Hirigintza eta Demografia: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB

Konurbazioa

Konurbazioa: hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta hazkuntzan lotu egin direlako. Espainian, gehienak turismoaren, hiri espezializatuen sorreraren eta portuen eraginez sortu dira.

Metropoli-ingurua

Metropoli-ingurua: eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako hiri-aglomerazioa da. Inguru zabal bat antolatzen du, eta horretan alboko zenbait udalerri sartzen dira. Espainian, metropoli-inguruek ez dute muga ofizialik.

Migrazio-saldoa

Migrazio-saldoa: immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantza da. Positiboa bada, immigrazioa esan nahi du eta negatiboa bada, emigrazioa.

Nekazaritza-exodoa

Nekazaritza-exodoa: landa- eta hiri-inguruen arteko migrazioa da, eta izaera iraunkorra izaten du. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zen. Era berean, hirietan osasun-, kultura- eta aisia-maila handiagoa eta askatasun pertsonal handiagoa lortu nahi zen.

Pendulu-mugimendua

Pendulu-mugimendua: periferiaren eta hiriguneen arteko aldizkako desplazamenduak dira, lan eta aisia arrazoiengatik egiten direnak. Zirkulazio-arazoek kutsadura-arazoak sortzen dituzte.

Populazio-dentsitatea

Populazio-dentsitatea: inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen dituen adierazle bat da. Adierazle horrek desoreka espazial garrantzitsua ezkuta dezake.

Trantsizio demografikoa

Trantsizio demografikoa: erregimen demografiko zaharraren eta gaur egungoaren arteko trantsizioa da. Jaiotza-tasa (JT) modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasa (HT) indarrez egin zuen behera; horren ondorioz, berezko hazkundea handia zen.

Urbanizazio barreiatua

Urbanizazio barreiatua: gaur egun hiriek hedatzen jarraitzen dute, gero eta urrunago dauden periferietara, non hiri- eta herri-lurzoruen erabilerak eta baita bien bizimoduak nahasten diren.

Zabalgunea

Zabalgunea: espazio berria da, eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Beraz, plano erregularra du eta higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu. CBD-an aurkitu ahal da.

Alde zaharra

Alde zaharra: XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handia du, kultura-ondarea baita.

Bizi-itxaropena

Bizi-itxaropena: biztanle-multzo bateko kide guztiak bizitako urteak multzo hori osatzen duten gizabanakoekin lotzen ditu. Adierazle demografikoa dugu. Ezberdina da sexuaren arabera eta garapen-mailaren arabera: handia (70 urtetik gora) herrialde garatuetan; ertaina (60-70 urte) garapen-bidean daudenetan; txikia (60 urtetik behera) herrialde azpigaratuetan.

Biztanleriaren benetako hazkundea

Biztanleriaren benetako hazkundea: kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira. Benetako hazkundea = (jaiotzak – heriotzak) + (immigranteak – emigranteak). Positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Biztanleria aktiboa

Biztanleria aktiboa: 16 urteko eta gehiagoko pertsonen multzoa da, lan egiten edo lan bila egoteko prest dagoena.

Biztanleriaren zahartzea

Biztanleriaren zahartzea: 65 urte baino gehiagoko populazioa % 12tik gorakoa denean gertatzen den fenomenoa da. Beste arrazoi batzuk: jaiotza-tasaren beherakada, bizi-itxaropenaren luzapena, heriotza-tasaren murriztea eta, horren ondorioz, adinaren kopuruak gora egitea.

CBD

CBD: Central Business District, merkataritza- eta finantza-gune handiak, espezializatua den hiri bateko gunea da, hau da, negozio-gunea.

Hiri-antolamendua

Hiri-antolamendua: udalerrien hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilerak, lurzoruaren sailkapena, eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumen-babeserako neurriak.

Hiri-hierarkia

Hiri-hierarkia: herrialde jakin bateko hiriek haien artean daukaten harreman mailakatua da. Hiriaren biztanle-kopurua eta eginkizun-esparruaren hedadura hartzen dira kontuan. Kategoria batzuk bereizten dira: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak.

Entradas relacionadas: