Hiri-sistemaren etorkizuneko erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,89 KB
20. Ariketa
Aurrean dugun mapak Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek 2006an zeukaten hierarkia ageri zaigu. Honako ezaugarriak dituzte:
Hirien garrantzi demografiko zein funtzionalak eta eragin eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute:
Hiriburuen Euskal Sistema polinuklearra dago hierarkiaren barruan. Bilboko metropoli inguruak eta Donostia zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienez adierazirik ageri dira.
Hiriburuen azpitik hiri txikiagoak daude, eskualdeko betekizun administratiboak,industrialak edota zerbitzuetakoak dituztenak.
EAEko hiri sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik; kostaldeko azpisistema eta barrualdeko azpisistema bereiz daitezke, oso bestelako ezaugarriekin:
Kostaldeko azpisistema Bilboren eta Donostiaren arteko jarraipena da, irudian ikus daitekeen bezala, Baionaraino luzatzen dena. Bilbo eta Donostiako metropoli inguruak nabarmentzen dira. Kantauri itsasoaren inguruko haranetan hirigintza handia dago.
Barrualdeko azpisitema Gasteizen inguruan biltzen da. Sistema makrozefaliko eta desorekatua da. Hiriburuak Arabako biztanleen %75etik gora hartzen ditu. Hortik kanpo, tamainari begira, Laudio eta Amurrio bakarrik aipa daitezke. Horrez gain, Arabako hiri sistemak beste ahultasun batzuk ditu, Errioxa arabarra erkidegotik kanpoko nukleo bati lotuta egotea.
Hiri sistemaren harremanak indartsuak dira EAEko hirien artean. Erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin ere erlazio sakonak ditu:
Kantauri itsasoko erlaitzarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harremanek garrantzi berezia dute
Europan, euskal hiri sistemaren kokapen estrategikoari esker, hiri ardatz handien artean lotura egin daiteke
Mediterraneoko ardatzarekin, Ebro haranan zehar
Paris-Madril-Lisboa lotzen dituen ipar-hegoalde ardatzarekin
Lurralde historikoak banan bana aztertzen baditugu:
-Bizkaian, Bilbo Kantauri itsasoko erlaitzeko hiri gunerik garrantzitsuena da: Madrilen ostean, erlaitz horretako eragin eremuan hiriburu garrantzitsuak hartzen dituen bigarren hiria da.
-Gipuzkoan, Donostiak kokapen estrategikoa du Frantziarekin, Nafarroarekin eta Ebro harenarekin komunikatzeko
- Araban, Errioxa Arabarrari esker, EAE eta Ebroren haran lotuta daude Logroñon zehar
EAEko hiri sistema, beraz, hierarkizatua eta desorekatua dela esan daiteke, eta harreman sendoak dituela erkidegoko bertako eta kanpoko beste sistema batzuekin.