Hizkuntza eta Hizkerak: Dialektoak, Soziolektoak eta Idiolektoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB
Hizkuntza eta Hizkeraren Aniztasuna
Hizkuntza baten barruan ez dugu beti hizkera bera erabiltzen. Hizkera guztiak ez dira mota berekoak.
Dialektoak
Dialektoak eremu geografiko jakin bateko hizkuntzaren aldaerak edo hizkerak dira, tokian-tokikoak. Estandarretik bereizten dituzten ezaugarriak dituzte bai hitz egiterakoan zein idazterakoan.
Hizkuntza baten barruan hainbat hizkera daude, hizkuntzaren aldaerak. Euskararen kasuan, hizkuntzaren (euskararen) dialektoak euskalkiak dira, eta beti dute zerikusia eremu geografiko batekin.
Dialektoez hitz egiteak eraman gaitzake herri batera, inguru batera, haran batera… Dialekto hitzak, tradizio anglofonoan, ez du zertan eremu geografiko batekin zerikusia izan beharrik, ezpada soziolektoa.
Soziolektoak
Soziolektoa: giza talde batek egiten duen hizkuntza aldaera, ez du axola nungoa den, ezpada aldagai soziala. Soziolektoa gizarte-klase edo talde batek erabiltzen duen hizkuntza aldaera da. Besteak beste, gazteen hizkera, lanbide hizkerak nahiz argot edo legetik at dauden taldeen hizkera sekretuak biltzen dira soziolektoetan. Soziolektoak talde sozial jakin bateko hizkerak dira.
Estandarra
Estandarra: Araututako hizkera, kanpotik araututakoa. Estandarrak bere esparru soziala du, oso jakina. Batez ere idazkerari dagokiona da, bestalde telebistan, irratian…
Idiolektoa
Idiolektoa: Norberaren aldaera, norberaren hizkeran soilik antzematen direnak. Hiztun bakoitzak erabiltzen dituen hizkuntza ezaugarri berezien bilduma da idiolektoa. Izan ere, hizkuntza bereko hiztunek ez dituzte denek mintzabide berdinak erabiltzen; hor daude dialektoak, hizkuntza mailak eta “erregistroak”, ugaritasun aldakor horren lekuko.
Norberak molda ditzake bere hitz edo mintzagai bereziak, hiztegia eta ahoskatzeko erak landuz, ohizko erabileretarik hurbil egonez halarik ere, solaskideekin elkar aditzekotan. Hiztun bakoitzak erabiltzen dituen hizkuntz ezaugarri berezi horiek idiolekto bat osatzen dute.
Erregistroak
Egoeraren arabera ere aldaerak izaten ditugu, erregistro ezberdinak edo jakinak dagokion egoeraren arabera. Adibidez: jasoa, lagunartekoa… Doktore bati ez diogu hitz egingo lagunei hitz egingo geniekeen bezala.
Tabuak eta Eufemismoak
Azken honekin tabuak lotzen dira. Tabuak jergekin lotzen dira (baina jerga ez da talde profesional baten hizkera berezitua, ez da adiera horretakoa, baizik eta jerga adiera bestean argotaren sinonimotzat hartu dezakegu) Argot edo jerga, ingurune, klase, lagunarte edo lanbide bereko pertsonek hizkuntza ez formalean erabiltzen duten espresio multzoa bezala definitu ohi da.
Tabuaren kontrakoa edo konponbidea eufemismoak dira (tabuak erabili beharrean, beste hitz batzuk erabiltzea hori bera esateko).
Hizkuntza eta Hizkeraren Arteko Mugak
Zertan bereizten da hizkuntza bat eta hizkera bat? Askotan ulergarritasuna aipatu ohi da, baldin eta elkarri ulertzen badiogu hizkuntza berekoak dira edo hizkuntza berean mintzatzen gara.
Baina askotan hizkuntzak sailkatzerako orduan, irizpide politikoak ere sartzen dira. Adibidez: Indiera eta Urduera hizkuntza bera dira, baina bata Indiakoa eta bestea pakistanekoa (arerio amorratuak), beraz, pakistandar batek ez su ezango Induen hizkuntza bera hitz egiten duenik. Beste adibide bat Katalunia eta Valentzierarena.
Hizkera eta dialektoen arteko diferentziak esatea ez da batere erraza.
Hizkuntzaren Oinarriak
Hizkuntza gizakion gaitasun bat da, sortzetik datorrena eta garunean bere txokoa duena. Hau unibertsala da.
Aro kritikoa deritzonean, (nerabezarorarte doan aroa. 10-12 urte bitartean) umeak beharrezkoa du komunikatzea bere hizkuntz gaitasunak garatzeko. Aro honetan hizkuntza bat jaso behar du umeak.
Pro-drop Hizkuntzak
Pro-drop hizkuntzak: sujetuak ezkutatu ditzaketen hizkuntzak (adib: gaztelania euskera) dira. Ingelesa ez da pro-dop hizkuntza.
Hizkuntza guztiek dituzte sujetuak baina zenbait hizkuntzek ezkutatu egin ditzakete. Parametroa hizkuntzatik hizkuntzara aldatzen diren gaiak. Hizkuntza ez da komunikazio tresna hutsa. Hizkuntza garunaren errepresentazio sistema bat da, eboluzioaren adaptazio bat, pentsamenduaren gainean pentsatzen uzten gaituena, gizakiaren inteligentziaren gako bat, gizakiaren kontzientzi eta prozesu kognitiboak ulertarazten gaituena.