HIZKUNTZA IKASTEAREN FUNTSAK

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,05 KB

GAIA 1. SARRERA

Hizkuntza bat ikastea ez da zeinu sistema baten jabe egitea bakarrik, baita hauek transmititzen dituzten esanahi kulturalak eta pertsonek errealitatea ulertu edo interpretatzeko modua ere. Gero eta hedatuago dago hizkuntza guztiak beraien dimentsio guztietan, sozialki ikasten direla eta komunikazio pragmatikoko behar guztiak kodearen finkatzera eta laguntzera bideratuak daudela dioen hizkuntzen akordioa. Hizkuntza bat behar bezala irakasteko irakaskuntza globaletako egoerak diseinatzea beharrezkoa da, non estrategia linguistikoen eta komunikatiboen erabilera motibatua eta pentsakorrak planteatzen diren arazoen konponbidera eramaten dituen.

HEZKUNTZAN ESKU HARTZEA LHn EGITEN DEN HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA SISTEMATIKOAN, ERABILTZEKO BALDINTZEI BEGIRA: KOMUNIKAZIO-TESTUINGURUA, ERABILTZEKO ESPARRUAK ETA TESTUA

Hizkuntza ikasgai bai irakasterako orduan, beharrezkoa da planteatzea zeren inguruan, nola, noiz, zergatik eta zertarako landuko den hizkuntzaren arloa. Hizkuntzari buruzko hausnarketaren helb. hizkuntzaren beraren ezagutza progresiboa da. 4 oinarrizko ardatzak: 1.Hitzaren obserbazio erreflexiboa. 2.Testu baten barneko hitzen eta hitz-taldeen artean emate diren erlazio gramatikalak. 3.Diskurtsoa oinarritzen duten erlazio testualak. 4.Hizkuntzaren aldaera linguistikoak.

KOMUNIKAZIO TESTUIGURUA

LHko ikasleen komunikazio testuingurua eremu familiar, pertsonal, akademiko eta sozialean oinarritzen da. Hizkuntza egunerokotasunean interakzio sozialean ematen diren egoera komunikatiboetan barneratzen da. Hizkuntzak eskolan presente egon behar du sentimenduak, emozioak, gogo-aldarteak, oroitzapenak... komunikatzeko eta adierazteko tresna bezala. Irakasleak, ikaslearen komunikazioa bultzatu behar du.

ERABILERA ESPARRUAK

Ikaslearen hizkuntza-ezagutza garatzeko eremu garrantzitsuetako batzuk: Eskola-eremua: eremu formal bat da, non hizkuntza-adierazpenaren (ahozkoa zein idatzia)uzentasuna eta zehaztasuna ikasiko dituen. Familia-eremua: lehen urteetan gehien eragiten duen eremua da. Kultura familiarrak, heziketa mailak, telebistak, afektu eta elkarbizitza mailak… eragiten dute. Eremu soziala: lagunekiko elkarrizketak eta bizilagunekiko kontaktua, kasu gehienetan. Curriculumeko arloen araberakoa: ikasgai bakoitzak bere barnean hartzen dituen hizkuntzaren erabilerak hartzen ditu bere baitan, honen ulermena bermatzeko. Irakasle bakoitzaren lana izango da ikasleek barneratu ditzaten ziurtatzea.

TESTUA

Testua edozein komunikazio testuingurutan ematen den ahozko zein idatzizko adierazpen osoa da. Eskola eremuan, beraz, testua ikasle bate idazlan bat da, iragarki panel bat, zirkulazio kodea, irakasle baten azalpena. Testu batek egitura bat azaltzen du, ordenazio bat du eta berezko arau batzuk ditu: Egokitasuna: hizkuntzaerregistroformalak,informalak,espezializatuak... eskaintzen dizkigu. Koherentzia: nahi dena esaten denean eta honen elementuek testuaren ulermena errazten dutenean. Estruktura: elementuen ordenari eta antolaketari egiten dio erreferentzia. Informazioa: Testu bat koherentea da bertan agertzen den informazioaondo antolatuta dagoenean, paragrafoetan ondo bereizita eta elkarren artean erlazionatuta. Kohesioa:Hitzen eta ideien arteko erlazioa bermatzeko erabiltzen direnbaliabide gramatikalei egiten die erreferentzia. Estiloa:Testuarenadierazpen gaitasunorokorra aztertzen du.

TESTU MOTAK

Funtzio didaktikoaren arabera: Narratiboak: aukeraturiko gaiaren arabera gertakariak adierazten dira. Garrantzia berezia hartzen dute pertsonaiek eta kausa-efektuak. Deskriptiboak: sentsazio propioen eta zentzumenen arabera eginiko deskribapenak. Argumentatiboak: iritziak, arrazonamenduak, hipotesiak, arazoak… Adierazpenezkoak: ideiak, argumentuak, egoerak etab. adierazten dituztenak. Irakaskuntzakoak: ideien ulermenean eta eskuratzean laguntzen dutenak. Hizkuntzaren funtzioaren arabera: Informatiboa: prentsako artikuluak, informeak… Gertaerak ematen dira aditzera irakurleak gertatzen ari dena ezagut dezan. Espresiboa: autobiografia, egunerokoa… Autoreak sentsazio eta egoera pertsonalak aditzera eman nahi ditu.Deitzailea: ensaioak, iragarkiak… Autorea irakurlea konbetzitzen saiatzen da.Poetikoa: ipuinak, istorioak… gertakari fantastikoak kontatzen dira. Arloen arabera (Cassany): Maila familiarra eta lagunartekoa: formaltasun gutxikoak eta lagunarteko hizkuntza erabiltzen dutenak; telefono elkarrizketak, dedikatoriak, gutunak…Maila akademikoa: eskolan sortzen diren testuak, formaltasunerako joera dutenak.Maila pertsonala: norberarentzat idazten diren testuak: egunerokoa, bakarrizketak, oroipengarriak, anotazioak… Maila literarioa: aisialdiarekin, hizkuntzarekin eta gai ezberdinekin zerikusia dutenak; ipuinak, nobelak, zinea…Maila soziala: publiko heterogeneo bati zuzenduak; debateak, diskurtsoak…Maila laborala: lan munduarekin zerikusia dutenak; lan entrebistak, bilerak, zirkularrak…

HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA

Gelan lantzeko aukeratuak izango diren testuak haurrak motibatzen saiatu behar dute. Egokiak izaten dira baita ere gertuko testuak, esaterako azterketak, gutunak, eguneroko pertsonalak...Testu baten inguruko lana ulermenarekin hasi behar da eta produkzioarekin amaitu. Hasierako urteetan produkzio jarduerak zuzenduak eta sinpleak izango dira: osatu, testua eraldatu, amaiera bat asmatu. LHko hurrengo kurtsoetan, ikasleak apurka testu zailagoei egin beharko die aurre, autonomia pertsonal handiagoa eskatzen dutenak.

IRAKURKETA ETA IDAZKETA ESKURATZEA

Idatzizko hizkuntzara gerturatzea haurrarentzat garrantzia handiko aldaketa da: hizkuntzaren duen erlazio berri bat da. Irakurketa eta idazketa aldi berean ikasi behar dira, eta eskolako irakasgaien artean paper garrantzitsua betetzen du, beste arlo guztien oinarria baita.

IRAKURKETA ETA IDAZKETAREN ESKURATZEAREN FASEAK ETA GARAPENA

Gombert-en arabera, irakurketa eta idazketak, ulermenak eta komunikazioak 4 fase ditu: 1.Lehenengo eskuratze metalinguistikoak feedback-ean oinarritzen dira. 2.Dominio metalinguistiko inkontzientearen eskuratzea hizkuntzaren ezagutzaren antolaketaren bidez lortzen da, testuinguru praktikoetan. 3.Aurreko faseak kontrol bat inplikatzen du, praktikaren bitartez lortzen den arauak ezagutuz eta aplikatuz. 4.Metaprozesuen automatizazioa. Gaitasun metalinguistikoek garapen adinari dagokionez, ondorengoak bereizten ditu Gonbertek: Gaitasun metafonologikoak: fonetikaren ezagutza praktikoan garatzeko eta aureratzeko gaitasuna. 5-7 urteen artean. Gaitasun metasintaktikoak: 6-7 urteez geroztik gai dira esaldien forma bere edukitik bereizteko. Gaitasun semantikoak: -5-8 urte: objektuaren izena bereizten dute baina izena objektuaren propietate bat dela pentsatzen dute. -7-8 urte: objektuaren izena honen asmatzaileak asmatu duela pentsatzen du. -9-10 urte: izena konbentzionala da baina ez arbitrarioa. -10-11: izena zeinu arbitrario bat da. Estadio hauetan aurrerapena emateko, eskolatzea eta hizkuntza idatziarekiko kontaktua beharrezkoak dira. Gaitasun metapragmatikoak: -4-7 urte: ahozko mezuak funtzionalki ezberdintzen dituzte. -5-6 urte: komunikazio porrotaren ardurari buruz burla egiten dute.-7-8 urte: hizlariarengan jartzen dute ardura guztia. -10 urtetik aurrera argibideak eskatzen dituzte instrukzioak okerrak kontsideratzen direnean. -Gaitasun metalinguistikoen garapena adinaren araberakoa da, baina zuzeneko lotura dute familia eremuarekin eta ikasgelako jarduera eta metodologiarekin.

ALTERAZIOAK IRAKURKETAN ETA IDAZKETAN

Irakurketa atzerapena: Irakurketa barneratzeko eta garatzeko zailtasuna da, ondorengo ezaugarri bat edo gehiago dituzte ikasleetan: maila kognitibo baxua, defizit pertzeptibo edota neurologikoak, arazo emozional grabeak, arazo soziokulturalak, eskolatze prekarioa. Kasu hauetako askotan, ikasleek ez dute irakurtzen ikasteko motibaziorik izaten, ez daukate beharrezko baliabiderik edo ez dute irakurtzen dutena ulertzen ez daukatelako hizkuntzaren ulermen maila ona edo arazo emozionalak eragotzi egiten dietelako. Dislexia: Ikasle batek irakurtzen ikasteko zailtasunak baditu eta ez baditu aurrez aipaturiko arazoak, ikaslea dislexikoa izan daitekeela esan daiteke. Ikuspegi honen arabera, irakurketa errendimenduaren eta maila intelektualaren arteko disonantzia ematen da.Ikasleak hasieratik azaltzen baditu irakurtzeko zailtasunak dislexia ebolutiboa daukala esango dugu; eta irakurtzen bazekien etagaixotasun edo traumatismoren baten eraginez irakurtzeko funtzioak galtzen baditu dislexia eskuratua izango du.Alteratuta dauden irakurketa prozesuen arabera, dislexia mota ezberdinak sailka ditzakegu:Dislexia fonologikoa: entzumenaren ibilbidean dute alterazioa. Akatsak gutxi erabilitako hitzetan eta hitz ezezagunetan.Dislexia superfiziala: ikusmena dute alteratuta. Irakurketa motela da, silabatan zatitutakoa.Dislexia mistoa: Bi bideak dituzte alteratuta. Atzerapena idazketan eta disgrafia:zailtasunen jatorria analizatu beharra dago (maila intelektual baxua, eskolatze prekarioa, arazo emozionalak), eta hala bada, disgrafiaz hitz egin dezakegu. Hauek dira disgrafiaren ezaugarri nagusiak:Diktaketa eta kopian:ortografia akatsak, idazteko moteltasuna,grafomotrizitate desegokia, arkatza heltzeko postura txarra.Idazketan:hiztegi pobrea, estruktura gramatikal sinpleak, akatsgramatikalak eta ideia eta erlazio semantiko pobreak.Disgrafia motak eta bakoitzaren ezaugarriak: Disgrafia fonologikoa: hitz ezezagunak idazteko zailtasuna.Disgrafia superfiziala: ikusmen bidezko arazoak lexikoa hautemateko; akats ortogr. Prozesu motoreen disgrafia: arazoak begi-esku arteko koordinazioan; letra txarra.Konposizio prozesuen disgrafia: estruktura gramatikal nahasiak eta koherentzia urria testuan.

OND.5.BIBL-236/2015 DEKR, ab22, Oin.Hezk.curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.-Cassany, D. (2005). Enseñar lengua. Barcelona: Graó argitaletxea.

Entradas relacionadas: