Historiaurrea eta Giza Eboluzioa: Aroak eta Espezieak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Historiaurrea: Sarrera eta Aroak

Zer da Historiaurrea?

Historiaurrea gizadiaren iraganeko lehen etapa da. Duela 5 milioi urte hasi zen, lehen arbasoak agertzean; eta duela 5.000 urte inguru amaitu zen, pertsonek idazkera asmatu zutenean.

Paleolitoa: Ehiztari-Biltzaileak

Paleolitoa duela 5 milioi urte hasi zen. Garai hartan, gizakiak ehizatik eta bilketatik bizi ziren.

Neolitoa: Nekazaritza eta Abeltzaintza

Duela milioi bat urte inguru, gizakiek nekazaritza eta abeltzaintza asmatu zituzten, Ekialde Hurbilean. Aro berri batean sartu direla esaten dugu; hau da, Neolitoa.

Metal Aroa: Lehen Objektuak

Metal Aroa ez zen garai berean hasi lurreko leku guztietan, adibidez, Ekialde Hurbilean, duela 7.000 urte hasi zen. Garai hartan, pertsonak metalezko lehen objektuak egiten hasi ziren.

Giza Eboluzioa: Gure Arbasoak

Gaurko gizakia eboluzioaren ondorioz agertu zen.

Australopithecusa

Gure lehen arbasoak, duela 5 milioi urte inguru bizi izan ziren. Txinpantzeen oso antzekoak ziren. Australopithecusek bi hankan ibiltzeko ohitura hartu zuten. Bi hankan ibiltzeari esker, Australopithecusek eskuak libre zituzten, eta janaria eta gauzak garraiatzeko eta lanabesak egiteko aukera izan zuten.

Homo Habilisa

Duela 2 milioi urte, espezie berri bat agertu zen Afrikan. Australopithecusa baino lirainagoa zen eta ez zuen txinpantzearen antza. Hori dela eta, adimentsuagoa zela uste da. Homo Habilisek harri puska bat hartu eta beste harri batekin jotzen zuten, ertza zorrotu arte. Harri zorrotu hori labana edo lanabes gisa erabiltzen zuten.

Homo Erectusa

Duela 2 milioi urte baino zertxobait gutxiago, beste espezie bat agertu zen Afrikan. Homo Erectusa esaten diogu, zutik ibiltzen zelako beti. Homo Erectusa Afrikatik kanpo (Europan eta Asian) bizi izan zen lehen giza espeziea izan zen. Dirudienez, aurreko espezieak baino adimentsuagoa zen. Espezie horrek aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuen: sua.

Lehen Europarrak: Neanderthalgo Gizakia

  • Europan aurkitu diren giza hondakinik zaharrenak Atapuercako aztarnategian aurkitu dituzte: Homo Antecessor, duela 800.000 urtekoak.
  • Duela 150.000 urte beste espezie bat bizi izan zen gure kontinentean: Neanderthalgo gizakia. Gizaki haiek gure antza zuten, nahiz eta txikiagoak eta sendoagoak izan.

Gure Espeziea: Homo Sapiensa

Duela 130.000 urte, Homo Sapiensa, gure espeziea, agertu zen Afrikan. Homo Sapiensak Neanderthalgo gizakiak baino altuagoak eta indar txikiagoa zuten, baina adimen gaitasun handiagoa. Homo Sapiensak artea asmatu zuten: pintura, eskulturak...

Paleolitoa Sakonago

  • Paleolitoak lehen gizakia sortu zenetik (duela 5 milioi urte) nekazaritza eta abeltzaintza asmatu zituzten arte (duela 11.000 urte) hartzen du.
  • Lehen giza taldeak ehizatik eta landare- eta fruitu-bilketatik bizi ziren.
  • Paleolito hitzak "harri zaharra" esan nahi du, eta aldi horretan gizakiak egindako harrizko lanabesei egiten die erreferentzia: gezi-puntei, labanei eta aurpegi bikoei. Beste tresna batzuk egiteko (orratzak, arpoiak...) hezurrak eta zura erabiltzen zituzten.
  • Paleolitoko gizakiak familia gutxi batzuez osaturiko hogei eta berrogei kide inguruko tributan bizi ziren.
  • Paleolitoan, pertsonak nomadak ziren; hau da, ez ziren leku finko batean bizi. Eremu beroetan, talde batzuk aire zabalean bizi ziren; baina, oro har, txabolak egiten zituzten, adarrak eta hostoak edo animalien larruazala erabiliz.

Entradas relacionadas: