Historiaurreko Artea eta Antzinako Zibilizazioak: Egipto eta Mesopotamia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 16,21 KB
Paleolitoko Artea: Ehiztarien Mundua
Historiaurreko “lehen” artea aztertuko dugu. Kronologia oso zabala da, milaka urte irauten du: K.a. 30.000tik K.a. 8.500 +/- arte.
Historiaurrea hiru arotan banatzen da: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa. Paleolitoan ehizaren bidez bizirik irauten zuten, eta Neolitoan, berriz, elikagaien ekoizle bihurtu ziren.
Ehiztarien artea zen, Homo Sapiens Sapiens espeziearena, beraz. Homo Sapiens Sapiens-ek bi berezitasun ditu beste hominidoekin alderatuta: hizkera eta artea egiteko gaitasuna, pentsamendu abstraktuarekin lotura estua duena.
Mundu osoan zehar aurkitu dira marrazkiak, baina Europa mendebaldean eta erdialdean are gehiago eta kalitate hobeagokoak daude; alde batetik, klimagatik, eta bestetik, Frantzian aurkikuntza asko egin zituztelako.
Paleolito garaian klima oso ezberdina zegoen munduan, eta kultura ezberdinak sortu ziren.
Paleolitoaren banaketa kronologikoa
- Behe Paleolitoa
- Erdi Paleolitoa
- Goi Paleolitoa
Artea, gutxi gorabehera, Erdi eta Goi Paleolitoan hasten da. Izozte garai batean, inuit antzekoak izango ziren gizaki hauek: ehiztariak eta biltzaileak (errekolektoreak). Animaliak oraindik ez zituzten hezitu.
Mundu erdia glaziarren azpian zegoen, baina mikroklima kontzentratu batzuk zeuden: Euskal Herrian eta Frantzia erdialdetik behera.
Ez ziren sedentarioak; animalien migrazio zikloen arabera mugitzen ziren. Neguan kostaldean eta udaberrian barrura joaten ziren.
Kobazulo sarreretan, “tippi” moduko egiturak altxatzen zituzten, bai kobazuloen sarreraren alboan, bai kanpoaldean, kobazulorik ez zegoenean. (Tippi hauek larruak, egurra eta hezurrak erabiliz egiten ziren).
Altamira aurkitu zenean erabaki zen Paleolitoko gizakiak “artea” egiten zuela, nahiz eta giza seme horientzat arte kontzeptua ez zen existitzen.
Paleolitoko Artearen Sailkapena
Paleolitoko artea aztertzeko, bi multzotan sailkatzen da:
- Arte Eramangarria: “Neurri txikikoak”, solteak zirenak. Organikoak (bolia, haginak eta hezurrak) eta ez-organikoak (harriak).
- Kobazulo/Labar Artea: Pinturak eta grabatuak.
Gero, euskarriaren arabera, beste hiru azpimultzo ditugu:
- Euskarri organikoak: Hezurrak, maskorrak, oskolak, hortzak eta haginak, bolia (marfila), mamut eta errinozerontearenak, orein adarrak…
- Euskarri ez-organikoak: Harriak, buztina…
- Pareta edo labarra euskarri moduan: Kobazuloak.
Paleolitoko gizartea mundu osoan azaldu zen, baina artea Europako zonalde batzuetan dago kontzentratuta. Kobazulo asko daude Europan, erliebe karstikoa dela eta.
- Frantzia eta Iberiar penintsula
- Franko-kantabriar kostaldea
Teknikak eta Materialak
Teknikak: Ikatza eta pastela
Pintura: Fresko naturala (paretak kare asko zutenez, pigmentua xurgatzen zuen. Pigmentua urarekin nahasten zen, urak ere kare asko baitzuen une horretan). 1. Kolore bakarra 2. Bi kolorekoak: Gorria eta Beltza 3. Bi kolore baino gehiago
Kobazulo barruan margotzen zuten, tenperatura egonkorra mantentzen zelako. Hormek karea zutenez, karbonatatu egiten ziren eta pigmentua harrapatzen zuten.
Adibideak: Bi kolore (Lascaux), Bi kolore baino gehiago (Altamira).
Koloreak eta pigmentuak:
- Burdin oxidoa (gorria)
- Magnesio oxidoa (urdinxka)
- Lurra
- Erretako hezurrak eta enborrak (ikatza, beltza)
Koipeak aglutinatzaile gisa erabiltzen ziren: animalia gantza, landare koipea…
Labar artea aurrera eramateko, talde osoa behar zen (20 gizaki inguru). Haientzat artea oso garrantzitsua zen beren bizimodurako, eta denbora asko ematen zuten koloreak bilatzen eta dena prestatzen.
Lanabesak:
- Hatzak, eskuak
- Pintzelak
- Artilezko tanpoiak
- Larrua
- Tutua (putz egiteko, aerografoa bezala)
- Plantillak, larruekin egindakoak
Talde osoak margotzen zuen.
Erliebea eta Grabatuak
Gizakiek kobazuloen erliebea erabiltzen zuten pinturak egiteko, harroken forma beren probetxurako hartuz. Erliebe naturalean bisonteak eta hartzak irudikatzen zituzten.
Modelaketa: Tuc d’Audoubert-eko bisonteak, buztinez modelatuak.
Grabatuak: Burilekin egindakoak.
Normalean bi edo hiru teknika batera konbinatzen dira. Pinturak erliebeak dira: kobazuloaren paretan erliebe naturala badago, gizakiak erliebe hori baliatzen zuen animalia margotzeko.
Ondo ikusteko itzalen eta argien jokoa erabiltzen zuten, edo mugimendua irudikatzeko; animaliak mugimenduan irudikatzen zituzten.
Historiaurreko Artearen Gaiak
Animaliak
Paleolitoko gizakiak animali gutxi batzuk irudikatu zituen. Animali ugarienak Zaldiak dira, gehien irudikatuak. Animalien %30 inguru zaldiak dira, eta beste (ia) %30 bisonteak; hau da, ehuneko hirurogeia zaldiak eta bisonteak dira.
Zaldiak
Irudikatutako zaldi arraza gaur egun ez da existitzen. Arte eramangarrian ere irudikatuta daude (tresneria, apaingarriak, etab.).
Bisonteak
Famatuenetarikoak Altamirakoak dira. Tamainaz handienetarikoak dira ere. Bost metroko zezen anamorfikoa, ikuspuntu bakarretik ikusi daiteke.
Animalien %10
Oreinak (orein arrunta eta elur-oreina), ibizeak, ahuntzak (kapridoen familiakoak).
Frantziako kobazuloetan mamutak agertzen dira.
Hibridoak agertzen dira, bi edo hiru animalien elkarketak.
Arte eramangarrian hezurrezko tresnerian erliebeak grabatzen zituzten.
Gizakiak
Oso gutxi agertzen da. Gizakiaren irudikapena oso eskematikoa, azkarra eta, nolabait, marjinala da.
Gehien irudikatu zutena “Venusak” izan ziren: emakume biluziak, edertasuna eta ugalketa sinbolizatuz.
Europan eta Asian asko agertu dira, emakume biluzien harrizko eskulturak. Ugalketarekin lotuta daude: sabel handiak (haurdun dirudite), bular oparoak eta alua oso markatuta daude.
Gehienetan aurpegia ez da irudikatzen, eta oso eskematikoak dira.
Bi motatakoak agertu dira:
- Argalak: Ukrainan, Islandian...
- Lodiak: Euskal Herrian, Frantzian...
Pinturak baino zaharragoak dira eskultura hauek. Neurri oso txikikoak izaten ziren, hiru zentimetrotik hogeita bost zentimetroraino. Erabiltzeko ziren, gainean eramateko, etab.
Ez daukate oinarririk, eta erronbo forma dute, erraz iltzatzen ziren buztinean.
Ezin dugu jakin zertarako erabiltzen ziren: apaingarriak, ugalketa amuletoak, haur egiteko amuletoak, haurdun egoteko amuletoak…
Simetriaren ideia oso presente dago, erronbo itxura. Batzuetan itzulgarriak (errebersibleak) ziren, eta buelta emandakoan gizonezkoen atributuak ikusten ziren (zakila eta barrabilak).
Sinboloak
Oso ugariak dira (gehienak, izan ere) eta ez dira oso ezagunak. Animaliak baino lehen irudikatu ziren.
Sinboloak 4 azpimultzotan bana ditzakegu: eskuak, oinarrizko formak, ugalketa sinboloak eta sinbolo abstraktu handiak.
Eskuak
Eskuak solte agertzen dira (besoa ez da agertzen), zerbait sinbolizatzen dutela uste da. Ez dira irudikapena, aztarna baizik. Ekintza baten aztarna. Positiboan zein negatiboan egiten dira. Esan daiteke gizakiak betidanik aztarna utzi nahi zutela. Erabilitako koloreak: kobazuloaren sarrerako eskuak gorriak dira; barrualdean, beltzak. Bakarrik, taldeetan zein animaliekin eta beste sinboloekin batera agertzen dira kobazuloetan.
Beharbada, lurraldea markatzeko erabiltzen ziren, hartzak egiten duten moduan.
Kobazuloen sarreran esku solteak aurkitzen dira, baina gero eta barrurago joan ahala taldeetan agertzen dira, gero eta gehiago multzoan. Nabarmentzeko datu bat: taldeetan egiten den lehen eskua BETI beltza izaten da.
Ezkerrekoak zein eskuinekoak agertzen dira, baina gehienetan ezkerrekoa agertzen da.
Sinbolikoki:
- Ezkerrekoa: negatiboa, alde femeninoa.
- Eskuinekoa: positiboa, alde maskulinoa.
Latinez, ezkerra sinistra esaten da. Eskuinekoa beldurgarria delako, 'ezkierda' euskaratik datorrela uste da.
Paleolitoko gizartea matriarkala zela pentsatzen da. Gainera, eskuen tamainak ikusita, gehienak emakume eta umeenak dira. Batzuetan eskuak hatz batzuk gabe agertzen dira, bai izozteagatik galduak, bai erritualen ondorioz galduak. Hala ere, hatzak tolestu ahal izatea ere izan daiteke. Baina zergatik tolestu? Teoria bat dago kode gisa erabiltzen zirela ehizarako orduan.
Oinarrizko formak
Buztin hezean, hartzek egindako lurralde marken antzera, marrak egiten zituzten. Tresnetan ere marrak agertzen dira.
- Lerro zuzenak: Hatz markak buztinean eginak. Animalien antzera, hormen kontra hatzak igurtzen zituzten (edo hatzak zorrozteko tresnak).
- Zirkuluak: Harrizko “pilotak”, solte eta pilatuta agertzen dira. Naturan dagoen forma geometriko nabarmena da: ilargia, eguzkia…
- Kupulak: Zulo erdi zirkularrak dira, erdi esferikoak, harrietan edota kobazuloen paretetan daudenak.
- Koloretako puntuak.
- Zulaketak: Bi kupula eginda bi aldeetatik zuloa egin arte. Hezurrezko tresnetan ugariak dira.
Ez dira irudikapen mimetikoak.
Ugal sinboloak
Aluak agertzen dira gehienbat. Zakilak ere bai, baina gutxi, tresnetan batez ere. Bizitzaren sorrera irudikatzeko, biak batera agertzen ziren.
Sinbolo Abstraktu Handiak
Oso handiak dira, 2 metro baino gehiagokoak. Gaur egun ez dakigu zer adierazten zuten. Sinbolo oso landuak izaten dira.
Antolaturiko Espazioak
Kobazuloak espazio antolatuak dira. Kobazuloaren sarreran irudiak solteak aurkitzen dira; barnean, Panel Nagusia aurkitzen da, non irudiak pilatzen diren. Gero, areto solteetan edo leku “arriskutsuetan” ere irudi solteak aurkitzen dira.
Animalien kokapena, normalean, berdina izaten da kobazulo guztietan:
- Sarrera: 3. taldekoak eta eskuak.
- Panel Nagusia: zaldiak, bisonteak eta 3. taldekoak.
- Sakonera handietan: 4. taldekoak (hartzak, felinoak, ikurrak...).
Espazio sakratu guztiak antolamendu baten arabera egiten dira, norabide eta kode zehatzen arabera, batasun zibilizazio kultural bat adieraziz (antzekotasun kulturalak).
Kokapenaren adibide zehatzagoa:
- Sarrera: oreinak eta eskuak.
- Panel Nagusia: zaldiak, bisonteak, mamutak…
- Gela txikietan: felinoak eta giza irudiak.
- Gelatxoetan: sinboloak.
Ezaugarri Formalak
- Markorik ez.
- Konposaketarik ez.
- Norabide nagusirik ez.
- Perspektiba okerraren erabilpena: EZ da txarto dagoenik, baizik eta zeharka ikusten direla irudiak. Animaliak beren alderik identifikagarrienetik margotzen ziren.
- Proportzio eza: Ez zaie proportzioa interesatzen; zatiak osotasuna ordezka dezake.
- Elkarketa sinbolikoa: Elkarketa sinbolikoak egiten dituzte, beren errealitate sinbolikoan zerbait nahi dutelako.
- Euskarriaren erabilpena.
- Albo bateko ikuspuntua.
- Ingerada: Bakarrik ingurua agertzen da. Irudi “gardenak” dira, azpian dagoena ikus dezakegu. Azpian marraztuta dauden animaliek ez dute oztopatzen gainean beste animalia bat egiteko.
Funtzioa eta Esanahia
- Artea arteagatik: Helburu bakarra estetikoa dela.
- Magia erritualak: Ehiza edo ugalketarako. Paleolitoko gizakiek herri indigenek bezala egiten zutela uste da: Magia sinpatikoa (errealitatearen bikoizketa, gero irudikatua errealitate bihurtzeko), animalien eta gizakien ugalketarako.
- Totemismoa: Ipar Amerikako tribuen antzera agertzen da. Beren jatorria azaltzeko, animalia hori gurtzen zuten.
- Teoria psikoanalitikoa: Neurozientziaren ikerketarekin bat dator (nola funtzionatzen dugun). Antropologia + psikoanalisia. Afrikako tribu indigena batean, ehiza baino lehen, droga batzuk hartzen zituzten, eta droga horien menpean, gizaki guztiek aluzinazio fase bera dute: 1. Irudi errealak ikusi. 2. Irudi abstraktuak (espiralak edo zurrunbiloak nagusiki). 3. Irudien nahasketa (1. + 2.).
Trantzean sartzeko kolpe, droga edota gosearen bidez lortzen zuten.
- Ikusten duguna gure kulturaren arabera manifestatzen da.
Mesopotamia eta Egipto: Lehen Zibilizazioak
Lehen zibilizazioak Ekialde Hurbilean sortu ziren, hiru ibai-arro garrantzitsuren inguruan:
- Tigris eta Eufrates ibaien arroan, Mesopotamia sortuko zen.
- Nilo ibaiaren inguruan Egipto sortuko zen.
Nekazaritza inperioak dira, ibaien artean sortuak.
Ibai gizarteak izan ziren, ibaien inguruan sortu zirelako. Mesopotamia zein Egipto Ekialde Hurbilean kokatzen dira.
Idazkera landu zuten lehen inperioak izan ziren; beraz, informazioa gure egunera heldu da.
Bi inperioak batera ikusiko ditugu, antzekotasun asko dituztelako.
Antzinako Zibilizazioetako Artea
Artearen zereginetako bat erlijioa izan zen. Artea erabiltzen zuten ikusi ez zituzten gauzak azaltzeko: jainkoak, boterea, etab.
Antzinako Egipto
Egiptoko arte moldeak erlijio eta hileta-errituen menpe egon ziren. Egiptiarrek mundu honetaz kanpoko bizitza badela eta izaki guztien (bizidunen eta bizigabeen) arteko lotura irmoa dagoela sinesten zuten.
Antzinako Egiptoko Kronologia
- Inperioen aurreko aldia (K.a. 2900-2575): I-II. Dinastiak.
- Inperio Zaharra (K.a. 2575-2134): IV-VIII. Dinastiak.
- Inperioen arteko lehen aroa.
- Inperio Ertaina (K.a. 2040-1640): XI-XIV. Dinastiak.
- Inperioen arteko bigarren aroa.
- Inperio Berria (K.a. 1550-1070): XVII-XX. Dinastiak.
Errenazimentura arte, kultura guztietan gertatuko zen moduan, ez zen artearen gaineko ideia garbirik, bai ordea ongi egindako lanarena; hau da, aintzat hartua zen helburuari begira aproposa zen lanarena. Hori dela eta, ez daude eskultoreak edo margolariak, artisau soiltzat hartzen ziren baizik.
Arkitektura Egipton
Gaur egun ezagutzen dugun arkitektura egiptiar guztiak erlijio edo hileta-funtzioa zuen. Jauregi eta etxe arruntei buruz, pinturetako irudien edo maketen bidez iritsi zaigun lekukotza baino ez dugu ezagutzen, zimenduez gain. Material askoz hauskorragoak, hala nola pezoa eta adreilua, erabiliko zituzten seguruenik horrelako eraikinetan.
Beste bizitzaren ideia hain garrantzitsua izanik, logikoa zen hilobi handiak eraikitzerakoan harria erabiltzea, eraikin haien sendotasuna bermatzeko. Ezinbestekoak baitziren hilobi haiek Ka-k edo arimak beste bizitzarako bidaia ondo egiteko.
Hileta-arkitektura
Hileta-arkitekturaren barruan, aipagarri dira:
- Mastaba: Piramide moztuaren itxura zuen. Hura da monumentu zaharrena, Inperio Zahar osoan zehar erabili zena.
- Piramidea: Inperio Zaharrekoak dira haren erakusgarri garrantzitsuenak. Djoser faraoiarentzat eraiki zen lehen piramidea, Hirugarren Dinastian, Saqqarako Piramide Mailaduna hain zuzen ere. Ehun urte geroago agertu zen piramide itxuraz perfektua, eta Laugarren Dinastian eraiki ziren Keops, Khefren eta Meikerinos piramideak, Gizeh izeneko multzoan.
- Hipogeoa: Haitzean zulaturiko monumentua zen, ganbera asko zituena eta oparo apaintzen zena. Errege eta Erreginen Haranean ikus daitezke.
- Tenplua: Egiptoko eraikin berezia zen, eta Inperio Berrian zehaztu zen haren tipologia. Erromako Inperioaren garaietaraino iraun zuten. Egiptiarrek Jainkoen egoitzatzat zuten tenplua, eta haien zerbitzuan aritzen ziren apaizak, faraoia eta faraoiaren familia bakarrik sartzen ziren. Adibideak: Luxor, Karnak, Abu Simbel…