Hirigintzaren Garapena eta Egitura: Historia eta Gaur Egungo Joerak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Industriaren Aurreko Hiriak

Lehenengo Hiriak

Duela 7.500 urte sortu ziren, ibaien ondoan kokatuta. Kristo aurreko lehen milurtekotik, hirigintza Mediterraneoan zehar zabaldu zen.

Erdi Aroan

XII. mendetik aurrera suspertu ziren, merkataritzaren gorakadari esker.

Aro Modernoan

Geografia-aurkikuntzei esker, Afrika eta Amerikan ere sortu ziren hiriak.

Industria Hiria

Lehen Industria Iraultza

Industria modernoa ekarri zuen. Hiri askok antzinako harresiak bota zituzten eta hedatu egin ziren.

Bigarren Industria Iraultza

Hiriek hazten jarraitu eta beste elementu batzuk bereganatu zituzten.

Hirigintzaren Oraintsuko Hazkundea

Herrialde Garatuak

1950eko eta 1960ko hamarkadetan heldu zen hazkunde gehiena ekonomian, baserri-exodoaren ondorioz.

Garapen Urriko Herrialdeak

1975etik aurrera hirien hazkundea moteldu egin da. Herrialde garatuetan baserri-exodoa amaitu zelako eta jaiotza-tasa jaitsi zelako.

Gaurko Hirigintzaren Banaketa

Kontinenteka

2007ko urbanizazio-tasarik handiena garapen handiko bi kontinente nagusiei dagokie.

Herrialde Taldeka

Urbanizazio-tasa handiak: %27,7tik gora.

Herrialdeka

Ia gehienak garapen urrikoak dira, eta biztanleria handia izango dutela aurreikusten da 2007 eta 2050 artean.

Hirigintzaren Banaketa Orokorra

Hirigintza desorekatuta dago; bata bestearen ondoan hiri-aglomerazio handiak eta landa-leku zabalak daude.

Hirien Barruko Egitura

Hiriaren Erdialdea

Hiriaren funtsezko inguruetakoa da. Europako hirietan, hiri zaharrekin eta auzo historiko batzuekin bat dator.

Bizitegi-guneak

Auzoak bereizgarriak dira eraikinen altueraren eta bizilekuen kalitatearen arabera.

Periferia

Hiria kanpora hedatzen den aldea da. Sektore guztiz heterogeneoa da.

Europako Hiriak

Hiru zona ditu: hiri zaharra, zabalgune burgesa eta lehenagoko langileen bizilekuak.

Iberoamerikako Hiriak

Kontraste handiak erakusten dituzte: eraikin modernoak eta luxuzko auzoak dituzte, erdialdeko auzoak eta txabolak.

Hirien Lurraldeko Banaketa

Hiriak

Harreman sendoak dituzte eragin-esparru esaten zaion inguruko lurraldearekin eta beste hirigune batzuekin.

Hiri Sarea

Hiriguneak eta nodoen arteko ardatzek edo erlazio-lerroek osatutako multzoa da.

Nazioarteko Metropoli Handiak

  • New York
  • Londres
  • Tokio
  • Paris

Nazio Mailako Metropoli Handiak

  • Erroma
  • Mosku
  • Oslo

Eskualdeko Metropoliak

Adibidez: Alemania.

Tamaina Ertaineko edo Txikiko Hiriak

Adibidez: Frantzia.

Espainiako Hirien Egitura

Hirigune Zaharrak

Hiririk gehienetan gune historikoa da. Adibidez: Toledo eta Sigüenza.

Hirigune Zabaldua

Industrializazioak antzinako harresiak botatzea eta burgesentzako zein langileentzako auzo berriak sortzea ekarri zuen. Adibidez: Madril eta Granada.

Hirien Periferia

Hirien gaur egungo eta oraintsuko hazkunde osoa biltzen du.

Bizitegi Auzoak

Hainbat eratakoak dira, bertako gizarte mailaren arabera.

Industria eta Ekipamendu Eremuak

Industria-poligonoak, teknologi parkeak eta hainbat zerbitzu biltzen dituzte.

Entradas relacionadas: