Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,94 KB

3.GAIA: “Foruak eta liberalismoa:
gerra karlistak eta foruen abolizio prozesua” 1833-1876.
 3.1. FORU ERREJIMENA ( EUSKAL HERRIA XVIII. MENDEAREN BUKAERAN)
 Foruak ohiturak eta bizitzaren poderioz sortutako lege batzuk dira.
Espainiako penintsulan soilki Nafarroako erresumak, Bizkaiko jaurerriak eta Gipuzkoa eta Arabako probintziek gorde zituzten foruak
XVIII. Eta XIX.Mendeetan. Foru bakoitzak tokian tokiko ohiturak, pribilejioak , errege aginduak eta ordenantzak barne hartzen zituen bere elkartea gobernatzeko.Bere eragina bereziki lau ataletan aipa ditzazkegu:
Zergak: Foruetan biltzen ziren xedapenak oso onuragarriak ziren. Euskal leinua zuten guztiak Aitorren seme ziren eta, beraz, pribilejioak zituzten. Ez zuten erregearen zerga arruntarik ordaindu behar.
Merkataritza: Foruek merkataritza esparruan ere askatasun izugarria ematen zuten. Aduanak barnealdean zeuden, ez kostaldean.
Militarra: Esparru militarrean ere, beren betebehar bakarra beren lurraldea defendatzea zen; ez Espainiakoa.
Politikoa: Gainera, Foru Baimenari esker, hau da: hemen Espainiako legeak onartzen genituen, interesatzen bazitzaizkigun geuk ere aplikatu egiten genituen, eta bestela, ez. Hortaz, errege-erreginek foruen aurka emandako legerik ezin zen ezarri.
Hau da, lurralde bakoitzak, gobernatzeko bere erakundeak zituen. Horrela, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Batzar Nagusiak eta Diputazioak zituzten, Nafarroako erresuman Gorteak, Biltzarrak Lapurdin ...
Foruen deuseztapen prozesuan bi une garrantzitsu aipatu behar ditugu:
 A.- Beranduago ikusiko dugun bezala, 1839-1841 bitartean, foruak murriztu egin ziren Esparteroren eskutik, lehenengo gerra karlista bukatzerakoan. (Foru Baimena eta Aduanak kostara).
B.- 3. Karlistada galdu ostean 1876-7-21ean foruak erabat deuseztatuta geratu ziren,(arlo militarra eta zergak) Alfontso XII. Errege delarik bere lehen ministroak, Canovas del Castillok, foruen ordez Kontzertu Ekonomikoak emango zituen 1878-2-28an.
3.2. LEHENENGO GERRA KARLISTAREN ARRAZOIAK:
1813ko abenduan Valençaiko ituna sinatu ostean, 1814 tik 1833 bitartean Fernando VII.Ak tronua berreskuratzen du. 1814-1820 bitartean seiurteko absolutista deritzon garaia ematen da. Garai honetan, Gorteetako diputatuen heren batek idatzitako Pertsen agiriaren ondorioz, erregeak, Errege-Dekretu baten bitartez 1812ko konstituzioaren oinarriak deuseztatu eta errejimen absolutista berrezartzen du. Hortik aurrera, zenbait altxamendu ematen dira eta 1820an Rafael de Riegok emandakoaren ondorioz Fernando VII.Ak 1812ko Cadizko konstituzioaren gainean zin egiten du. Hala ere, hiru urte ondoren eta Aliantza Santuaren laguntzaz berriro ere errejimen absolutista inposatzea lortuko du. Horrela 1823 eta 1833 bitartean Ominosa hamarkada deritzon garaiari hasiera emango dio hirurteko liberalean emandako aldaketa oro deuseztatuz. Fernando VII.
aren erregealdian azkeneko urteetan oinordetzaren arazoa planteatzen da. Izan ere, erregeak ez du oraindik oinordeko zuzenik, eta bere anaia Karlos Maria Isidro errege ikusten da. Baina 1830ean Fernando Mª Kristina Napolikoarekin ezkontzen da eta erregeak Lege Salikoaren ordez, Santzio pragmatikoa aplikatzen du, emakumeak errege izateko aukera izan dezaten gizonezkoaren faltan. Isabel II.Aren jaiotzaren ostean, bi bando bereizten dira: isabeldarra, Isabel erregina izatera iritsi nahi dutenak eta karlistak, errejimen absolutua defendatzen dutenak. 1833an Fernando VII.A hil zenean bere emazteak bereganatu zuen erregetza. Garai honetan estatu liberalaren oinarriak finkatu ziren Espainian. Euskal Herriak gatazka zibila hasi zen , lehen gerra karlista, liberalak eta absolutistak, aurrez aurre.
3.3. LEHENENGO GERRA KARLISTA (1833-1840):
Gerra honetan, alde batetik Karlos Maria Isidro infantea tronoaren oinordekoa zela pentsatzen zutenak eta, bestetik Isabel II.Aren aldekoak zeuden. Oinordetzaren arazoaren atzean gatazka ideologikoa zegoen, iraultza liberala bultzatzen zutenen artean eta errejimen absolutistaren aldekoen artean.
Gerraren gune nagusia Euskal Herrian kokatu zen, bai Aragoi , Katalunia eta Castellora ere hedatu arren.
Karlistentzat Euskal Herriko estamentu-antolamendua, pribilegiatua eta katolikoa zena, nahiz eta errejimen tradizionala gordetzeko modurik onena erregearen absolutismoa zen, liberalismoak Euskal Herriko sistema tradizionalaren aurka zihoan uniformetasuna eta zentralizazioa aplikatzea suposatzen baitzuen.
-          Gerraren faseak:
(1833-1835): gerraren fase hau Tomas Zumalakarregik zuzendu zuen. Karlistek gerrilen taktika erabili zuten. Hiriak liberalen menpe zeuden, eta karlistek
Bilbo hartu nahian Zumalakarregi galdu zuten.
(1835-1837): Bigarren fasea Zumalakarregi hil zenetik 1837 artekoa izan zen. Karlistek hegoalderantz zuzendu zuten euren espedizioa, Andaluziaraino iritsiz. Karlosek zuzendutako tropa bat Madril hartzen saiatu zen, baina estrategiak porrot egin zuen.
(1837-1840): azkeneko fasea armada liberala sendotu egin zen, elizaren desamortizazioari esker baliabide gehiago lortu baitzituzten.
Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak 1839ko abuztuan Bergarako Ituna sinatu zuten. Bertan Marotok Isabel II.Ari tronua eskuratzeko eskubidea aitortu zion eta Esparterok Gorteen aurrean foruak defendatzeko eta armada karlistako ofizialen karguak mantentzeko konpromezua hartu zuen.
Gorteek eta erreginak Nafarroako eta euskal probintzietako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25ean, baina errealitate konstituzional berrira egokituz.
3.4. ESPARTEROREN ERREGEORDETZA(1840-1843):
Baldomero Espartero jeneral progresistak Isabel II.Aren erregeordetza hartu zuen. Bere erregeordetzan, foruak marko konstituzional berrian sartzearen gaiak aldaketa batzuk jasan zituen. Nafarroak 1841eko abuztuan egindako “hitzartutako legea” Nafarroari, erresuma izaera kendu zion, aduanak kostaldera bueltatu ziren, eta Espainiak eskubide konstituzionalak, judiziala eta hauteskunde sistema onartu zituen. Esparterok foru baimena kendu zuen, eta 3 probintzietako administrazioa, aduanak eta legedia Estatuaren menpe geratu ziren. Lege honek ez zituen foruak erabat deuseztatu, gai militarrak eta fiskalak oraindik mantentzen zituelako. Esparterok politika oso pertsonalista jarraitu zuen eta bere alderdikoek ere bizkarra eman zioten. Horrela 1843an erbestera alde egin behar izan zuen.
3.5. “ BIGARREN GERRA KARLISTA” ( 1846-1849):
 1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Isabel II.Ak tronua eskuratu zuen. Alderdi liberal moderatuak izan zuen boterea ia erregealdi osoan, 1854 1856 bitartean izan ezik, progresistak egon baitziren.
Aipatu behar da zalantzak badaude ere, Isabel II.Aren erregealdian zehar, Hamarkada moderatuan( 1844-1854), beste gauza batzuen artean, 1846 eta 1849 bitartean Katalunia eta Levanten eman ziren gerrilak zirela eta, historialariek bigarren gerra karlista bezala kontsideratu izan dituztela.
3.6.HIRUGARREN GERRA KARLISTA ( 1872- 1876):
1868ko Iraultzaile demokratiko eta antiklerikalak gobernura iritsi zirenean “La Gloriosa”ren bitartez estatu laikoa ezarri zuten eta Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijiosoaren aurkako atentatu gisa hartu zuten. Katolizismoaren defentsan izan zen  hirugarren gerra karlistaren hasiera, bigarrena Euskal Herrian. Euskal Herriko biztanleriaren zati handi bat liberalismoa katolizismoa eta foruen aurka zegoela pentsatzen hasi zen. Jainkoa Aberria, Foruak eta Erregea printzipioetan oinarrituta hasiera eman zitzaion gerra honi.
.

Gerraren garapena

Hirugarren gerra karlista 1872ko apirilean hasi zen. Euskal Herriko karlistek, Serrano jeneralaren armadari aurre egin zioten. Orokietako batailaren porrota jasan ondoren maiatzaren 24an tregoa labur bat  sinatu zen Zornotzan. Karlistek armak uztearen truke Serranok amnistia emango ziela zioen, baina handik denbora gutxira karlistek berriro ere armak hartu zituzten.
1873tik aurrera gerrilen taktikari esker, Hego Euskal Herria eta Katalunian erasoa hasi eta Euskal lurraldeak euren menpe geratu ziren hiriburuak izan ezik. 1874an Bilbo erasotu ondoren karlistek atzera egin zuten.
Alfontso XII.A agertu zenean politikan, karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrako liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.Aren alde egiteari. 1876an Lizarra erori ondoren liberalek garaipena lortu eta Karlos VII.Ak Frantziara ihes egin zuen. Cánovasen gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876ko uztailaren 21ean. Hala ere, bere izaera negoziatzaileari esker 1878ko otsailaren 28an Kontzertu Ekonomikoak onartu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat.

Entradas relacionadas: