Historia Ekonomikoa: Oinarriak eta Ikuspegi Modernoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Historia ekonomikoa zertan datza?

Historia ekonomikoak sistema ekonomikoen funtzionamendua aztertzen du iraganean oinarrituta. Aipatutako sistema ekonomikoek gizarteek bizitzeko behar duten giza lana antolatzen dute. Sistema horiek, beraz, ezinbestekoak dira ondasun eta zerbitzuak ekoizteko. Ekonomiari dagokionez, etorkizuna azaltzen du, planifikazioa eta aurreikuspenak ahalbidetzen dituzten legeak lortuz. Historiari dagokionez, orainari lotuta dago eta gure erabakiak mugatzen ditu.

Munduko ekonomia historiaren epe luzeko ikuspegia

Dena aldatzen hasi zen 1750-1800 urteen inguruan, Hazkunde Ekonomiko Modernoaren agerpenarekin. Munduko hainbat tokitan aurrerapen zientifiko/kulturalak egon ziren, baina soilik bizi-baldintzak hasi ziren nabarmenki aldatzen. BH-n (Britainia Handian) Hazkunde Ekonomiko Modernoa lehenago hasi zen beste herrialdeekin konparatuz; Japonian 1870. urtean eta Txinan, berriz, XX. mendeko azken hamarkadan.

Ikatza erabiltzeak garrantzia handia izan zuen, hori izan baitzen gizartea erregimen zahar biologikotik atera zuena. Horrela hasi zen Dibergentzia Handia, non hazkunde ekonomiko izugarri horrekin batera, herrialdeen arteko ezberdintasunak ere sortzen hasi ziren.

Hazkunde Ekonomiko Modernoaren Faktoreak

Hazkunde Ekonomiko Modernoan eragin zuten faktoreak askotarikoak izan ziren. Populazioaren hazkundea eta aurrerapen teknologikoak garrantzi handikoak izan ziren. Gainera, ongintzako aurrerapenei eta portu berrien eraikuntzei esker, produktu manufakturatuak atzerrira esportatu ahal zituzten.

Kondratiev Zikloak

Kondratiev ekonomialariaren teoriaren arabera, Hazkunde Ekonomiko Modernoak, Industria Iraultzatik hasita, ziklo ezberdinak hartzen ditu aldaketa teknologiko ezberdinetan oinarrituta:

  1. Lurrun-makinaren asmakuntza
  2. Trenbidearen asmakuntza eta altzairuarekin
  3. Elektrizitatearen garaia
  4. Automobilaren garaia
  5. Informazio eta komunikazio teknologikoaren agerpena

Hazkunde Ekonomiko Motak

Bestalde, bi motatako hazkunde ekonomiko daude:

  • Hazkunde Endogenoa: ekonomiaren barne-aurrerapenetik sortzen den hazkunde ekonomikoa. BPGa handitzen du eta aurrerapen berriei bidea ematen die.
  • Harrapatze-Hazkundea: atzerriko teknologiak inportatzean datza.

Bi hazkunde-mekanismo hauek, bata aurrerapen iraunkor batean oinarrituta eta bestea herrialde aurreratuen teknologiak hartu eta egokitzean oinarrituta.

Adam Smithen Ikuspegia

Adam Smithek zioenez, hazkunde honen hedapenak denbora asko beharko zuen eta kostaldeko herrialdeetan hasiko zen, barnealdera askoz beranduago iritsiz. Kostaldeko herrialdeetako baldintzak egokiagoak direlako merkataritzarako eta, gainera, barnealdera ondasunak eta zerbitzuak garraiatzeko kostuak oso altuak direlako.

Entradas relacionadas: