Hitzen bidez komunikatzen diren animaliak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,59 KB
1.1komunikazioa eta giza hizkuntza
Animalia espezie asko hainbat modutara komunikatzen dira elkarrekin, keinuen bidez eta soinuenbidez zenbaitgauza adierazteko.Komunikazio-sistema horiek ez dira hizkuntzak, nahiz eta horrela esaten zaien.Gizakiak jaiotzetiko edo berezko komunikazio-sistemak erabiltzeaz gain.Badu kode konbentzionalak asmatzeko gaitasuna mezu kopuru mugatu bat transmititzeko.Gainera, komunikaziorako gaitasun naturala ere badu mezu desberdinen kopuru mugagabea adierazteko,gaitasun hori hizkuntza da,normalean soinuetan gauzatzen da,baina eskuekin keinuak eginez edo idatziz ere adieraz daiteke.
1.2zeinuak zer diren eta nola sailkatzen diren
A)
Zeinuaren definizioa
:zeinua da norbaitentzat nolabait beste zerbait adierazten duen oro eta adierazi esatean esan nahi da agerira ekartzen duela eta ez ordezkatu egiten duela; izan daiteke zerbait materiala,ideia bat,objektu baten propietatea,sentimendu bat...Seinuak beti egingo dio erreferentzia bere burua ez den beste zerbaiti.Erreferentzia egiten dion horri adierazitakoa deritzo, eta jasotzaileak, berriz, interpretatzaileak dira. Komunikazio-prozesu guztietan, bat etorri behar dute, erabat igorleak, zeinuak, adieraziak eta intepretatzaileak.
B)zeinuen elementuak :
Adierazlea
: zeinutzat erabiltzen dena da,zentzumenen bidez hauteman daitekeen objekturen bat izan behar du.
Adierazia
:zeinua esan nahi duena edo adierazi nahi duena da,ez zeinuak adierazten duen objektua.
Interpretatzailea
:zeinua zeinutzat hartzen duen izakia da,igorle guztiak dira aldi berean hartzaile eta beraz interpretatzaile.
C
) Zeinuen sailkapena:
Interpretatzailearen arabera
:interpretatzaileak gizakiak izan daitezke ala ez.
Gertatzen diren eremuaren arabera:
naturalak (zeinuaren eta adierazitakoaren arteko lotura kausala da,zeinua ondorioa eta adierazitakoa berriz kausa) edo kulturalak (zeinuaren eta adierazitakoan arteko lotura egiteko kultura baten berezko interpretazio arauak edo konbentzioak erabili behar dira) izan daitezke.
Egituraren arabera
: zeinuak hitzezkoak edo hitzik gabeak izan daitezke, ahozko hizkuntzakoak ez ezik, idatzizko hizkuntzakoa eta gor-mutuen hizkuntzakoak ere hitzezkoak dira.
Zeinuaren eta adierazitakoaren arteko erlazioaren arabera:
Arrastoak (zeinuaren eta adierazitakoaren artean kausalitate erlazioa dago.(adb. Kea suaren arrastoa da) Irudiak (Argazkiak, planoak,... Dira)
Sinboloak (Zeinuaren eta adierazitakoaren arteko erlazioa arbritarioa da, hitzak sinboloak dira eta logika eta matematikako zeinuak ere.)
1.3zeinu linguistikoen zientzia
Sintexia
: Zeinuen arteko loturak aztertzen ditu. Adierazten du zer zeinu segida dagoen ondo eratuta eta zein ez.
Semantika:
Zeinuen eta adierazten dutenaren arteko erlazioa aztertzen du. Pragmatika:
Hizkuntza bateko elementuen eta hizkuntza hori darabilten subjektuen artean zer erlazio dagoen aztertzen du.