Historiaren Aroak eta Errenazimentuko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,3 KB
Historiaren Aroen Definizioak
Defini itzazu jarraian datozen kontzeptuak:
- Historiaurrea: Lehen gizakia agertu zenetik (k.a. 5.000.000. urtea) idazkera asmatu arte (k.a. 3.000. urtea).
- Antzinaroa: Idazkera asmatu zenetik (k.a. 3.000. urtea) Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaieraraino (476. urtea).
- Erdi Aroa: Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaieratik (476. urtea) Amerikaren aurkikuntzara arte (1492. urtea).
- Aro Modernoa: Amerikaren aurkikuntzatik (1492. urtea) Frantziako Iraultzara arte (1789. urtea).
- Aro Garaikidea: Frantziako Iraultzatik (1789. urtea) gaur egunera arte.
Errenazimentuko eta Aro Modernoko Kontzeptuak
Gobernua eta Filosofia
- Monarkia: Gobernu burua errege edo erregina duen gobernua da.
- Humanismoa: Gizakia eta giza balioak gainontzeko beste guztien balioen gainetik gertatzen dituen jarrera filosofikoa da. XV. mendean sortu, baina XV. mendearen amaieran eta XVI. mendean izan zuen une gorena.
- Antropozentrismoa: Gizakiaren garrantzia defendatzen duen teoria da.
- Teozentrismoa: Bizitzako alderdi guztiak Jainkoaren araberakoak direla dioen teoria da.
Zientzia eta Kultura
- Errenazimentua: XV. eta XVI. mendeetako Europako mugimendu kulturala, politikoa eta artistikoa da, antzinaro klasikoen (Grezia eta Erroma) berreskurapena suposatzen duena.
- Geozentrismoa: Lurra unibertsoaren erdigunea dela aldarrikatzen zuen teoria da.
- Heliozentrismoa: Eguzkia unibertsoaren erdigunea aldarrikatzen zuen teoria da.
- Mezenasa: Artistak eta zientzialariak babesten dituzten pertsonak edo erakundeak dira.
- Gutenberg: Inprentaren asmatzaile garrantzitsuena.
- Koperniko: Heliozentrismoaren teoria defendatzen zuen zientzialari, artista eta idazlea zen.
- Quattrocentoa: XV. mendean kultura erdigunea Florentzia izan zen.
- Cinquecentoa: XVI. mendean kultura erdigunea Erroma izan zen, estilo errenazentista Europan zehar banatu zen.
Arte Teknikak
- Kupula: Sabaia erdizirkularra da.
- Eskortzoa: Irudiak ikuslearekiko perpendikularrean irudikatzea da.
- Perspektiba: Objektuak 2 dimentsiotan irudikatzeko teknika bat da, sakontasuna irudikatu ahal izateko.
- Argi-iluna: Marrazkietan sakontasuna adierazteko argi eta itzalaren kontrastea da.
Erlijio Erreforma eta Kontrarreforma
Erreforma
- Erreforma (Erlijio Erreforma): Erreforma protestantea Eliza Katolikoa aldatzeko XVI. mendean sortutako mugimendua izan zen.
- Kontraerreforma (Erlijioari dagokionez): Kontrarreforma edo Erreforma Katolikoa XVI. mendearen erdialdean Erromatar Eliza Katolikoak garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, Erreforma Protestanteari aurre egiteko nahian.
- Biblia: Judaismoaren eta kristautasunaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da.
- Kontzilioa: Kontzilioa edo sinodoa kristau kleriko eta beste ordezkari erlijiosoen batzarra da, doktrinari buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko biltzen dena.
- Trentoko Kontzilioa: Erromako Eliza Katolikoak burututako batzar multzoa izan zen 1545-1563 bitartean. Trento hirian egin zen, Italia iparraldean.
- Dogma: Erlijio, erakunde politiko edo gizarte talde batek dituen printzipio eta sinesmenen multzo finkoa da, horren ideologiaren oinarrian dagoena eta barneko eztabaidatik at dagoena.
- Anglikanismoa: Anglikanismoa edo Eliza Anglikanoa kristautasunaren hiru sineste nagusietako bat da. Ingalaterrako Eliza ofiziala 1534an sortu zen, bertako errege Enrike VIII.ak Aita Santuarekin eta Erromako elizaren doktrina, instituzio eta printzipioekiko loturak hautsi zituenean.
- Kalbinismoa: Joan Kalbin frantziarraren eraginez XVI. mendean sortutako doktrina kristaua da. Jainkoaren agintaritza aipatzen du beste ezeren gainetik, eta bere ereduari jarraituz, gizarte teokratikoa eraikitzea eskatzen du. Fede, tradizio edo teologia erreformatua ere deitu ohi zaio.
- Induljentziak: Pekatu baten ondoriozko zigorra kendu ahal izatea.
Inkisizioa eta Pertsonaiak
- Iñigo Loiolakoa (Ignazio Loiolakoa): Ignazio Lopez Loiolakoa (Loiola, Azpeitia, 1491ko abenduaren 24a – Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1556ko uztailaren 31), katolikoen artean San Ignazio Loiolakoa deitua, gipuzkoar militar eta erlijiosoa izan zen, San Frantzisko Xabierkoa nafarrarekin batera Jesusen Lagundiaren sortzailea eta Espainiako Kontrarreformaren buruetako bat.
- Inkisizioa: Eliza Katolikoaren barnean heresia ezabatzen jarduten zuten hainbat erakunde izendatzeko erabiltzen da. (Irudia: *Auto de fé*, Pedro Berruguete (1475), Pradoko Museoan).
- Eskumikatzea: Gizabanako bat edo batzuk erlijio batetik egoztea da, behin-behinekoz edo behin betiko.