Historiaurrea: Aroak eta Gizakiaren Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,93 KB
Historiaurrea
Gizakiaren historiaurreko aroa duela 5 milioi urte inguru hasi zen, lehen gizakiak agertu zirenean, eta duela 5.000 urte inguru amaitu zen, idazkera asmatu zenean.
Historiaurreko Aroak
- Paleolitoa: Gure lehen arbasoak agertzen direnetik nekazaritza eta abeltzaintza asmatu arte.
- Neolitoa: Nekazaritza eta abeltzaintza asmatzen direnetik metalak lantzen hasten diren arte.
- Metal Aroa: Metalezko lehen objektuak egiten hasten direnetik idazkera asmatu arte.
Hominizazioa eta Eboluzioa
Gizakiok hominizazioaren emaitza gara, eboluzio prozesu luze baten bidez garatutakoak. Prozesu hau oraindik indarrean dago.
Gure arbasoek beste primate batzuek baino gaitasun gehiago garatu zituzten:
- Hankabiko bihurtu: Eskuen laguntzarik gabe ibiltzeko gaitasuna.
- Eskuak pintza moduan erabili: Objektuak manipulatzeko gaitasun handiagoa.
- Burmuinaren tamaina eta konplexutasuna handitu: Hizkuntzaren garapena ekarri zuen.
Paleolitoa
Bizimodua
- Nomadak: Etxe finkorik gabe bizi ziren, janariaren eta ehizaren bila mugituz.
- Babeslekuak: Leizeak erabiltzen zituzten babesteko.
Tribuetan bizimodua
- Bizi-iraupen laburra: Batez beste 20 urte ingurukoa.
- Nagusiak eta haurrak: Nagusiek haurrak elikatu eta sua zein ehiza irakasten zieten.
- Zaharrenak: Jakintsuenak ziren eta tribuen historiak kontatzen zituzten.
- Talde-sentimendua: Elkar babesten zuten.
Sinesmenak eta Artea
- Sinesmenak: Naturako indarretan, espirituetan eta astroetan (izarretan) sinesten zuten.
- Hilobiratzeak: Neandertalek hildakoak hilobiratzen zituzten.
Neolitoko Bizitza
Duela 10.000 urte inguru, nekazaritza (arroza, patatak, etab.) eta abeltzaintza (txakurrak, ardiak, ahuntzak, etab.) asmatu ziren.
- Nomadak izatetik sedentario izatera pasatu ziren.
- Leku finko bat aukeratzen zuten bizitzeko, normalean ibaien alboan.
- Lehen herriak sortu zituzten, leizeak utzita.
Lanaren Banaketa
Talde edo herrixkako bakoitzak lan bat zuen:
- Animaliak zaindu.
- Lurra zaindu.
- Tresnak egin.
- Bakoitza zerbaitetan espezializatu zen.
Jabetza Pribatua eta Aurrerapen Teknologikoak
- Jabetza pribatua: Agertu zen, herri bakoitzak bere jabetzak zituen, tresnak sinbolikoak izanik ere.
- Harri landuak: Tresnak egiteko erabiltzen ziren (arropa egiteko, lurra lantzeko eta landatzeko).
- Ehunketa: Ehunak lantzen hasi ziren (ehungailua).
- Zeramika: Jateko platerak eta ontziak egiteko.
Sinesmenak
- Natura.
- Emankortasuna.
- Jendea hilobiratzen hasi ziren.
Metal Aroa
Duela 7.000 urte inguru, Ekialde Hurbilean eta Anatoliako penintsulan, metalak urtu eta forma eman ziezaioketela konturatu ziren.
Metal motak eta erabilera
- Kobrea: Ez zen oso erresistentea, erraz apurtzen zen. Objektu txikiak, bitxiak eta ontziak egiteko erabiltzen zen.
- Brontzea: Kobrea eta eztainua nahastuz lortzen zen metal erresistenteagoa. Lanabesak, tresnak eta arma erresistenteak agertu ziren.
- Burdina: Oso gogorra zen, armak egiteko erabiltzen zen batez ere.
Aldaketak Metal Aroan
Metalak erabiltzeak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen:
- Merkataritza: Merkataritza bidezko zabalkuntza geografikoa.
- Lanbide berriak: Apaizak, gerlariak eta merkatariak agertu ziren. Merkatariak asko aberastu ziren, eta horrek gizarte-banaketa ekarri zuen.
Aurrerapen Teknologikoak
Duela 5.000 urte inguru, aurrerapen berriak agertu ziren:
- Gurpilak.
- Ureztatzeko sistemak eta kanalak.
- Goldeak.
- Oihalezko belak.
Eboluzio Historikoaren Eskema
- Lehen gizakia agertu: Duela 5 milioi urte.
- Paleolitoa: Duela 500.000 urte inguru.
- Neolitoa: Duela 10.000 urte inguru.
- Abeltzaintza eta nekazaritza.
- Metal Aroa: Duela 7.000 urte inguru.
- Metal lantzea.
- Nekazaritza aurrera egin.
- Idazkera asmatu: Duela 5.000 urte inguru.
Hominidoen Eboluzioa
Gizakion burmuina garatu zen lau hanketatik bi hanketara igarotzean (bipedazioa), buruaren eta burmuinaren konplexutasuna handituz.
- Ardipithekusa
- Australopithekusa
- Homo Habilisa
- Homo Erectusa
- Homo Antecessora
- Neanderthalak
- Homo Sapiensa
Galderak eta Erantzunak
- Nola egiten zuten pintura Paleolitoan?
- Pigmentuekin egiten zituzten.
- Zeintzuk ziren Paleolitoan bizitzeko moduak?
- Paleolitoan gizakiak nomadak ziren, hau da, etxe finkorik gabe bizi ziren. Janariaren eta ehizaren bila mugitzen ziren, eta leizeak erabiltzen zituzten babesteko.
- Zer da bipedazioa?
- Bipedazioa gizakiaren gaitasuna da bi hanken gainean ibiltzeko.
- Nola hasi ziren gizakiak nekazaritzan eta abeltzaintzan Neolitoan?
- Neolitoan, gizakiak nekazaritzan eta abeltzaintzan hasi ziren, landareak landatzen eta animaliak hezten ikasiz, bizimodua aldatuz eta sedentario bihurtuz.
- Zer egiteko erabiltzen zen kobrea Metal Aroan?
- Kobrea erabiliz, objektu txikiak, bitxiak eta ontziak egiten zituzten. Kobrea ez zen oso erresistentea, baina lehenengo metal bat izan zen lantzen hasi zirenetakoa.