Hizkuntza normalizatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

1.- XIX.Mendearen azken urteetan bi Gertaerak bideratu:


Euskararen Aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin bideratu zituzten foruen galerak eta industria Iraultzak zekarten egoera soziopolitiko berriak. Ez da ahaztu behar, bestalde, Estaturik gabeko herrien nazionalismoak Europa osoan hartzen ari zen indarra.

2.- Euskal gizarteak hutsune larriak Zituen literatura modernoa mamitzeko, :


Garai hartako euskal gizarteak gabezia eta hutsune larriak Zituen literatura moderno eta indartsua mamitzeko. Kulturan eta hezkuntzan Azpiegitura egokiak falta zitzaizkion:

-Hizkuntza Batu eta normalizatua.

-Euskarazko Eskola sistema.

-Unibertsitate Publiko euskalduna.

(Horiek guztiak Gauzatzeko baliabide politiko eta ekonomiko eza).

3.- Zer egin zuen Jose Manterolak?


Hasieran Lore Jokoetara bertsoak bakarrik Aurkezten ziren baina 1890tik aurrera Jose Manterolak etabarrek Donostian eta Beste zenbait tokitan hainbat hariketa eratu zituzten, eta haietara, bertsoak Ez ezik, ipuin, saiakera labur eta antzerkitxoak ere bidal zitezkeen. Beraz, Idazleak euskaraz trebatzeko eskola apal baina eraginkorrak izan genituen Urteroko ospakizun haiek.

4.- Zer ziren Lore Jokoak? Zer egiten zen Lehiaketetan saritutako lanik onenekin? Aipatu Lore Jokoetan saritutako hiru Idazle. :
Anton Abadia Zientzialari eta mezenasak eratu zituen Lore Jokoak 1853an Lapurdiko Urduñan, Euskal jai gisa. Beste jolas eta joko batzuen artean bertso sorta onenentzat Saria jarri zuen. Urtero ospatzen ziren eta bertan, Iparraldeko bertsogile Ezagunenek parte hartzen zuten. Beranduago Hegoaldera zabaldu zen. Lehiaketan Saritutako lanik onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten. Hainbat Idazle eman ziren ezagutzera, hala nola, Elizanburu, “ Zalduby” eta Arrese Beitia.

5,-(59 or. “Neguko gau izugarri bat” Testua) Nor da egilea?


Felipe Arrese Beitia da “Neguko gau izugarri bat” testuaren idazlea. 1841.Urtean jaio Eta 1909an hil zen. Hegoaldeko Lore Jokoei eman zien bultzada eta denetan hartu Zuen parte. Poema hau “Ama euskara” liburutik aterata dago, eta honekin, hain Zuzen ere, irabazi zituen Lore Jokoak.

Euskararen Gaitza odolean zeraman eta bertso sentikor asko eskaini zizkion eta horietakoa Da ztergai dugun ahapaldia. Poema honetan, gauak mendian harrapatzen du idazlea Eta ilunpe hura Euskal Herriaren egoera latzarekin parekatzen du: Eskubideak Eta legea galduta, ia galdurik hizkuntza. Horregatik, idazleak jarrera ezkorra Adierazten du euskal abertzaletasuna galtzear delako. Bestalde, itxaropena ere Ageri du ahalpi konkretuetan.

Ahapaldian, eta Poeman orokorrean, herriko jendearen euskara erraza, mendebaldekoa Darabil.

6.- Noiz eta non sortu zen Eusko Ikaskuntza?


Eusko Ikaskuntza pentsaera ezberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin 1918an Hego Euskal Herriko lau diputazioen babespean, Euskal munduari dagozkion gaiak Ikertzea zeukan helburu nagusitzat. Elakrte honen kexketariko bat irakaskuntza Zenez, denbora laburrean ahalegin handiak egin zituen arlo horretan: Ikastoletarako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko Udako Ikastaroak eratu Eta Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu.


7.- Noiz eta non sortu zen Euskaltzaindia?


Eusko Ikaskuntzaren Oinatiko biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bate eratzea Erabaki zen, Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean onartu Ziren eratu berria zen erakundearen estatutuak, eta “Euskaltzaindia” izena Ezarri zitzaion. Lehengo euskaltzainburua Resurrección Mª Azkue abade Lekeitiarra izan zen. Gaur egungoa, aldiz, Andres Urrutia da.

8.- Zein da Euskaltzaindiaren xederik Garrantzitsuena?


Sorreratik Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetako bata euskararen batasuna izan Zen. Alabaina, gerra aurreko zenbait euskaltzainen iritis garbizaleek ez zuten Hartarako biderik errazten. Horregatik, 1968an heldu zion ofizialki Akademiak Batasunaren auziari. Euskaltzaindiak bi lan arlo nagusi izan ditu hastapenetik: Iker eta Jagon sailak, alegia. Lehenak hizkuntzaren azterketari begiratzen dio Batez ere, bigarrenak, aldiz, hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.

9.- (57or. “Maripa ta Katalin” testua) Nor da egilea? Azaldu zer kontatzen duen


Resurrección Maria Azkue da “Maripa ta Katalin” obraren Egilea. Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat da, bere lanen artean Nabarmentzekoa da, adibidez, “Diccionario Vasco-Español-Francés”. Hala ere, Literaura ere landu zuen eta bere obra “Bein da betiko hau”-ren parte da “Maripa ta Katalin”-en lana.

Abade lekeitiar Hau lehengo euskaltzainburua izan zen eta euskara batuaren alde egin zuen.

Obra honetan, Kanpotar gazte batekin maitemindutako neska gazte baten eta herriko emakume Baten arteko elkarrizketaren kontatzen da. Euskarak ez du aparteko zailtasunik Eta ortografia ez da gaurkoa.

10.- Zer izan zen Euskaltzaleak elkartea?


Arrasaten I. Euskararen Eguna ospatu zen. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta Kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat Sortzeko biltzarra egin zuten. Honela jaio zen “Euskaltzaleak”. Euskara Hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen “Euskaltzaleak” erakundeko bazkide Porrokatuenaren ametsa: Jose Mª Agirre “Lizardi”.

11.- Nortzuk ziren “Olerkariak” eta zer Ekarpen egin zioten euskal literaturari?


1935 eta 1936 urteetan antolatu ziren Olerti Egunen bitartez Euskarazko poesiari bidea ireki zitzaion. Bertara aurkeztu ziren poetek hartu Zuten “olerkariak” izena. Hauek sakon eraberritu zuten euskal poesia azalez eta Mamiz.

12.- Nor zen Jose Ariztimuño “Aitzol” eta Zer zor diogu berari?

Garai hartako Ekimen gehienetan agretzen den eragile nekaezin bat izan zen “Aitzol”. Berari Sor zaizkio 1935-36 urteetan Donostian izandako Euskal Herriko lehenengo eta Bigarren Bertsolari Txapelketak, eta Olerti Eguren bitartez euskarazko pesiari Eman zitzaion norabide berria.

Entradas relacionadas: