Hitz elipsidunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,41 KB

Ahozkotasuna hizketan egitea baino gehiago da, ez da bakarrik hitz egitea. Haurrak, ikasi behar du egoera komunikatibo bati egoki erantzuten baino zerbait gehiago, edo ingurunea deskribatzen baino gehiago, gorputz eta arimaz mintzatzen, sentitzen denari hitzak jartzen, mintzatzea deitzen diogu horri. Hau hitz egitea baino gehiago da, norbaiti bereak eta bi esatea, lagun artean jarrera bati hitzez eustea…
Bakoitzak bere moduak bilatzen ditu bere nahiak, sentimenduak, minak etab. Adierazteko. Irakasleak eman behar dizkio honetarako aukerak egoera komunikatiboak esleituz eta hainbat estrategia kontuan hartzea garrantzitsua da: behatzea, hiztegia, sormena, ahotsa etab. Alderdi pragmatikoari garrantzia eman behar zaio. Mintzatzeko nortasun osoa inplikatu behar da.
Mintzoaren hasieran poesia dago. Haurrekin  ahozkotasuna lantzea haurren hizkuntza indar poetikoz betetzea da. Haurrak ikasi behar du egoera ezberdinetan sentitzen duena adierazten, adibidez, haserre dagoenean haserre hori adieraziko dute. Haurrek ipuinen, abestien, poemen bidez lantzen dute hau, haurrak poema eta ipuin sinbolikoak entzuten dituelarik, barne bizipenei hitzak ipintzen dizkie

Ahozko literaturak ahozkotasunaren garapenean duen garrantzi ikusteko, lehenik eta behin argi izan behar dugu, literatura, kultura adierazle nagusia dela, eta hizkuntza eredu aberatsak eskaintzeaz gain, haurren bizipen eta interesetatik oso gertuko mundua adierazten duela. Beraz, hizkuntzaren trebakuntzarako baliabide nagusia ipuina da.

Haurrak poema eta ipuin sinbolikoak (zazpi antxumeak adib) entzuten dituelarik, barne bizipenei hitzak ipintzen dizkie. Horrekin guztiarekin, ahozkotasunari buruz, haurrak zerbait sentitzen duen bakoitzean agian isilik geratuko da, agian ez du adierazten jakingo, edo ez du adierazteko gogorik izango, baina bere barruan egosten ari denak sare sinboliko bat ondo eraikia baldin badu aurrez aurre, ziur egon mintzoaren bidez agertuko dela era batean edo bestean, agian hitz askoren bidez,agian silaba edo hasperen soil baten bidez.

Poesia eta irudi sinbolikoak dira haurraren mundu-ikuspegia eta kezka existentzialaren kutxa elikatzen dutenak. Haurrak poesia, ipuin eta kantuak entzun behar ditu, zenbat eta irudi sinbolikoz eta esperientziaz beterikoagoak izan, hobe, horrela hizkuntza adierazgarria egiteko aukera izango du.

Haurtzaroan ahozko tradizioa eta poesia erruz txertatuz gero, hizkuntza zaporez, doinuz, ukimenez, irudi zabal eta biziez betetzen da, mintzo bihurtzen da, eta haurra egoera hobean geratzen da bizimoduak ekarriko dizkion egoerei aurre egiteko.
Haurraren mintzairaz hitz egiten ari garela, kontuan izan behar ditugu honek zenbait ezaugarri dituela:
Onomatopeiak
: Hitz baten osagarri fonikoak nola akustikoki antzatzen, sujeritzen edo errepikatzen duten errealitatea, hitzen bidez adierazia. Bi motatakoak:

Zuzenak:

Hitz hotsez errepikatzen direnak, izadi batek ateratzen dituen berezko hotsak (kikak, aupa, pa, taka, guau-guau...)

Zeharkakoak:

Ez dituzte soinu zuzenak errepikatzen, helduek erabiltzen dituzte hotsak izadi hauekin tratatzeko (purra-purra(oiloekin), aida-aida (idiekin)...)

Itxura aldatutako hitzak:


( Deformazioa).Kontsonante bortitzak tartekatzean, “papo”, bapo ordez; “itxusi”, itsusi ordez..Palatalizazioaren joera ( bustidura ), “ papata” zapataren ordez, “ txantxi” jantziren ordez.Helduen hitzak dira, baina haurrek hitz hauek erabiltzen dituztenean beraien organo heldugabeetan aldaketak egiten zaizkio. Beti ere arau jakinen barruan eta finkatzen zail ez diren legeetan. Umeentzat kontsonante bigunak dira zailenak eta hauek bortitzengatik aldatzen dituzte maiz, hau da beraien lehen legea.

Lexiko prehistorikotik bizirik dirauten hitzak


Umeen mintzairan fonema berak errepikatzen dituztenak, eta hitz hauek hipotetikoki prehistoriatik hartzen hditugu (txitxi, lolo...). Hauek helduen mintzairan desagertu egiten dira eta haurren mintzairan bakarrik gordetzen diren joku izaera zaharretakoak dira.

Sintaxiaren sinplifikazioa:


Horrelako mintzamoldeen ezaugarririk jakingarriena da esaldiaren erraztasuna bilatzea. Dirudi honetan dutela helburua umeen mintzamoldeek. Aditz laguntzailea ez da jokatzen umeen hizkeran, zaila egiten zaie, beraz aditz izena nahi den denboraldian jartzen dute. Esaldiaren erraztasuna bilatzen da, “gero emango”, “handik zer ekarriko?

Entradas relacionadas: