Hirugarren Mundua: Pobrezia eta Garapen Bideko Herrialdeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

Hirugarren Mundua: Definizioa eta Kokapena

Hirugarren Mundua Hegoaldeko, munduko periferiako herrialde pobreei deritze.

Ezaugarri Demografiko eta Sozialak

  • Demografia-hazkunde handia eta haurren heriotza-tasa

    Biztanleriaren hazkunde handia da jaiotza-tasa altua delako eta osasun-laguntzari esker, heriotza-tasak behera egin du, eta ondorioz, biztanle gazte asko dituzte.

  • Gosea eta gaixotasunak

    Biztanle asko deselikatuak edo goseak daude, ur gutxi dute eta osasun-zerbitzu eskasak dituzte. Nekazaritza ez da emankorra eta baliabide gutxi dituzte; askotan, esportazioak ekoizten dituzte.

  • Osasun- eta hezkuntza-zerbitzu eskasak

    Ospitaleak, eskolak... falta dira. Analfabetismo handia dago, osasun-zerbitzuetan eta hezkuntzan gutxi inbertitu ahal delako.

  • Hirien kontrolik gabeko hedapena

    Jende gehiena landan bizi arren, herrialde horietako hiri batzuk izugarri hazi dira landa-migrazioaren ondorioz. Ondorioz, ez daukate azpiegitura nahikorik, plangintza gabe hazi direlako.

  • Gobernu ahulak eta gatazkak

    Herrialde askok diktadurak edo gobernu ezegonkorrak dituzte, eta sarri gatazka armatuak izaten dira.

Ezaugarri Ekonomikoak

  • Iraupen-ekonomia eta lehen sektorearen nagusitasuna

    Herrialde azpigaratuetako ekonomiaren oinarria lehen sektorea da. Teknologia eta industria gutxi dituzte. Herrialde garatuetako multinazionalak dira herrialde azpigaratuetako baliabideen jabeak. Pobreak direnez, haur askok lan egin behar dute familiari laguntzeko. Eskulan merkea da, horregatik sektore guztietarako egokia.

  • Truke desorekatua

    Herrialde askotan ekonomiaren oinarria lehengaiak dira, baina merke saltzen dizkiete herrialde garatuei, eta herrialde azpigaratuek herrialde garatuei erosten dizkiete lehengaiekin egindako produktuak, garestiago. Trukeen desorekak ekonomia okertu eta herrialde azpigaratuen mendekotasun-egoera larritzen du.

  • Per capita errenta txikia

    Per capita errentaren ikuspuntutik, herrialde bat garatutzat jotzen da errenta 4500 dolarretatik gorakoa denean. Hirugarren Munduko herrialdeetan, errenta hori askoz txikiagoa da.

Entradas relacionadas: