Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,97 KB

Testuinguru historikoari begita jarrita aintzat hartu behar dira, bai foru berezitasunaren bilakaera ,bai zer nolako garrantzia eduki zuten foruek euskal probintzien historian.Gogoratu behar da euskal probintziek eta nafarroak baino ez ziotela eutsi foru berezitasunari  XIX mendetik aurrera . Foruei esker lurralde horiek guztiak zenbait apartekotasun eta abantaila zituzten:
Fiskalitate autonomoa,soldadutza salbuespena, foru baimena, karparetasun unibertsala , foru aldundiak eta batzar nagusia.

-Dena den, foru baimena krisian sartu zen aintzinako erregimenaren krisiarekin. Iraultza liberalak foru berezitasuna ezeztatzeko asmorekin jardun zuen, zuzenbide berdintasuna eta zentralizazioa lortzeko. Hori dela eta euskal gizartearen gehiengoa karlisten ingurura lerratu zen, haiexek zirelako onurak ekartzen zituen sistemaren defendatzaileak. Baina karlistek gerra galdu zutenean galdu egin zen foru berezitasuna. Izan ere, liberalak egoera horretaz baliatu ziren , apartekotasun hori indargabetzeko. Horrenbestez, bergarako hitzarmena sinatu ondoren hasi ziren liberalak onurak murrizten. 1839ko urriaren 25eko legeak espainiako konstituzioa foru berezitasunaren gainetik jarri zuen, eta foru sistemak errealitate berriari egokitu behar izan zuen euskal probintzietan. Bestalde esparterok emandako 1841eko urriaren 29ko  dekretuak euskal probintziak, espainiako estatuko beste probintziekin parekatu zituzten. Moderatuek hartu zutenean agintea , 1844ko uztaileko dekretu baten bidez, foruak berrezarri zituzten. Dena den, esan behar da soldadutza salbuespena eta zerga sistema berezia baino ez zirela gelditu indarrean aldaketa horien guztien ondorioz.

-Bigarren gerra karlista (1846-1849) kataluniako nekazarien altxamenduetan mamitu zen, baina oso eragin urria izan zuen euskal herrian, agian, foru sistemaren arrastoek berehalako arriskurik ez zutelako.

-1868an seiurteko iraultzaileak karlismorantz bultzatu zituen katoliko eta liberal moderatuek. Karlismoan ikusten baitzuen iraultza gelditzeko modua.1868 ondoko hauteskundeetan, hautagai katoliko foruzaleak nagusitu ziren euskal probintzietako barruti gehienetan. Gorte konstutiziogileetarako hauteskundeetan (1869) euskal herriko parlamentario guztiak bloke tradizionalista karlistakoak ziren. 1872koetan ere berriro irabazi zuten. Errepublikazaleen eta alderdi liberalen presentzia hiriguneetara mugatu zen.

-Karlismoak bere lema “ DIOS PATRIA FUEROS REY” defendatu zuen eta erlijioaren defentsa iraultza liberalak erasotzen zuela esaten zuen. Eta ohiko foruen defentsa eta aldarrikapena izan ziren aspektu garrantzitsuenak.-

1868ko iraultza hasi zenetik karlistek bi bide urratu zituzten oposiziozko lanean. Politiko elektorala, eta militarra.

-Testuinguru honetan hasi zen 3. Gerra karlista 1872-1876  1872ko apirilaren 21en Carlos VII ak  karlismoak argudiatzen zuen legimitatean oinarrituta, militarrei abixatzeko deia egin zuen, karlistek joko parlamentarioa baztertu ordura arte gorteetara aurkezteb ziren hauteskundeetan eta matxinatu egin ziren. Baina altxamenduak porrot egin eta amorebietako akordioa sinatu zuten. Adostutakoaren arabera, amnistiaren truke karlistek armak utziko zituzten.

-Baina karlisten talde batzuek borrokei ekin eta hego euskal herrian parte handia okupatu zuten hiriguneak izan ezik eta benetako estatu bat antolatu zuten bertan. Administrazioa diputazioen esku geratu zen, baina I karlistaldian bezala bilbo hartzeko saioak huts egin eta ondoren karlistek lizarrarantz jo zuten ihesi.Porrot harekin karlismoaren gainbera etorri zen.1874

 Urtean menperatu zuten karlismoa,errepublika amaitu zenean eta Alfontso XII aren berrezartzea egin zenean. Hartara, 1876an hirugarren gerra karlista amaitu zen, eta erbesteratu egin zen Carlos VII.A


Entradas relacionadas: