Hitz maileguak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,61 KB
Hizkuntzaren garapenaren sekuentzia:
Jaiotzean: entzuten du, negar egiten du.
1, 5-3 hilabete urrumak eta irribarreak, gero barreak
3 hilabete soinuekin jolastu
5-6 kontsonanteak esan eta entzuten dituen soinuak errepikatu
6-10 hilabete balbuzeoa kontsonante eta bokal
9 hilabete keinuak erabili eta keinu jolasak egiten ditu («cinco lobitos»)
9-10 hilabete hitzak ulertzen hasten da: “ez” eta bere izena
10-12 hilabete: bere hizkuntzakoak ez diren soinuak ezin ditu diskriminatu
9-12 hilabete keinu sozialak ( agur , kaixo )
10-14 hilabete: lehen hitza (normalean bere izena edo zerbaiten izena-etxeko katua kasu)
10-18 hilabete lehen hitzak esaten ditu
13 hilabete izenen funtzio sinbolikoa ulertzen du ETA keinu konplexuagoak egiten ditu
14 hilabete keinuketa sinbolikoa
16-24 hilabete hitz berri asko ikasten ditu: 20 hitzetik-400era oso azkar; aditz eta izenondoak erabiliko ditu.
18-24 hilabete bi hitzez osatutako lehen esaldia esaten du.
20 hilabete keinu gutxiago, gauza gehiago izendatu
20-22 hilabete ulermen maila azkar eta asko hasiko da
24 hilabete bi hitzez osatutako esaldi asko erabiltzen ditu, balbuzeorik ez du egiten, hitz egin nahi du.
30 hilabete ia egunero ikasten ditu hitz berriak, bi edo hiru esaldi nahastuz hitz egiten du, oso ondo ulertzen du; akats gramatikalak egiten ditu
36 hilabete 1000 hitzetik gora esaten ditu; % 80 ulertezinak; sintaxi akatsak egiten ditu.
Diskurtso prelinguistikoa:
emozionalki aberatsak diren soinuak erabiltzen ditu (negarra, urrumak, balbuzeoak).
Komunikatzeko lehen baliabidea negarra da: mota desberdinek esanahia desberdina izango dute
Urrumak: urrumak, oihu txikiak eta bokal soinuak (“ahhh”)
3-6 hilabete: soinuekin jolastu ingurua imitatuz
6-10 hilabete balbuzeoak, kontsonante bokal elkarketak : sarritan lehen hitz moduan ulertzen dira baina ez da benetako hizkuntza umearentzat ez duelako esanahirik.
Soinuak:
6 hilabete baino lehen beren ama hizkuntzako soinuak (oinarrizkoak) ikasi dituzte.
10-12 hilabeterekin: entzuten duten hizkuntzan ez dauden soinuen sentsibilitatea galtzen dute.
Keinuak:
9 hilabete atzamarraz erakutsi eta soinua egin gauzak eskatzeko.
9-12 keinu sozialak egiten ditu: agur, buruaz baietz edo ezetz adierazi
13 keinu konplexuagoak besoak altxatu besoetan har dezaten nahi duela adierazteko.
14 hilabete keinu sinbolikoak (putz egin “bero” adierazteko): lehen hitzekin batera agertzen dira: umeak ulertzen du gauzek edo ideiek izena dutela eta sinboloek gauza desberdinak adierazten dituztela.