Hirugarren Mundua: Azpigarapenaren Kausak eta Ondorioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Herrialde motak

Hirugarren Mundua: Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, herrialde azpigaratuei jarri zitzaien terminoa. Herrialde garatua: AEBko presidente Harry Trumanek sortu zuen 1949an, komunismoa hedatzea eragozteko eta herrialde pobreei laguntza ekonomikoa emateko planarekin.

Garapen bidean dauden herrialdeak: Garatzeko gai diren eta pixkanaka azpigarapen egoeratik ateratzen ari diren herrialdeak dira.

Herrialde azpigaratuak: Honako ezaugarriak dituzte: langabezia ugaria, jaiotza-tasa handia, elikagai eskasia, teknologiarik eza, edateko ur gutxi, per capita errenta eskasa, epidemiak, haurren heriotza-tasa handia, lan-higiene eta azpiegiturarik eza, etxebizitza eskasia, hezkuntza eskasa, nekazaritzaren pisu handia, higiene eskasa, bizi-itxaropen txikia, legearen aurrean berdintasunik eza, emakumeen eskubiderik eza.

Herrialde garatuak: Honako ezaugarriak dituzte: azpiegitura egokiak, etxebizitza egokiak, nekazaritzak indar gutxi, higiene egokia, bizi-itxaropen handia, legearen aurrean berdintasuna, emakumeen eskubideak, familia-plangintza, elikagai egokiak, teknologiaren garapena, edateko ura, per capita errenta handia, immunizazioa, haurren heriotza-tasa txikia, hezkuntza handia.

Azpigarapenaren barneko kausak

  • Atzerapen kulturala: Diktadura militarrek, askotan, interes handiagoa dute boterea eskuratzeko demokrazia-baldintzak ezartzeko baino, eta gobernuko dirua hezkuntzan edo gizarte-ongizatean erabili ordez, beren onurarako bideratzen dute. Hezkuntza da mundu hobea eraikitzeko faktorerik garrantzitsuena.
  • Pobrezia: Pobreziaren egiazko arrazoia munduko aberastasunaren banaketa desorekatua da. Mundu mailako politika ekonomiko oker batek eragiten du pobrezia.
  • Demografia: Jaiotze-tasa igotzeak, osasun-laguntzak ugaritzeak eta gaixotasunak gutxitzeak heriotza-tasa murriztea ekarri du, baina elikagaiak eta bitarteko ekonomikoak sortzeko aukerak ez dira handitu.
  • Gaixotasunak: Gaixotasun endemiko asko goseari lotuta daude, gutxi jateaz gain. Desnutrizioa aipatu beharko genuke, elikagai gutxi dutenei infekzioak eta bizkarroien gaixotasunak ekartzen baitzaizkie.

Goseari buruzko mitoak

XX. mendeko gosea ez da arazo teknologikoa, ez da klima- edo eguraldi-kontua, arazo politikoa da. Elikagaiak badaude, baina banaketa ez da orekatua.

Azpigarapenaren kanpoko kausak

  • Egoera koloniala: Gaur egungo azpigarapenaren kausetako bat XIX. eta XX. mendeetako kolonialismoa izan da, toki askotako egitura ekonomikoa metropoliaren mesederako moldatu baitzen. Iparraldeko herrialdeak lehengaien bila joaten dira Hegoaldera.
  • Garapen desorekatua: Truke desorekatua: Iparraldeak garesti saltzen du eta Hegoaldeak garesti erosten du. Lehengai merkeak erosi eta manufakturak garesti saltzea izan zen potentzien politika. Horrek lanaren banaketa modu bat sortu zuen.

Entradas relacionadas: