko hezkuntzaren amaieran lortu behar diren gaitasunak dira. Gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dira munduan egoki aritzeko gai izateko.
Europako kontseiluaren oinarrizko konpetentziak: 1-komunikazioa ama hizkuntzan 2- komunikazioa atzerriko hizkuntzan 3- konpetentzia digitala 4-konpetentzia matematikoa eta oinarrrizko konpetentzia zientzian eta teknologian 5-ikasten ikastea 6-jendarteko eta herritar konpetentzia 7-ekinzaletasuna eta ekimena 8-kultur oharmena eta adierazpena
2- Hizkuntza komunikazio gaitasuna:
gaitasunetan oinarrituitako hezkuntzaren ikuspegi berrian, hizkuntzek inoiz baino garrantzi handiagoa dute eskolan, hikuntza baita, azken batean, giza garapenerako tresna nagusia, eremu gustietan eta gure egiteko guztietan erabiltzen dugun bitartekoa delako. Gaitasun honetan ahozko zein idatzizko erabilerari egiten zaio erreferentzia, errealitatea adierazi, interpretatu eta ulertzeko, jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko eta pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta autoerregulatzeko. Osdagaiak: calce murcia (1995)--> hymes (1971) canale&swain(1990), bachman (1990): estrategia gaitasunaren barruan, gaitasun soziokulturala, ekintza gaitasuna eta hizkuntza gaitasuna daude horrek diskurtso gaitasunari laguntzen dio eta honek aldi berean aurreko gaitasunei baita ere.
3- Europako hizkuntzen marko bateratua: europa osorako hizkuntz egituratuak, kurrikulu-orientazioak, azterketak, testu-liburuak etab. Prestatzeko oinarri bateratua da. Hizkuntza bat ikasten ari diren ikasleek hizkuntza hori komunikatzeko-tresna gisa erabili ahal izateko zer ikasi behar duten deskribatzen du Markoak, era integratzailean, eta oronbat azaltzen du ikasleek zer ezagutza eta trebetasun eskuratu behar dituzten eraginkortasunez jarduteko. Iaksleak egiten dituen aurrerapenak,neurtzeko ere gaitasun mailak ere definitzen ditu.
ELEBITASUNA ETA ELEBIDUNAK
1-Pertsona elebiduna,definizioa:
pertsona elebidunaren kontzeptua definitzea ez da erraza, adituek zenbait definizio desberdin proposatzen dituzte. Askok diote bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen pertsona dela, baina, menperatze maila desberdinak proposatzen dituzte: Bloomfield(1933); bi hizkuntza jaiotzezko hiztunek bezala menperatzea da. NacNamara(1967): ama hizkuntzan ez den beste batean, ulertu, hitz egin irakurri eta idazteko gutxienezko gaitasuna izatea. Beraz, bi hizkuntza maila berean menperatzen dituena izango litzateke; hau da, bizitzako zeregin guztietan bi hizkuntzak maila berean erabiltzen dituena. Baina elebidun guztiz orekatuaren ideia zalantzan dago; izan ere, oso zaila da norbaitek bi hizkuntza maia bera izatea, baita bi hizkuntza horiek egoera, zeregin eta maiztasun berdinarekin erabiltzea ere.
2-Hizkuntza testuinguru elebidun batean hizkuntza menperatzea elkarrizketa maila eta maila akademikoan (CUMMINS). BICS CALP: eskoletan ikasleen ama hizkuntzak desberdinak dira eta ikasle batzuk hizkuntza batean bestean baino motelagoak dira. Hori dela eta, bidaltzen zaizkien ariketen zailtasun maila eta testuinguruaren laguntza kontuan izan behar ditugu. Hau da, hitzez gain, beste baliabide osagari batzuk erabiltzea (keinuak) komenigarria da; ikasleek mezua hobeto uler dezaten eta hizkuntza hobeto uler dezaten.
Izan ere, gauza bat da ikasleak elkarrizketa mailan erabiltzen duten hizkuntza (maila arrunta) menperatzea eta beste gauza bat da maila akademikoan erabiltzen dutena (eskol maila ongi aritzeko hizkuntza) menperatzea. Kontuan hartu behar dugu eskola mailako hizkuntza eta ikasleak nagusiak egiten diren heinean, abstrakzio maila handiagoko kontzeptuak ulertu eta erabili behar dituztelako eta horretarako gero eta gaitasun handiagoa behar da. Hor, hizkuntza eskasiak ager daitezke: lexiko berezia ez jakitea, irakurriaren ulermenean esakasiak...
Maila arrunteko hizkuntza laster ikasten da eta automatizatu egiten da; gutxi gora behera 2 urte behar dira solas mailako hizkuntza lortzeko. BAina maila akademikoko hizkuntzaz jabetzeko denbora luzeagoa behar da 5-7 urte inguru.