Hizkuntza Gaitasunak eta Hezkuntzaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Iceberg Eredua: Hizkuntza Gaitasunen Antolaketa
Cumminsek beste eredu bat proposatzen du hizkuntza-gaitasunak burmuinean nola antolatzen diren azaltzeko. Honek dio hizkuntza-gaitasunak iceberg bikoitz baten antza dutela: azalean, hizkuntza erabiltzen dugunean, hizkuntza bakoitza independentea dela eta bestearekin loturarik ez duela ematen du. Baina sakonean, hau da, agerian ez den mailan, komunikaziorako gaitasuna bera da hizkuntza bietarako. Beraz, erabileraren aldetik bi hizkuntzak banatuta daude, baina sakoneko gaitasunetan bat egiten dute.
Hizkuntza batean komunikatzeko azaleko gaitasunak lortzea nahikoa da, izan ere, oinarrizko komunikazio-trebetasunak lantzeko baliagarriak dira. Sakoneko gaitasunetan, ordea, bi hizkuntzak hitz egiteko, idazteko eta irakurtzeko egin beharreko adimen-operazioak burutzen dira. Gaitasun orokorrak dira eta adimenaren beste ekintza sakonago batzuk egiteko erabiltzen dira. Hori dela eta, hizkuntza batean landutako sakoneko gaitasunak bigarren hizkuntza baterako guztiz baliagarriak dira.
Delors Txostena: Hezkuntzaren Lau Pilareak
Lau Pilareak
Lehenik eta behin, UNESCOk 2005ean erabaki zuen zeintzuk izango ziren lau pilare hauek. Ondoren, urtebete geroago, 2006an, Europako Parlamentuak ezarri zituen.
Ezagutzen ikastea
Ezagutzen ikastea mundua ezagutzea eta ulertzea du helburu. Duintasunezko bizitza, gaitasun profesionala eta komunikazioa nabarmentzekoak dira pilare honetan. Era berean, esperientziaren bidez ikasten da, ez ahazteko. Jakintzak ingurua hobeto ulertzen laguntzen du eta jakin-mina pizten du, zentzu kritikoa bizkortzen du eta iritzi autonomoa sustatzen du. Azkenik, ikasten ikasteko hiru arlo garatzen dira: arreta, oroimena eta pentsamendua.
Egiten ikastea
Egiten ikastea egoera desberdinei aurre egiteko eta taldeka lan egiteko gaitasuna da, eta ezagutzen ikastearekin lotuta dago. Ikasitako kontzeptuak barneratzeko eta besteekin elkartrukatzeko aukera eskaintzen du, bereganatutako ezagutzak praktikan jartzen datza. Bi ekonomia bereizten dira bere barnean: industriala (hau da, soldatapekoa) eta independenteak.
Izaten ikastea
Izaten ikastea norberaren nortasuna, autonomia eta ardura goraipatzen ditu. Hezkuntzako eginbeharretako bat pertsona baten eraikuntzan laguntzea da, eta ez dira beste pertsona batzuek hezkuntzan dituzten aukerak gutxitu behar, horrela askatasuna emanez eta eskainiz.
Elkarrekin bizitzen jakitea
Elkarrekin bizitzen jakitea elkarrekiko ulermenean, elkarbizitzan eta errespetuan oinarritzen da. Hezkuntzaren beste funtzioetako bat edozein eremutan sortu daitezkeen gatazkei aurre egiteko behar diren gaitasunak garatzeko laguntza eskaintzea da. Hezkuntzaren helburua giza espeziearen aniztasuna irakastea eta gizaki guztien artean dauden antzekotasunez eta menpekotasunez ohartaraztea da. Indibidualismoa alde batera uztea, parte hartzea eta gauzak baloratzea berebiziko garrantzia daukate.
Konpetentzien Definizioak
Aurrekoaz gain, txosten gehiago daude, esaterako DeSeCo (Definition and Selection of Key Competencies) edo Europako Kontseiluaren proposamena oinarrizko konpetentzien inguruan. Bigarren honek konpetentziak honela definitzen ditu: jakintza, trebetasunak eta jarrerak modu praktikoan integratzeko gaitasuna, arazoak konpontzeko eta hainbat testuinguru eta egoeratan egoki erantzuteko.