Hirigintza, Natura eta Osasun Mentala: Egungo Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Animalien Espazio Naturala eta Hirigintza Plana

Hirigintzako zinegotzi hori,

Gorka Larrondo naiz, Fruizko bizilaguna, eta gutun honen bidez zugana jotzen dut, Udalak datorren urtean martxan jarriko duen hirigintza planari buruz nire kontrako iritzia emateko. Jakin badakit etxebizitza berriak sortzea ona dela herritarrentzat, baina ez dezagun ahaztu etxebizitza berriak eraikitzen ditugunean, naturgunea kentzen diegula animalia basatiei. Horregatik, obrak hasi baino lehen, etxebizitza berriak eraikitzeak dakartzan ondorioez kontzientziatzeko idazten dizut.

Etxebizitza Berriak eta Naturguneen Murrizketa

Alde batetik, ulertzekoa da, batez ere, herriko gazteek etxebizitza berriak erosi eta independizatu ahal izateko etxebizitzak eraikitzea nahi izatea. Horretarako, beharrezkoa da berdeguneetan eraikitzea eta animaliak bizi diren espazio naturalak murriztea.

Espazio naturalek ez daukate mugarik, eta natura hurbil izateak guretzat ere badauzka onurak. Adibidez, animaliek izurriteak ekiditen dituzte. Saguzarrek, esaterako, intsektu kaltegarriak kontrolatzen dituzte, gure osasuna babestuz.

Animalia Basatien Hurbiltasunak Sortutako Arriskuak

Beste aldetik, eraikuntza horiek animaliak bizi diren eremura gero eta gehiago hurbiltzen gaitu, eta plan horrek galerak ekar ditzake. Gero eta animalia basati gehiago ikusten dira bizitegi-eremuetan, eta, pentsa dezakezunez, hori oso arriskutsua da. Imajinatu etxetik jaitsi eta hartz batekin edo otso batekin topo egiten duzula. Zer egingo zenuke? Nik, behintzat, beldur handia izango nuke.

Gainera, gero eta ohikoagoak dira animalien “erruz” izaten diren auto istripuak. Hori ez da kasualitatea; izan ere, gero eta eremu handiagoa kentzen diegulako.

Ondorioak eta Eskaera

Herritarrentzat aipatutako alde onak kontuan hartuta, ulertzekoa da jendeak etxebizitza berriak eraiki nahi izatea, baina, ezer baino lehen, horrek animalientzat dakartzaten ondorioak zeintzuk diren pentsatu behar dugu. Horregatik, gutun hau idazten dut hirigintza-planak gelditzeko eta etxebizitza horiek ez eraikitzeko. Lur planeta denona da, ez da gurea bakarrik.

Nire eskaera kontuan hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut. G.L.


Osasun Mentala: Euskal Herriko Datuak eta Erronkak

Joan den astean osasun mentalari buruzko azken inkesten emaitzen berri jakiteak harritu ninduen. Izan ere, 180 pertsona suizidatu dira Euskal Herrian 2023an. Osasun mentalari garrantzi gehiago eman behar diogula argi dagoenez, artikulu hau idaztea erabaki dut, horri guztiari buruzko hausnarketa sakon bat egiteko unea heldu dela uste baitut.

Gaixotasun Mental Ohikoenak

Lehenik eta behin, jakinarazi nahi dizuet urtean behin herritar bakoitzak antsietatea sentitzen duela, baina gehienok ez dakigu zer egin une hori iristen denean, inork azaldu ez digulako zer egin behar dugun. Gehienok saiatzen gara sentsazio hori desagerrarazten ekintza asko eginez egunean zehar. Baina kontua ez da antsietatean ez pentsatzea, espezialista batekin tratatzea baizik.

Depresioa eta Haren Ondorioak

Era berean, depresioa beste gaixotasun mental bat da, gure animoarekin jolasten duena. Bai familia-bizitza, bai lan-bizitza eta harremanak kaltetu ditzake, batez ere arazoak adierazten ez ditugunean. Pentsa dezakegu depresio gaixotasuna azkar joango dela eta horregatik ez diogu garrantzi handirik ematen, baina iraupena ezezaguna da eta batzuetan 2 urtekoa edo gorakoa izan daiteke. Oso larria izan daiteke, eta suizidio-kasuen ehuneko handi batekin lotuta dago.

Laguntza Eskaera eta Onarpena

Hori guztia behin esanda, ikusten duzuen bezala, gaixotasun mentala edukitzea normala da, baina garrantzitsuena da:

  • Espezialista batekin lan egitea.
  • Laguntza eskatzen jakitea.
  • Gaixotasuna onartzea, hori baita gaixotasuna gainditzeko lehen urratsa.

Entradas relacionadas: