Historia Klase Borroka Da: Burgesiaren Garapena eta Globalizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

Historia Klase Borroka Da

Tesia: Historia klaseen arteko borrokaren emaitza da.

Historiaren motorra klaseen arteko borroka da. Borroka horretan bi alde nagusi daude: zapaltzaileak eta zapalduak. Borroka hau historia osoan zehar eman da, batzuetan agerian eta besteetan ezkutuan.

Adibideak garai historikoen arabera:

  • Gizaki libreak eta esklaboak (Antzinako Grezian edo Egipton)
  • Patrizioak eta plebeioak (Antzinako Erroman)
  • Baroiak eta jopuak (Erdi Aroan)
  • Gremioko maisuak eta ofizialak (Artisautzan)

Batzuetan, borroka begi-bistakoa izan da; besteetan, oharkabean pasatu da.

Borroka horrek bi amaiera posible ditu:

  • Gizarte-iraultza
  • Borrokan aritu diren bi klaseen desagerpena

Burgesiaren Gizartean Klase Borroka

Gaia: Burgesian klaseen borrokak duen izaera.

Industria iraultzaren ondoren sortutako burgesia modernoan, klaseen borroka eta zapalkuntza ez dira desagertu. Aldiz:

  • Klase berriak sortu dira.
  • Zapaltzeko modu berriak agertu dira.
  • Aurka egiteko modu berriak garatu dira.
  • Aurkakotasuna beti bezala mantendu da.

Burgesiako klaseen borrokaren berezitasuna sinplifikazioa da. Lehen gizartea hainbat klasetan banatuta bazegoen ere, orain gizarte osoa elkarren aurka dauden bi klase nagusitan banatzen ari da: Burgesia eta Proletargoa.

Ekoizpen Burgesaren Garapena Feudalismoan

Gaia: Ekoizpen sistema burgesaren garapenak sistema feudalean izandako ondorioak.

Ideia nagusien laburpena:

  1. Burgesiaren ekoizpen eta trukerako bideak gizarte feudalaren barnean sortu ziren.
  2. Baina ekoizpen eta trukerako bide burgesak garatu ahala, gizarte feudalaren moldeak (antolaketa eta gobernu motak) zaharkituta geratu ziren:
    • Burgesiaren ekoizpen-indarrekin alderatuta.
    • Garatzen ari zen ekoizpen modu burgesarentzat traba eta oztopo bilakatu ziren.
  3. Oztopoak gainditu behar zirenez, gainditu egin ziren (Frantziako Iraultzari erreferentzia).

Burgesiaren Berezitasunak Beste Klaseen Aldean

Gaia: Burgesiaren berezitasuna antzinako klaseen aldean.

Ideia nagusiak:

  1. Burgesiak ekoizteko tresnak eta harremanak etengabe berritu behar ditu bizirauteko. Aldiz, antzinako klase industrialek ekoizteko moduak ahalik eta gehien iraunarazi nahi zituzten.
  2. Burgesiaren ezaugarri bereziak:
    • Etengabeko aldaketa eta segurtasunik eza.
    • Harreman tradizionalak eta antzinako sinesmenak galtzea.
    • Aurrekoak ordezkatzen dituzten ideiak jaio bezain pronto zaharkitzea.
    • Ezerk ez du iraunkor edo seguru irauten.
    • Ez da ezer sakraturik gelditzen.
  3. Ondorioa: Gizakien bizi-egoeraren eta elkarrekiko harremanen benetako izaera (zapalkuntza) agerian gelditzen da.

Mundu Merkatuaren Eragina Industria Nazionaletan

Tesia: Mundu merkatuaren eraginez, industria nazionalak zokoratzen ari dira, industria berriek ordezkatuta.

Ideien laburpena:

  1. Mundu merkatuak ekarritako ondorioak:
    • Ekoizpena eta kontsumoa globalizatzea (kosmopolitak bihurtzea).
    • Industria berriek industria nazionalak ordezkatzea:
      • Lehengaiak mundu osotik ekartzen dira.
      • Ekoiztutako produktuak mundu osoan saltzen dira.
      • Premia berriak sortzen dira, produktu berriekin asetzen direnak.
    • Hau guztia, industrian ez ezik, kultura arloan ere ematen ari da (adibidez, tokian tokiko literaturen ordez literatura unibertsala sortzen da).
  2. Azken ondorioa: Tokian tokiko berezitasunak mantentzea gero eta ezinezkoagoa bihurtzen da.

Kosmopolita Terminoaren Azalpena

Kosmopolita: Hainbat kultura edota nazioren produktuak, ideiak, ohiturak eta mota guztietako ekarpenak biltzen dituena. Giro kosmopolita batean hainbat jatorritako pertsonak eta produktuak aurki ditzakegu.

Testuan esaten denez, burgesiak herrialde guztietako produkzio eta kontsumoari izaera kosmopolita eman die. Hau da, edonon egindako produktuak ekoizteko edonondik ekarritako lehengaiak erabiltzen dira, eta produktu horiek edonon aurki daitezke. XIX. mendearen erdialdean idatzitako testu honetan, Marxek gaur egun globalizazio hitzarekin ezagutzen duguna aurreratzen ari da, ekoizpen-modu burgesaren ezaugarri gisa.

Entradas relacionadas: