Hirien Berpizkundea Erdi Aroan: Merkataritza, Gremioak eta Bizimodua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

Hirien Berpizkundea (XI. Mendetik Aurrera)

Merkatuen eta Hirien Garapena

  • Merkatuak indartu egiten dira hirietan, produktuen trukeak bultzatuz.
  • Bi motatako hiriak sortzen dira:
    • Batzuk, eroritako guneak zirenak, pixkanaka berpizten dira.
    • Beste batzuk, berriz, hiri berriak sortzen dira, jauregiak eta monasterioak ezarriz. Hiri hauek komunikazio ona izaten dute.

Burgoak: Defentsa eta Funtzioak

Merkatu horien inguruan tailerrak osatzen dira, eta hiri horiei burgo izena ematen zaie. Hiri hauek harresiz inguratuta daude, babesteko. Erdi Aroko burgoak erraz defendatzeko lekuetan kokatzen ziren, harresiz inguratuta zeuden, eta hainbat eginkizun izaten zituzten.

Hiriko Espazioa eta Eraikin Garrantzitsuenak

  • Merkatua: Plaza ireki batean zegoen.
  • Katedrala: Botere erlijiosoaren ikurra.
  • Udaletxea: Botere zibilaren ikurra.

Beste Eraikin Batzuk eta Hiriko Bizimodua

  • Hirien tamainaren arabera, gauza gehiago edo gutxiago egon zitezkeen.
  • Auzoak lanbideetan banatuta zeuden; juduek, adibidez, auzo propio bat zeukaten.
  • Etxe gehienak egurrezkoak ziren. Nobleek, berriz, harrizko etxeak zituzten, herritik bereizita zeudenak.
  • Hiriak txikiak ziren, eta etxeak erraz erre zitezkeen, egurrezkoak zirelako eta suarekin sukaldatzen zutelako.
  • Arratoiak eta parasitoak ugaritu ziren, eta gaixotasun infekziosoak ohikoak izaten ziren.

Hiriko Gobernua

Agintea eta Matxinadak

Agintea lortzeko matxinadak gertatzen ziren. Erregeak gobernua beste hiri batzuetako nobleei ematen zien, eta hauek egoera aprobetxatzen zuten, denek entzungo zietela pentsatuz. Burgesek nobleak kentzeko eskatu zieten.

Kontzeiluaren Sorkuntza eta Funtzioak

Herriak gutun bat egiten zuen, nor izango zen gobernadorea zehaztuz. Gutun horren ondoren, kontzeilu bat antolatzen zen, zergak biltzeaz eta hirien defentsaz arduratzen zena. Zergak alkateak biltzen zituen. Burgumaisuek alkateari laguntzen zioten, eta udaletxean biltzen ziren. Udaletxea lehen aldiz eraikin garrantzitsu bihurtu zen. Alkate karguak familia aberatsen sorrera bultzatu zuen.

Eskulangileak eta Gremioak

Gremioen Helburuak

Auzo horietan, eskulangileek beren tailerra eta etxea izaten zituzten. Langile hauek gremioetan biltzen ziren, elkartzeko bi arrazoi nagusi zituztelarik:

Ekoizpenaren Kontrola

  • Ekoizpena kontrolatzea: Bien arteko lehiarik ez izateko, prezio bera ezartzen zen guztiontzat, eta elkarri laguntzen zioten.

Kideen Babesa

  • Gremioetako kideak babestea: Kuota jakin batzuk ordainduz, gremioetako kideek gaixoei, alargunei edo umezurtzei laguntzen zieten.

Gremioetako Kategoriak

  • Maisua: Tailerreko jabea zen, eta lanbidea kontrolatzen zuen. Kategoria hori lortzeko, azterketa bat gainditu behar zuen.
  • Ofizialak: Soldata bat jasotzen zuen egindako lanarekin.
  • Ikastunak: Ez zuen ezer kobratzen, lanbidea ikasten zuen bitartean, maisuaren etxean bizi eta jaten zuen.

Hiriko Merkataritzaren Gorakada

Gorakadaren Kausak

XI. mendetik aurrera, merkataritza hobetu egin zen. Kausak hauek izan ziren:

  • Nekazaritza eta eskulangintza ekoizpena igotzea.
  • Bideetan segurtasun handiagoa zegoen, egonkortasun politiko handiagoa zegoelako.

Merkataritza Motak

Tokiko Merkataritza

Astean behin, salmenta bat jartzen zen herriko plazan, nekazaritzako soberakinak saldu eta eskulangileen produktuak erosteko.

Urruneko Merkataritza

Urtean behin egiten zen, eta merkatariek hiriz hiri mugitzen ziren, beren produktuak saltzeko.

Hiriko Bizimodua

Kaleak eta Gizarte Bizitza

Jendea kaleetan egoten zen, ez etxean bakarrik. Eskulangileek beren lanak kanpoan egiten zituzten. Mota guztietako pertsonak egoten ziren. Festako egunak egun handiak ziren.

Jaiak eta Ohiturak

Lastoarekin estaltzen zen hiria, eta animalia batzuk ere egoten ziren. Leihook apaintzeko tapizak jartzen zituzten. Gizonak tabernetara joaten ziren, eta andreak etxean geratzen ziren. Festa hauek gremioek antolatzen zituzten, eta jendeak bere arropa onena janzten zuen.

Entradas relacionadas: