Hirigintza eta Hiri Geografiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB

Hiriaren Egitura eta Eremuak

3. Periferia (1960ko hamarkadatik aurrera)

3.1. Periferiako Egoitza Auzoak

Periferiako egoitza auzoak bost motatan sailkatzen dira:

  1. Etxebizitza edo txabolen auzo marjinalak: Legez kanpo sortzen dira.
  2. Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak: 1940-1960 bitartean garatu ziren, bilbe irekiko auzoak dira. Gaur egun berritzeko lanak egiten ari dira.
  3. Sustapen pribatuko etxebizitza poligonoak: 1960tik aurrera sortu ziren, bilbe irekia eta blokeetan antolatua.
  4. Etxe uharte itxiko auzoak: Tradiziozkoak baino dentsitate txikiagoa dute.
  5. Familia bakarreko etxebizitza inguruak: Periferian dira nagusi 80ko hamarkadatik aurrera. Naturarekin harremanetan egon nahi zutenek sortuak.

3.2. Periferiako Industria eta Ekipamendu Inguruak

  1. Industria inguruak: 50-60 hamarkadetan industria poligonoak daude, ondo planifikatuak.
  2. Ekipamendu inguruak: Merkataritza gune handiak, ikastetxeak, osasun zentroak eta bertako zerbitzuak biltzen dituzte.

Alde Zaharra

Alde Zaharra hirien jatorritik XIX. mendearen erdialdera, industrializazioa hasi arte, urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hirietan azalera txikia hartzen du, baina balio handia du, kultura ondare handia delako.

Zabalgunea

Hiri askotan XIX. eta XX. mendeetan zehar eraikitako auzo berriak dira. Aurretik zegoen hazkunde nahaspilatuari erantzun planifikatua emanez sortu ziren. Zabalguneak Erdi Aroko harresiak bota eta Alde Zaharraren ondoan ipini ziren. Erregulartasun handiko plano koadroak (ortogonalak) edo erradialak erabiliz, kalitate handiko eraikinak altxatu ziren, funtsean burgesia bertan bizitzeko.

CBD (Central Business District)

Hiriko merkataritza eta negozio-jarduera elkartzen diren gunea da. CBD-k ezaugarri hauek izaten ditu:

  • Irisgarritasuna.
  • Zirkulazio-kontzentrazioa.
  • Merkataritza-kontzentrazioa.
  • Lurraren prezio garestia dela eta, eraikuntza garaien kontzentrazioa.

Hiri Sistemak eta Harremanak

Hiri-hierarkia

Hiriak garrantziaren arabera sailkatzea da. Kontzeptu honek lurralde bateko hiriak ikuspegi bikoitz batetik hartzen ditu kontuan: bakoitzak dituen biztanleak eta sortzen duten hiri sisteman betetzen duten funtzioa.

Metropoli-ingurua

Hiri handi bat inguratzen duen hiri-eremua da. Eremuan udal independenteak egon arren, hiri nagusiarekin harreman ekonomiko estuak izaten dituzte.

Konurbazioa

Hiri aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean fisikoki lotu egin direlako. Konurbazioko hiri bakoitzak autonomia politikoa eta administratiboa mantentzen du.

Urbanizazio Barreiatua

Lur eremu zabalak modu etenean erabiliz hiriaren sakabanatzea. Hiria eta landaren arteko muga argirik gabeko urbanizazio prozesu berria da, industria-osteko hiriari loturikoa.

Pendulu-mugimenduak

Gaur egungo migrazio mota berezia da. Egunero herritarrek lanagatik (edo ikasketengatik) egiten dituzten joan-etorriak dira: etxetik lanera eta lanetik etxera. Pendulu-mugimenduen ondorio zuzena trafiko arazoak dira (puntako orduak).

Hirigintza Plangintza

Hiri-Antolamendu Plan Orokorra (HAPO)

Udalerrien hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri garapena zenbait urtetarako proiektatzen du, besteak beste, honako hauek zehaztuz:

  • Inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilera.
  • Lurzoruaren sailkapena.
  • Eraikigarritasuna edo eraikuntza dentsitatea.
  • Bide sarea eta ekipamendua.
  • Ingurumen-babeserako neurriak.

Entradas relacionadas: