Hizkuntza Gaitasunak eta Elkarrizketa Estrategiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,72 KB
Gaitasun Linguistikoa
Gaitasun Komunikatiboa
Elkarrizketa Faseak
1. Harrera
Interesa eta errespetua erakutsi behar. Agurra, ez formala ez informala. Adibidez: "Arratsalde on, zer moduz?" edo "Sar zaitezkete, eseri mesedez".2. Entzute Aktiboa eta Azterketa
Informazioa lortzeko egiten diren galderak egin, laburpen txikiak edo birformulazioak ere, familiak esana ulertu dugula ikusteko.3. Bileran Jarraitu Beharko Estrategia Garapena
Lehenik eta behin sarrera txiki bat egingo da, irakasleak bilera eskatu badu helburuak azalduko dizkie, gurasoek eskatu badute, haiei galdetuko diegu, zergatik eskatu duten.4. Akordioak eta Konpromesuak
Gurasoei har dezaketen konpromesuak azalduko dizkiegu eta haiek zeintzuk onartuko dituzten jakin behar dugu.5. Bukaerako Agurra
Agurtu ziurtatuz elkarrizketa amaitu egin dela eta hurrengoko elkarrizketa bat izateko aukera eman. Adibidez: "Ondo iruditzen bazaizue bilera hemen utziko dugu eta beste hurrengo baterako data aurkituko dugu".Ezaugarriak:
- Irakasleak, familiak nahi duen hizkuntzan egin ahal du.
- Erregistro formala erabili eta gero gurasoen erregistrora hurbildu.
- Irakasleak ikaslearen bizitza pribatuaz galde dezake, kontrakoa ez.
- Irakasleak elkarrizketa gidatu.
- Irakasleak galderak egin eta konpromesuak bota, besteek erantzun eta onartu edo ez.
- Elkarrizketa amaitu irakasleak.
- Irakasleak familiarekiko arreta eduki.
AHOSKERA (EBAZ)
p: Irakurtzerako orduan edo hitz egiterako orduan beste pertsonai baten ahotsa jarri nahi duzunean.
Adibidez: ni eg naiz euskalduna … frantses batek hitz egiten duAZALPENA: Esaldi hori esaten baduzu, bere ahoskeragatik nabarmena da frantsesa dela.
AZENTUA
L:Azentuan eta doinuan aldeak daude, eta nabarmenak batzuetan, euskalkitik euskalkira eta eskualdetik eskualdera
P: Euskaldun berria naizela jakin dezaten azentua gaztelaniaz bezala azkenaurreko silaban jarriko dut.
Adibidez: ikastolara noa autobusean. Azalpena: Euskaldun berriak ez du azentua markatu nahi.
INTONAZIOA
l: Intonazioa hitzen musika da, enuntziatu batean ematen diren tonuaren, intentsitatearen eta etenen gorabeherek eragiten duten musika da intonazioa. Haren funtzioa, perpausa enuntziatiboa, galde-esaldia edo harridura-esaldia den bereiztea da.
p: Galdegaia nabarmentzeko erabiltzen den baliabidea da.
Adibidez: “Ikerrek baloia erosi du” “Ikerrek baloia erosi du”.
Azalpena: Nahiz eta bi esaldiak berdinak izan, esaldi bakoitzean zein hitz ahoskatzen den intentsitate handiagoarekin, esaldi bakoitzak galdera bati erantzungo dio. Lehendabiziko esaldiak, kasu, Ikerrek ZER erosi duen galderari erantzungo lioke, bigarrenak, ordea, baloia NORK erosi duen galderari.