Historiaurrea eta Erromatarren Garaia Iberiar Penintsulan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,58 KB
Historiaurrea (1. gaia)
Paleolitoa
Paleolitoa hiru epe nagusitan banatzen da:
- Behe Paleolitoa (K.a. 1.200.000 - 100.000): Tresna eskasak eta harrizkoak erabiltzen zituzten, kultura-maila baxuarekin. Penintsulako lehen taldeak Atapuercan (Burgos) kokatu ziren.
- Erdi Paleolitoa (K.a. 100.000 - 35.000): Kultura garatuagoa zuten eta tresna landuagoak erabiltzen zituzten.
- Goi Paleolitoa (K.a. 40.000 - 5.000): Gaur egungo espeziea (Homo sapiens sapiens) agertu zen. Kultura-maila oso altua zen, tresna oso garatuekin eta material ezberdinak erabiliz.
Bizimodua
- Ekonomia: Ehiza, arrantza eta bilketa ziren bizibide nagusiak.
- Nomadismoa: Nomadak ziren eta urtaroaren arabera mugitzen ziren.
- Gizartea: Talde txikietan antolatzen ziren, elikatzeko errazagoa baitzen.
- Teknologia: Suaren erabilera oso garrantzitsua izan zen.
- Neanderthalak: Erdi Paleolitoan neanderthalen kultura garatuagoa agertu zen.
Artea
- Goi Paleolitoan agertu zen, Homo sapiens sapiens espeziearekin batera.
- Ezagutzen diren arte-lan zaharrenak eskulturak dira, gehienak txikiak eta emakumeen irudiak (Artisautza higigarria).
- Labar-pintura: Goi Paleolitoan oso famatua izan zen. Frantziako iparraldean eta Euskal Herrian (Santimamiñe, Ekain) topatu dira, kobazuloetako leku ezberdinetan.
- Ezaugarriak: Batez ere animaliak irudikatzen zituzten (hartzak, zaldiak, oreinak...). Pinturak naturalismo handikoak ziren, xehetasunez beteak eta polikromia erabiltzen zuten (lurra, odola...).
- Gizakiak ez dira agertzen, baina bai esku-markak. Oso zaila da esanahia jakitea, pentsaera ezberdinak baitaude.
Neolitoa
Kronologia
- K.a. 5000-2500 urte bitartean kokatzen da.
- Bi zatitan banatzen da: Hasierako Neolitoa (K.a. 5000-3500) eta Neolito Betea (K.a. 3500-2800).
- Ekialde Hurbilean lehen aztarnak 2.000 urte lehenago agertu ziren.
Bizimodua eta Ezaugarriak
- Ekoizpena: Elikagaiak ekoizten hasi ziren nekazaritza eta abeltzaintzaren bidez.
- Jarduera berriak: Ehungintza eta zeramika sortu ziren.
- Sedentarismoa: Herrixketan antolatutako bizilagun sedentarioak bihurtu ziren.
- Merkataritza: Lehenengo trukeak hasi ziren.
- Neolitoko Iraultza: Aldaketa sakonak ekarri zituen, talde handiagoak eta antolaketa berriak sortuz.
Tresnak eta Teknologia
- Harrizko tresna leunduak eta nekazaritzarako tresna espezifikoak erabiltzen zituzten.
- Zeramika: Uzta datorrenean produktuak gordetzeko beharragatik sortu zen.
- Oihalak egiteko teknika berriak garatu zituzten.
Megalitismoa
Neolito amaieran lehenengo monumentu arkitektonikoak eraiki ziren. Arkitektura megalitikoa harri handiz eginda dago. Atlantikoko zonaldean zabaldu zen gehien, baina Mediterraneoan ere badaude aztarnak.
Megalito motak
- Menhirra: Zutik jarritako arroka handiak.
- Dolmena edo Trikuharria: Harri handiak bertikalki jarrita, hilobi gisa erabiliak. Araban asko daude.
- Cromlecha edo Harrespila: Errautsen hilobiak, borobil forman jarritako harriak. Oiartzunen asko topa daitezke.
Artea Neolitoan
- Neolito amaiera eta Burdin Aroa lotzen ditu.
- Labar-artea: Mediterraneoan oso ugaria da.
- Ezberdintasunak Paleolitoarekin: Gizakiak agertzen dira, kolore bakarra (monokromoa) erabiltzen dute, eszenak irudikatzen dituzte (ehiza, eguneroko bizitza) eta modu eskematiko edo abstraktuan margotzen dute.
Metal Aroa
- Metalak erabiltzen hasi ziren (kobrea, brontzea eta burdina), tresna hobeak lortuz.
- Tresna hauen jabeek produkzio eta botere handiagoa zuten.
Erromatarren aurreko herriak
Herriak oso antolatuta zeuden eta zeramika garatua zuten. Hainbat tribu zeuden:
- Zeltak: Burdinaren eta metalurgiaren erabilera ekarri zuten.
- Iberiarrak: Hegoaldean kokatuak, idazkera propioa zuten (ulertu ezin dena). Adibidez: Elxeko Dama.
- Zeltiberiarrak: Bi kulturen arteko nahasketa.
Lehen kolonizatzaileak
K.a. lehen milurtekoaren hasieran, Mediterraneotik herri merkatariak iritsi ziren:
- Feniziarrak (K.a. IX. mendea): Libanotik etorritako merkatariak. Gadir (Cadiz) sortu zuten eta dirua ekarri zuten.
- Greziarrak (K.a. VIII-VII. mendeak): Mediterraneo kostaldean hiri independenteak (Enporion) sortu zituzten metala, oliba eta olioa lortzeko.
- Kartagotarrak (K.a. VI. mendea): Ipar Afrikatik etorriak, Kartago Nova (Cartagena) sortu zuten.
Hispania Erromatarra
Erromatarrak K.a. 218. urtean iritsi ziren eta K.a. 19. urteraino egon ziren konkista prozesuan. Guztira zazpi mende inguru eman zituzten penintsulan.
Ekonomia
- Nekazaritza: Olibondoak, garia eta mahatsa ziren oinarria. Lugorria eta ureztatzea bezalako berrikuntzak ekarri zituzten.
- Meatzaritza: Kobrea, merkurioa eta burdina (iparraldean) ustiatzen zituzten.
- Merkataritza: Denarioa nazioarteko moneta bihurtu zen, esportazioak erraztuz.
Gizartea
Hiru taldetan banatuta zegoen:
- Patrizioak: Goi-mailakoak, botere politikoarekin.
- Plebeioak: Nekazariak eta artisauak; hasieran botererik gabe, geroago eskubideekin.
- Esklabuak: Askatasunik eta botererik gabeko pertsonak.
Administrazioa eta Erromanizazioa
Hispania probintziatan banatu zuten (Senatorialak eta Inperialak), bakoitza gobernadore baten pean. Erromanizazioa erromatar kultura bereganatzea izan zen, lau zutabetan oinarritua:
- Latina: Gaur egungo hizkuntza askoren jatorria.
- Arkitektura: Hiriak, zubiak, galtzadak eta material berriak (hormigoia).
- Erlijioa: Hasieran politeista (Enperadorea gurtuz) eta II. mendetik aurrera kristautasuna.
- Zuzenbidea: Erromatar zuzenbidea zabaldu zuten administrazioa antolatzeko.