Hirien Bilakaera eta Ezaugarriak: Antzinatik Gaur Egunera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,21 KB

Industriaurreko Hiria

Greziako lehen hiriak ez ziren erregularrak; aitzitik, kaleak estuak eta bihurriak ziren. Erromako hiriak, berriz, erregularrak ziren, kanpamentu militarren ildoan, eta bi kale nagusi zituzten. Ura kanalizatzeko hodiak, zubiak, ikuskizunak antolatzeko eraikinak, galtzadak... zituzten.

Erdi Aroko hiriak (V-XV) gune ekonomikoak ziren, baita aterpe ere. Leku seguruak ziren herritarrak gordetzeko, erasoetatik babestuta baitzeuden harresiei esker. Kaleak oso estuak eta okerrak ziren, eta labirintoak eratzen zituzten zinez. Erdigunean, plaza bat izan ohi zen, eraikin nagusiek inguratuta.

Aro Modernoko hiriak (XV-XVIII) aldatu egin ziren. Erdi Aroko alde zaharrak ez zirenez nahikoak, lehen harresiez, auzo berriak egiten zituzten harresietatik kanpo.

Hiri Industriala

Hiri industrialak Industria Iraultzaren ondorioz sortu ziren. Izan ere, fabrikak eta trena jaio zirenean, langile gehiago behar izan ziren, eta hirietako biztanleria izugarri hazi zen. Bizitegi-auzo berriak eratu ziren; klase sozial ezberdinak bizi ziren batzuetan eta besteetan. Langileen auzoak kanpoaldean zeuden, etxebizitza xumeetan eta oso osasun-baldintza txarretan bizi ziren. Burgesen auzoak, berriz, zabalak ziren eta hobeto urbanizatuta zeuden.

Industria Ondoko Hiria

Industria ondoko hiriak herrialde garatuetan daude, eta haien ezaugarri nagusia da industriako jarduerak hirigunetik kanpo daudela. Hiria desindustrializatu egin da, eta zerbitzuen sektoreko jardueren eta etxebizitzen kokaleku bihurtu da. Hala ere, hiriguneko lurzorua garestia denez, bizitegi-auzoak eraikitzen dira kanpoaldean.

Hiri Globalak

Hiri globalek abantaila handiak dituzte, arrazoi hauek direla medio:

  • Bertan daude banku multinazional, burtsa eta finantza-merkatu nagusien egoitzak.
  • Mundu osoko jarduerarik berritzaileenen eta zerbitzurik aurreratuenen ekoizpen-guneak dira.
  • Nazioarteko truke gehienak kontrolatzen dituzte.

New York, Londres eta Tokio hiri globalak dira.

Alde Desberdinak Hirietan

Auzune Berriak

Gehien irabazten dutenek hiriko lekurik onenak bilatzen dituzte, beren luxuzko etxebizitza erosoak kokatzeko. Horiek hala, urbanizazio pribatuak sortzen dira.

Baztertutako Inguruak

Badira baztertutako auzuneak edo egonkortasunik gabeko bizilekuak. Batzuetan, favela edo slum esaten zaie. Jendea gaizki bizi da han, eta, askotan, legez kanpo bizi dira.

Hirien Erdialdea

Batzuetan, erdigune historikoko lekuak berreskuratu dituzte. Eraikin batzuk luxuzko hotel edo jatetxe bihurtu dituzte, edo diseinuzko dendak dituzten merkataritza-gune. Prozesu horri elitizazio esaten zaio. Beste batzuetan, berriz, erdialdeko auzo batzuk hondatu egiten dira, ez dutelako egiten inbertsiorik azpiegituretan eta ekipamenduan. Baliabide gutxiko biztanleak hirien erdialdeko auzune degradatuetan baztertuta gelditzen dira.

Plano Motak

Plano Irregularra

Hiria ez dago antolatuta; aitzitik, egitura bihurria du, eta hiriak kalexka itsuz eta barneko patioz beteta daude. Herrialde musulmanetako hiriak eta Europako Erdi Aroko hirietako alde zaharrak, adibidez, horrelakoak dira.

Plano Ortogonal edo Sare-Formakoa

Plano mota hau erabili izan da gehienbat historian, oso erraza delako: Greziako eta Erromako hirietan sortu zen plano mota hau.

Plano Erradiozentrikoa

Kaleek zirkulu zentrokideak eratzen dituzte. Paris, Mosku, Milan eta Madril, adibidez, horrelakoak dira. Bide erradialak erabiliz, erraza da erdialdera iristea, baina ardatzen arteko komunikazioa nekeza da.

Herrialde Garatuetako Hiriak

Herrialde garatuetako hiriak geldi daude, ez dira lehen bezain trinkoak, biztanleria kanpoaldera joan delako bizitzera. Oso zaila da zehaztea non hasten den eta non bukatzen den hiria.

Garapen-Bidean Dauden Herrialdeetako Hiriak

Hiriek jendea erakartzen dute oraindik. Alde handia dago hiri handietako munduaren eta herrialdeetako gainerako eskualdeetako landa-munduaren artean. Hiri handietan, biztanleriaren dentsitatea oso handia da, eta ezerezetik urbanizatu diren leku asko daude. Bertan kokatzen dira landatik lan bila iristen diren herritarrak. Megahiri edo megalopoliak dira: hamar milioitik gora biztanle biltzen dituzten hiri handiak. Rio de Janeirok eta Sao Paulok hartzen duten eremua. Herrialde garatuetan ere badira horrelako adibideak, hala nola Tokio eta Yokohama, Boston eta Washington.

Hiri Lausoen Eragileak

  1. Lurzorua garestia delako sortu da nagusiki.
  2. Garraio pribatuaren garapenari esker.
  3. Bide-azpiegiturak ugaritzeari esker gertatu da.

Ingurumen-Arazoak

Etengabe aldatzen da paisaia, hiria hazi ahala. Lekuan lekuko ezaugarri naturalak ustiatzen, aldatzen edo erabiltzen dira hiriguneak eraikitzeko.

Landare-Urritasuna

Urbanizazioak aurrera egiteak ingurumenean izan ohi dituen ondorio nagusietako bat baso-soiltzea da, baita berdegunerik ez izatea ere.

Uraren Urritasuna eta Kutsadura

Edateko ura eskuragarri izatea zaila da munduko hiri askotan, eta arazo bihurtu da hainbat kasutan. Lurreko lau biztanletik batek ur gutxiegi du. Herrialde garatuetan, ur gehiegi kontsumitzen dute. Horrez gain, badago beste arazo mota bat hiriguneetan: kutsadura. Kutsatutako urak hainbat gaixotasun infekzioso larri eragin ditzake: tifusa, hepatitisa, etab.

Kutsadura Handia

Hirietan badira kontrolatzen oso zailak diren beste kutsadura-iturri batzuk: adibidez, sufre dioxidoa eta karbono monoxidoa kearekin batera kutsadura atmosferiko handia eragiten dute. Hirietako biztanleek beste kutsadura mota bat ere jasan behar dute: kutsadura akustikoa.

Gizarte Kontsumista

Hirietako kontsumo masiboak hondakin solido asko pilatzea eragiten du, eta, askotan, hondakin horiek oso zailak izaten dira biltzen, sailkatzen, birziklatzen eta desagerrarazten. Bestalde, hiri modernoaren beste ezaugarri bat da energia ez-berriztagarri asko, hau da, petrolio eta gas asko kontsumitzen duela, airea girotzeko eta garraiobide publikoak eta pribatuak ibilarazteko. Gure betebeharra da ingurumena zaintzea eta hobetzea, oraingo eta geroko belaunaldientzat. Hondakinak birziklatuz, adibidez, ingurumena babesten laguntzen dugu.

Entradas relacionadas: