Hirigintza Iberiar Penintsulan: Erdi Aroa eta Aro Modernoa

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB

Erdi Aroko Urbanizazioa

Erdi Aroan beste urbanizazio-fase bat gertatu zen, bi espaziotan: musulmanean eta kristauan.

Espazio Musulmana

711. urteko inbasioaren ostean, espazio musulmana Iberiar penintsularen hegoaldetik iparraldeko mendietara hedatzen zen. Kasu batzuetan, musulmanek hiri berriak sortu zituzten, hala nola Madril, Murtzia eta Almería. Baina gehienetan aurreko ezarpenak aprobetxatu zituzten eta zentro estrategiko, administratibo, ekonomiko, erlijioso eta kultural moduan bultzatu zituzten (Zaragoza, Toledo, Málaga, Granada, Kordoba). Errekonkistak aurrera egin ahala, hiri musulmanak kristauen eskuetara igaro ziren, eta biztanleak kanporatu edo auzo bananduetara (mairuen auzoak) bidali zituzten.

Espazio Kristaua

Espazio kristaua aginte musulmanari ihes egin zioten Iberiar penintsularen iparraldeko mendi-inguruetara mugatzen zen. Hasieran, hiriko bizitza eskasa izan zuen. Baina X. mendean Errekonkistarekin eta lurraldea birpopulatzearekin hedatu zen, hiri berriak edo musulmanei konkistatutakoak oinarri zituzten udalerriak sortu baitziren.

XII. eta XIII. mendeetan, urbanizazioak gora egin zuen, merkataritza berriz piztu zelako. Horrek mesede egin zien merkataritza-ibilbideen ondoan ezarritako hiriei, portu handiak zituztenei (Bilbo, Bartzelona, Valentzia eta Sevilla) eta Donejakue Bidearen ondoan zeudenei, erromesen bidea izateaz gain merkataritza-bidea ere bazen.

Aro Modernoko Urbanizazioa

Aro Modernoan, urbanizazioak gorabeherak izan zituen une bakoitzeko egoera demografiko, ekonomiko eta politikoaren arabera.

XVI. Mendea: Hazkundea

XVI. mendean etengabeko hiri-hazkundea egon zen, biztanleria hazi zelako, Amerikarekiko merkataritzan oinarritutako hedapen ekonomikoarengatik eta Austriako etxearen botere politiko-militarra zela bide. Orduan, gehien urbanizatutako inguruak Andaluzia eta Gaztela ziren, eta hiri aipagarrienak Sevilla, Amerikarekiko merkataritza kontrolatzen zuena, eta Madril, Felipe II.ak hiriburutzat hautatu zuena (1593), ziren.

XVII. Mendea: Geldialdia

XVII. mendean urbanizazioa gelditu egin zen, krisi demografiko eta ekonomikoa zegoelako eta lurralde-galera garrantzitsuak egon zirelako. Gaztelako hirietan gertaera horiek eragin handia izan zuten, eta Iberiar penintsularen periferiako hiriekin alderatuta, garrantzia galdu zuten.

XVIII. Mendea: Susperraldia

XVIII. mendean, Borboitarren dinastia berriarekin, urbanizazio-prozesua suspertu egin zen, berreskuratze demografiko eta ekonomikoa gertatu zelako. Gehien hazi ziren hiriak Madril eta itsas merkataritzan espezializatutako hiriak izan ziren, hau da, Bizkaiko golkoaren eta Mediterraneo itsasoaren ingurukoak.

Entradas relacionadas: