Historia Geologikoa: Harrien Eraketa eta Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB

Diskonformitatearen Adibidea: Itsas Plataformako Zikloa

Oinarrian, harri zaharrenak (trilobitedun kareharriak) daude. Harri horiek egoteak adierazten digu historia geologikoa karbonatoen jalkinekin hasi zela, trilobiteak plataformako itsas ingurunean bizi baitziren. Gero, ebaporitak daudenez, ingurune lehorra eta beroa egon zela ondorioztatzen dugu, itsasoko ura lurruntzeko adina (bestela, ebaporitak ez dira eratzen). Kareharrien eta ebaporiten artean muga irregularra egoteak higadura adierazten du. Hemen erregresio bat gertatu zen, plataformako ingurunetik itsasertzekora aldatu zelako, eta horren ondorioz, azaleko plataforma higatu zen. Ondoren, lutitak eta ikatza egoteak buztinak eta inguru zingiratsuetako ohiko landareen hondakinak jalki zirela adierazten du. Laugarren geruzan, kareharri koraldunak ikusten ditugu, eta horrek plataformako ingurunea zegoela esaten digu, transgresio bat gertatu zela (itsas mailaren igoera). Berriro ere, plataformako girotik itsasertzeko girora aldatzen da, hau da, beste erregresio bat gertatzen da, eta kareharrien eta harearrien arteko muga irregularra denez, higadura ere gertatu zela ondoriozta dezakegu. Gainazala hareharrien gainean dago eta irregularra da; beraz, badakigu gainean jalkitako material guztiak higatu egin direla.

Erliebearen Historia: Ingurune Kontinental eta Glaziarrak

Lehenengo geruzan kareharriak izateak plataforma batean kaltzio karbonatuak prezipitatu zirela adierazten digu. Bigarren geruzan, loiak eta buztina jalki zirela badakigu, baina margak ere ditugunez, loiak eta buztina jalkitzeaz gain, kaltzio karbonatuak ere jalki behar izan ziren. Bigarren eta hirugarren geruzak bereizten dituen muga irregularra denez, higadura egon zela ondoriozta dezakegu, seguruenik ibai baten ertzean zegoela eta bertan ibaiak hareharriak eta sedimentuak pilatu zituen. Erregresio bat egon dela badakigu, plataformako giro batetik kontinenteko giro batera igaro delako. Hirugarren geruzan, ibaietako hareharriak lurreko ornodunen hondakinekin nahasten dira. Laugarren geruzan, berriz, lutitak berriro egotearekin ondorio berdina ateratzen dugu: loiak eta buztina jalki zirela. Baina kasu honetan, lehortze-pitzadurekin egoteak aurreko geruzan ikusitako ibaia desagertu izan zela esaten digu; uholde-ordoki bat gertatu zela antzeman dezakegu. Bosgarren geruzan, berriz, tillitak egoteak giro kontinental glaziarra zegoela adierazten digu, bestela lutitak egongo lirateke, ez tillitak. Laugarren eta bosgarren geruzen arteko muga irregularra izateak beste higadura bat egon dela adierazten digu. Goi-goian ikusten den geruza, gaur egungo erliebea hain zuzen ere, irregularra denez, higadura egon dela argi eta garbi dakigu.

Diskonformitate Konplexua: Magmatismoa eta Sedimentazioa

Harri zaharrenak (oinarrian ikusten direnak) trilobitedun harriak direnez, badakigu historia geologikoa karbonatoen jalkinekin hasi zela; trilobiteak plataformako itsas ingurunean bizi ziren. Sedimentazio-prozesuak jarraitu zuen harri sedimentarioen eraketarekin batera. Magma azidoa txertatu zen eta hoztean, bigarren geruzan ikusten dugun granitozko plutoi bat eratzen da. Gero, granitoa azaleratu egiten da (higadura bizia gertatu zelako), eta horregatik, kareharrien eta granitoaren muga ondorengo ebaporitekin irregularra da. Hirugarren geruzan ebaporitak sortzeko, sakonera txikiko ur gaziko ingurunea egon behar zen, itsasoko ura lurruntzeko klima bero eta lehorrean, hau da, erregresio bat. Hurrengo geruzan, sumendi-erupzio bateko magma basikoak basalto-isuria eragin zuen. Ondoren, lutitak eta ikatza egoteak basaltoaren gainean inguru zingiratsuetako ohiko landareen hondakinak eta buztinak jalki zirela adierazten digu. Seigarren geruzan, berriz, kareharri koraldunak egoteak plataformako ingurunea egon zela adierazten digu, eta ondoren, transgresio bat egon zela, itsas mailaren igoera gertatu baitzen. Aurreko harri guztiak litosferan sakonago egonda, magma basikoa txertatu zen eta hoztean, gabrozko dike hori eratu zen. Gero, higadura bizia egon zelaren ondorioz, kareharri eta gabroaren eta ondorengo hareharrien arteko muga irregularra da. Zortzigarren geruzan dauden hareharriak itsas faunaren hondakinekin itsasertzekoak dira; berriro ere, erregresio bat gertatzen da plataformako girotik itsasertzekora igarotzean. Gaur egungo erliebea hareharrien gainean egoteagatik, horren gainean jalkitako material guztiak higatu egin dira, eta higadura horrek gune hori goratua dagoela adierazten du.

Erliebearen Konplexutasuna: Prozesu Magmatiko eta Sedimentarioak

Harri zaharrenetan (oinarrian daudenetan) erreparatzen badiogu, historia geologikoa karbonatoen jalkinekin hasi zela badakigu, itsas faunaren hondakinak dituzten kareharriak direlako. Magma basiko baten sumendi-erupzioak basalto-kolada eragin zuen. Aurreko harri guztiak litosferan sakonago zeuden, eta txertatutako magma basikoa hoztean, gabro-dikea sortu zen. Gabroaren eta lutitaren eta margen arteko muga irregularra izateak higadura bizia egon zela adierazten du. Hori gertatzean, gabro-dikea azaleratu egin zen. Lutitak egoteak loiak eta buztina jalki zirela badakigu, baina margak ere ditugunez, loiak eta buztina jalkitzeaz gain, kaltzio karbonatuak ere jalki behar izan ziren. Horregatik, ondoriozta dezakegu basaltoaren eta gabro-dikearen gainean batzuetan loiak eta buztinak jalki zirela, eta beste batzuetan, berriz, loiak, buztinak eta karbonatoak. Lutiten eta margen gainean, ibai-harearriak lurreko ornodunen arrastoekin daude, eta horiek ingurune kontinental batean eratu ziren, ibai baten harearen jalkinetatik abiatuta; beraz, erregresio bat gertatzen da plataformako ingurune batetik ingurune kontinental batera igarotzeagatik. Orain arte ikusitako harri guztiak litosferaren barnean sakonago zeuden, eta txertatutako magma azidoa hoztean, ikusten dugun granitozko plutoi bat sortu zen. Granitoa azaleraraino iristen da oso higadura bizia gertatu zelako, eta horregatik, lutiten eta tilliten arteko muga ez da erregularra. Tillitak morrenetatik abiatuta sortutako jalkinak direnez, giro kontinental glaziarra zegoela erakusten dute. Gaur egungo erliebea tilliten eta lutiten gainean dago, eta irregularra denez, higadura egon dela ondorioztatzen dugu.

Metamorfismoa: Harrien Eraldaketa

Jatorrizko harria berdina da, baina metamorfismoaren eraginez bi harri desberdin sortzen dira (1 eta 2). Lehenengoan, presio gidatuak mineral planarrak orientatu ditu, harria konprimatuz eta paraleloan jarriz; hau da, eskistositatea gertatu da. Bigarren kasuan, presio gidatuarekin berdina gertatu da, baina faktore gehiago zeudenez (tenperatura eta fluidoak), harriaren osaera mineralogikoa aldatu egin da. Horregatik dira ezberdinak mineralen koloreak.

Entradas relacionadas: