Hirigintzaren Bilakaera eta Hiri Hierarkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB

Industria Garaiko Hirigintza

Industria garaian hiri-funtzioak asko aldatu ziren, burgesiaren bizileku bihurtuz. Harresiak bota eta hiri berriak eraiki ziren, Francoren heriotza arte iraun zuen prozesu batean. Nekazariak hirietara joan ziren lan bila.

Hiru etapa nagusi bereizten dira:

  • XIX. mendea - Gerra Zibila: Hirigintza bikoiztu zen. Jendea hiri industrialetara joan zen, hala nola Bilbo, Eibar eta Donostia. Hiriburuak hazi ziren, burgesia ilustratuaren gustuko hiriak sortuz.
  • Gerraostea: Politika autarkikoek nekazaritza sustatu zuten, hirigintza etenez.
  • 1960-1975: Garapen-planek hazkundea ekarri zuten, Espainiako ekonomiari munduko ateak irekiz. Kanpoko kapitala etorri zen, lantegi industrialak eraikiz. Hazkunde natural oso handia (baby booma) gertatu zen, biztanleria hazi zelarik. Mediterraneoko turismoa hazi zen boom turistikoari esker, herri txikiak herri turistiko bihurtuz.

Industria Ondoko Hirigintza

Franco hil ondoren, krisi ekonomikoa etorri zen, 1975etik aurrera petrolioaren krisiarekin batera. Industriak garrantzia galdu zuen, desindustrializazioa gertatuz. Hirugarren sektoreak garrantzia hartu zuen, industriatik zerbitzuetara igaroz (tertziarizazioa). Hirigintza moteldu zen, txalet adosatuak ugaritu ziren, moda amerikarrak bultzatuta.

Hiri Hierarkia

Hiri batek inguruekin sortzen duen harreman-sarea da. Neurriaren, funtzioaren eta hierarkiaren arabera mailakatuta daude.

Espainia

  • Metropoliak: Madril, Bartzelona.
  • Eskualdeko metropoliak: Bilbo, Valentzia, Sevilla, Zaragoza.
  • Hiri ertainak: Donostia, Gasteiz, Valladolid.
  • Hiri txikiak: Barakaldo, Irun, etab.

Hiri-ardatzak:

  • Iparraldekoa: Galiziatik Euskal Herrira, etenak Asturiasko eta Galiziako artean.
  • Ebro Bailara: Euskal Herritik Kataluniara eta Zaragoza erdiguneko metropolia. Hazkunde azkarra, Europarekin bi fronte komunikatuz.
  • Ekialdekoa: Frantziako mugatik Katalunia, Valentzia, Murtzia zeharkatuz Almeriara, Sunbelt barruan, Italiatik Mediterraneoko kostan.
  • Andaluziakoa: Guadalquivir bailarakoa Jaeneraino eta Huelvatik Almeriara, U forma duena.

Ezaugarriak: Egitura erradiala, Madrilekiko menpekotasun-harremanak, ardatz nagusietatik urrun. Garraio-sarea Madrildik kanpora. Bartzelonak ekialdeko ardatza menperatzen du, Europarekin konektatuta, Mediterraneoko ardatz europar nagusia izanik. Ardatz atlantikoa gaizki komunikatuta dago, gobernuak Mediterraneoko ardatza lehenetsi duelako; Lisboa eta Frantziarekiko komunikazio zaila da. Hiri handi gehienak ipar-ekialdean daude, BPGaren %80a bertan sortuz.

Euskal Herria

Biztanleria gehiena hirietan bizi da, lurraldea urbanizatuta dago, eta landa-eremuaren garrantzia gutxituz doa. Biztanleriaren %70a Atlantiko aldean bizi da, espazioaren %24an, dentsitate handia duena industrializazioagatik.

  • Gipuzkoako hiri-sistema: Orekatua da, ibaien bailaren barrena lurralde osora zabalduz.
  • Iparraldea: Konurbazio modura hedatu da, turismoaren garapenari esker 70eko hamarkadatik aurrera. Barnealdean nekazaritza-eremua da nagusi. Baiona-Donostia euro-hiria sortu nahi da.
  • Hegoaldea (Araba/Nafarroa): Gasteizen bizi da Arabako biztanleriaren %76a, inguruan hiri handirik ez dagoelarik. Nafarroan orekatuagoa da, Iruñean %50a bizi den arren, Tutera eta Tafalla bezalako hiri handiak ere badaude.

Europa

  • Blue Banana: Europako bizkarrezurra, Milan-Torino-Londres ardatza. Gune ekonomiko garrantzitsuenak: Italiako iparraldea, Frantziako ipar-ekialdea, Alemaniako mendebaldea, Europako aberastasunaren %65a sortuz.
  • Sunbelt (Mediterraneoko Arkua): Italiako iparraldetik, Marseilla, Bartzelona, Valentzia. 1980ko hamarkadatik aurrera inbertsio eta dinamismo ekonomiko gunea.
  • Ardatz Atlantikoa: Gaizki egituratua, komunikabide gutxi eta bizitasun ekonomiko txikia duena.
  • Hegoaldea: Europako atzeratuena, Europar Funtsak jaso dituena.
  • Alemaniako ekialdea: Polonia, Txekia, Eslovakia eta Errepublika Baltikoak.

Entradas relacionadas: