Hiru Lagunen Istorioa eta Aitonaren Sekretua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,08 KB
Hiru Lagun, Hiru Mundu
Baziren behin hiru lagun, oso desberdinak, baina elkar asko maite zutenak. Betidanik auzokideak ziren, eta haien gurasoak ere lagun onak ziren. Ohitura zuten Gabonak elkarrekin ospatzeko eta udan kanpin batera joateko.
Hiru lagunak hauek ziren:
- Jose, gazteena, 15 urtekoa. Beti bideojokoetan jolasean zebilen eta eskolako lanak ez zituen egiten. Herritik gertuko basoan, zuhaitz-adarrez egindako txabola arrunt bat eraiki zuen jolasteko. Txabolako teilatua zuloz beteta zegoen, eta argi-izpiak zuloetatik sartzen ziren, baita euria eta hostoak ere. Berarentzat, ordea, nahikoa zen.
- Malen, 16 urtekoa eta taldeko ertaina. Olentzerok emandako diruari esker, txoko bat alokatzea lortu zuen. Bertan, lagunekin arratsaldeak igarotzen zituen, kartetan jolasten eta filmak ikusten. Malen Batxilergoko 1. mailan zegoen eta lonja ikasteko ere erabiltzen zuen. Batzuetan, lagunak nekagarriak egiten zitzaizkion, musika oso altu jartzen baitzuten eta horrela ezinezkoa baitzen ikastea.
- Jairo, nagusiena, 18 urtekoa. Aitonaren etxean bizi zen, lehenengo solairuan, eta Unibertsitatean ingeniaritza ikasten zuen. Asko gustatzen zitzaion aitonarekin egotea. Bere aitonak planoak egiten zituen, eta berak, haren laguntzarekin, maketa txikiak eraikitzen zituen. Ikasle ona zen eta interes handia zuen etxebizitzak eraikitzeko. Txikitatik esaten zuen kalean bizi zirenei etxe bana eraikiko ziela hiritik gertu zegoen baso zabalean, eta aitonak laguntzeko prest zegoela esaten zion.
Arazoa hasten denean
Jairo duela urtebete porruak erretzen hasi zen; hasieran asteburuetan bakarrik, baina denborarekin eguneroko bihurtu zen. Handik aurrera, beti zebilen diru eske. Auzoko gamelua oso haserre zegoen berarekin, zorrak gero eta handiagoak zituelako.
Mehatxuak eta beldurra
Egun batean, Josek bere txabola erreta aurkitu zuen. Ez zekien nor izan zen erruduna, baina susmo bat zeukan, eta Malenen txokora joan zen gertatutakoa kontatzera.
Bertan zeudela, atea jo zuten. Malenek irekitzean, lurrean ohar bat aurkitu zuen. Oharrean mehatxu bat zegoen, sinadurarik gabe, egunkariko letrekin idatzita:
«Txoko hau izango da hurrengoa, ordaintzen ez badidazu».
Bi lagunak, beldurtuta, Jairoren etxera abiatu ziren, gertatutakoaren zergatia baitzekiten.
Konfrontazioa eta ustekabeko irtenbidea
Heldu zirenean, Jairo bakarrik zebilen lanean. Mehatxua erakutsi zioten, eta, segidan, txirrinak jo zuen. Hirurak izututa geratu ziren.
Aitona bigarren solairutik jaitsi zen, eta gazteen aurpegiak ikustean, zerbait txarra gertatzen ari zela konturatu zen. Eskopeta hartu eta atea ireki zuen. Gamelua garrasika hasi zen, eta aitonak, eskopeta kopetan jarrita, handik alde egiteko agindu zion.
Jairok aitonari dena kontatu ondoren, zorrak ordaintzea eta gamelu horrekin berriro harremanik ez izatea erabaki zuten.
Orduan, aitonak sekretu bat aitortu zion bilobari: berak hainbat marihuana-landare zeuzkala ortuan, eta nahi zuenean berari eskatzeko.