Historiaren Pendulua: Aro Aurreindustrialetik Postindustrialera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

Aro Aurreindustriala

Gabeziak, gosea, gerrak eta gaixotasunak ziren beldur nagusiak. Infekzio txikiek ere kalte handia eta heriotzak eragiten zituzten.

Ezaugarri nagusiak

  • Populazioaren hiru laurdenak lehen sektorean lan egiten zuen (landa mundua).
  • Esfortzu fisiko handia: muskuluen indarrak mugitzen zituen gizartea eta ekonomia.
  • Oso makina gutxi erabiltzen ziren, ia ez zeuden.
  • Bizimodu lokalista.

Bizi-itxaropena eta gizartea

Bizi-itxaropen tasa baxuak zeuden: 1900. urtean emakumeena 48 urtekoa zen, eta gizonezkoena are baxuagoa.

  • Autoritatearen indarra. Familia harreman autoritarioak.
  • Eskasia materialak sortutako sufrimendua.
  • Erlijioaren garrantzi handia: jainkoak erdigunean jartzen ziren, eta horren ondorioz, pertsonaren gaitasunak ez zeuden erdigunean.
  • Bizi-baldintza txarrak.

Aro Industriala

Aurrerapen zientifiko eta medikoak gertatu ziren. Horren ondorioz, arrazoia eta pertsona jarri ziren erdigunean. Erlijioa erdigunetik kendu, eta zientzia eta teknikak jarri ziren haren ordez. Industria Iraultza hasi zen.

Kapitalismoaren sorrera

Kapitalismoaren sorrerak gizartea bi talde nagusitan banatu zuen:

  • Kapitalistak: Enpresen jabeak ziren.
  • Proletargoa: Enpresetan lan egiten zuten.

Haien arteko harremana botere-harremana zen. Kapitalistak ziren produkzioaren jabeak, eta proletargoa esplotatzen zuten.

Arrazoia eta ongizatea

Intuizioak eta emozioak alde batera utzi ziren, arrazoian eta zientzian jarri baitzen fokua, egia bilatu nahian. Horren eraginez, gizartea hotza bihurtu zen.

Hobekuntzak

  • Hezkuntzaren garapena eta hedapena.
  • Elikadura hobetu zen, milioika pertsonentzat ongizate materiala handituz.
  • Bizi-itxaropena luzatu zen eta bizi-aukerak handitu ziren.
  • Bidaiatzeko ahalbideak garatu ziren.
  • Giza populazioak gora egin zuen.

Modernizazio prozesu gisa aldaketak ekarri zituen. Polanyik Great Transformation izena eman zion. Mugimendu feministen agerpena ere gertatu zen.

Aro Postindustriala

Modernitatearen beherakada gertatu zen, Bi Mundu Gerraren ondoren.

Hazkundea eta ondorioak

Gaur egungo bizi-itxaropena altua da, ehun urtean %60ko gorakada izan baitu. Dena asko hazi zen denbora oso gutxian:

  • Populazioa
  • Energia-kontsumoa
  • Merkataritza
  • Garraioa
  • Ekoizpena eta isurketak

Horrek aldaketa klimatikoa eragin du. Paradigma kontsumista batean murgilduta gaude, gizakiaren huts egitea nabarmenduz.

Gizartearen ezaugarriak

  • Nartzisismoaren gorakada.
  • Lan prekarioa.
  • Teknologia nuklearraren ugaritzea.
  • Identitate kulturalaren desagertze masiboa (nor naiz?).
  • Komunitateen desartikulatze prozesuak.
  • Bizitzaren pribatizatzea.
  • Indibidualismoaren, nihilismoaren eta fragmentazioaren gorakada.
  • Familien hauskortasuna.
  • Ekonomikoki mendetasun produktibista bizi du gizarteak.

Euskal Herriaren Kasua

Azkarragaren ustez, modernizazioa beranduago heldu zen, baina indar handiarekin eta oso arin. Haren esanetan, Mendebaldearen pendulu-mugimendua euskal gizarteari aplika dakioke, euskal herritarrak mendebaldarrak baitira.

Modernizazioaren oztopoak

XX. mendeko Gerra Zibila aipatzen du, erregimen moderno-liberala zapuztu baitzuen, eta euskal gizartearen zati handi bat frankismoan harrapatuta geratu zen. Tradizionalismoa liberal-modernoaren gainetik geratu zen.

Azken hamarkadetako aldaketa

Azken hamarkadetan euskal gizartearen modernizazio bizkorra ikusi daiteke: miseria-trazak izatetik gizarte aurreratu izatera igaro da. Baserri-giroan eta industria-kulturan ondo errotutako gizartea izatetik, zerbitzu-ekonomiaren logikara igaro da, modernotasuna ekonomia ez-produktiboan baitago.

Uzkurtasuna eta komunitatea

Euskal Herriak uzkur eta mesfidati heldu ziola modernizazio prozesuari dio. Gizarte-analista ugarik adibide gisa aipatzen dituzte:

  • Baserria
  • Arrantzaleen kofradiak
  • Auzo-elkarteak
  • Ermandadeak
  • Txokoak eta koadrillak

Guztietan ikusten baita modernizazioa disolbatzeko gogoa eta bokazioa.

Azkarragak Harri Herria aipatzen du, non ezaugarri hauek nabaritzen diren:

  • Egikaritze komunitarioa
  • Lurraldeekiko atxikimendu berezia
  • Iraganarekiko begirunea
  • Bertatik bertakoa edota ahotik ahorakoa
  • Taldetasunaren nozio trinkoa
  • Mesfidantza

Auzolana (beste garai bateko arrastoa baita) ere aipatzen du, oraindik bizirik baitago hainbat lekutan, esate baterako:

  • Ikastolen mugimenduak
  • Euskararen aldeko mugimendua
  • Jai herrikoiak
  • Gazteen antolakuntza, etab.

Entradas relacionadas: